Errepresioa

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Gerrako paradoxak eta basakeriak

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Beraiek Beasaingo tiro-hotsak entzuten zituzten. Beasaingo Guardia Zibilen kapitainari buruz hitz egiten du: karlista amorratua izan arren, Errepublikako gobernuaren alde egin zuen; etsaiek, ordea, harrapatu egin zuten eta hil aurretik torturatu egin zuten.

  • inaki-arregi Izebei ilea "zerora" moztu zietenekoa

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    Gerra garaian, Oriora joan ziren egoera pixka bat lasaitu arte. Itzuli zirenean, etxea prezintatuta aurkitu zuten. Komandantziara joan behar zutela esan zieten eta halaxe joan ziren bere bi izeba. Han ilea "zerora" moztu zieten, abertzaleak izatearren. Gero txapela jantzita ibiltzen ziren. Izebetako bat oso ausarta omen zen eta behin erreketeekin joan zen kotxean Donostiara autostop eginda.

  • Mertxe Uria "Viva Rusia" esan izanagatik, kartzelara

    Mertxe Uria Aramendi (1920) Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Gerra garaian, komandantzia militarra zegoen Zarautzen; eta, Francoren soldaduek herriren bat hartzen zutenean, horren berri ematen zuten handik. Bandoa jotzen zutenekoa gogoan dute. Emakume bat kartzelara eraman zuten "Viva Rusia" esateagatik. Kartzelan lixiba egiten ikasi zuen, eta gerora hortik atera zuen bizibidea.

  • Adoracion Zubiaurre Gerrako trantze latzak

    Adoracion Zubiaurre Arozena (1922) Zarautz

    Gerra Zarautzen ez zen asko nabaritu, soldaduak pasa bakarrik egin baitziren; Gernikan izan zen txikizio ikaragarria. Jendea beldurtu egin zen eta ihes egin zuen. Zarautzen preso zeuden karlista batzuk Bilbora eraman zituzten; haiek zaintzen egon zen aguazila Adoracionen osaba zen, eta beraiekin joan zen beldurragatik Bilbora; gerora harrapatu egin zituzten eta heriotza-zigorra izan zuten urte askoan. Adoracionen aitak azkenean lortu zuen nola-hala anaiari heriotza-zigorra kentzea; baina, hala ere, kartzelan jarraitu behar izan zuen hark.

  • Bittor Aperribai Abasolo Aitajauna preso hartu, eta kartzelako asaltoan hila

    Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara

    Aitajauna bakarrik geratu zen baserrian, gerra hasi zenean, eta milizianoek preso hartu zuten. Bilbora eraman zuten, eta han kartzela asaltatu zutenean, zauritu egin zuten, eta egun gutxira hil egin zen. "Caidos por la Patria"koen zerrendan jarri zuten.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Aitaren ibilerak, gerra garaian

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Aitonak zapata lantegia zeukan, baina aitak beste bi bide bat hartu zuen: tailer mekanikoa jarri zuen, baina gerra etortzean galdu egin zuen. 250 pezetako isuna jarri zioten, gainera. Bilbon atxilotu zuten, eta Mirandara eraman preso. Gizon batek txistua bota zion. Zerrajeran egon zen lanean gero, eta gizon hori ikusi zuenean zer gertatu zen kontatzen du. Aitari Mutrikuko soldadu batek lagundu egin zion.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Aita kartzelan eta langile batailoietan

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Ez da akordatzen aita kartzelan zegoeneko kontuez, oso umea zelako. Amak aitari bere argazkia bidali zion Langile Batailoira. Hiru urte inguru egin zituen preso aitak.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Gerran hil zuten bergararra

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Berari ganadua saltzen zion mutilaren (izenik ez du esaten) aitona gerra garaian hil zuten, gorrien ematen zuten tabakoa hartu zuelako. Kanalera salto eginda ihes egin zuen bergarar baten pasadizoa ere kontatzen du (Osintxukoa ote?).

  • Bergaran Mahai Ingurua "Gora Euzkadi" kantatzeko beldurrez; aita, kartzelan egona

    Mahai-ingurua Bergaran 1 () Bergara

    Turroia, konpota... jaten zuten Gabonetan. "Gora Euzkadi" kantatzen zuten izeba zetorrenean, baina lehenengo leihotik begiratzen zuten, ea guardia zibilik ote zebilen inguruan. Aitak beldur handia zuen, kartzelan gaizki pasatu zuelako; txakurra ere ez zuen lotuta izaten. Fusilamenduak nola izaten ziren.

  • Bergaran Mahai Ingurua "Culebra" nola hil zuten, gerra sasoian

    Mahai-ingurua Bergaran 1 () Bergara

    "Culebra"ren kontuak. Nola hil zuten, eta gero bere emaztea, Franziska, ere hil zuten. Eusebio osabaren laguna zen "Culebra", baina hark bestaldera alde egin zuen.

  • Erramun Ansa Gerrako salatarien erantzukizuna

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Gerran salatariek zeresan handia izan zuten nor hil aukeratzean: karlistek salatzen omen zituzten abertzaleak. Andoainen 17 gizon hil zituzten. Hernanin apaizak ere hil zituzten.

  • Erramun Ansa Gerra emakumeen ikuspuntutik

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Normalean gizonak bakarrik fusilatzen zituzten. Emakumeei beste era batzuetako zigorrak jartzen zizkieten. Herriko emakume batzuk nola defendatu zituzten azaltzen du.

  • Erramun Ansa Botoa "sekretua eta librea"...

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Denboraldi bat soldadu nazionalentzako janaria ematen pasa ostean, 2.000 pezetako isuna jarri zieten beraiei eta inguruko baserriei; baserritar karlistei ez, ordea. Garai hartan, botoa ez zen librea: beraiek maizter ziren baserrian, eta nagusiak esaten zien nori bozkatu. Beldur handia zegoen lehen, jende xumeak ez zuen babesik jauntxoen aurrean.

  • Joxeba Amutxastegi Bizartegiaren garrantzia familiako ekonomian

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Familian bizartegia zeukaten: aita bizargina zen; eta amak, ezkondu zenean, ile-apaintzaile izateko ikasi zuen. Gerran, aita kartzelan sartu zuten eta heriotza-zigorra izan zuen; garai hartan amaren ile-apaindegiko lanari esker atera zen familia aurrera. Aitak Donostian ikasi zuen lanbidea, eta hara joateko bizikleta hartzen zuen.

  • Joxeba Amutxastegi Gerra garaian emakumeei jarritako zigorrak

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Ama ia fusilatu egin zuten. Emakumeei ilea mozten zieten umiliatzeko. Emakume haien erruak zein ziren aipatzen du. Amari ez zioten ilea moztu, baina nahi izan zuten.

  • Joxeba Amutxastegi Bigarren epaiketan jakin zuen zergatik epaitzen zuten

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Aita kartzelan sartu zuten, eta bigarren epaiketa egin ziotenean jakin zuten zergatik eta nork salatu zuen.

  • Joxeba Amutxastegi Aita salatu zuena oso gertukoa zen

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Aita bilera klandestinoak egiteagatik eraman zuten kartzelara. Salataria aitaren aitajaunaren semea izan zen. Lehen herritarren artean lagunagoak ziren.

  • Joxeba Amutxastegi Fusilatu zituztenen istorio tristeak

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Soldaduak hilabetez eduki zituzten etxean, baina bitarte horretan ez zuten alde egiterik pentsatu. Andoainen fusilatu zituzten gizon batzuei buruz hitz egiten du: ez zuten errurik eta horregatik beldurrik ere ez; baina horrek ez zien bizia salbatu.

  • Joxeba Amutxastegi Bederatzi urte zituela kartzelara eraman zutenekoa

    Joxeba Amutxastegi Aranzabal (1927) Andoain

    Bederatzi urte zituela, ordu eta erdi kartzelan eman zuen Joxebak. Delitua? UHP idatzi izana. Kartzelan sartu zuteneko inpresioak gogoan ditu oraindik: kirats izugarria zegoen, beste bi lagunekin batera egon zen, inoiz baino gehiago errezatu zuen orduan... Kartzelan zeudela jakin zuenean amak, alkatearengana joan zen. Azkenean, libre utzi zituzten.

  • juanita garmendia Urnietan fusilatutako mutilak

    Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta

    Urnietan izandako apaizei buruz hitz egiten du. Gerran herrian mutil batzuk fusilatu zituzten eta apaiz batek haietako bost konfesatu zituen.