Errepresioa

  • Mertxe Sagarzazu Idiazabalgo gerra kontuak

    Mertxe Sagarzazu Iriarte (1921) Hondarribia

    Idiazabalgo gerrako kontuak. Gauero kamioia beteta joaten zen Urbasara, fusilatzeko jendez beteta. Bizirik atera zen bat. Milizianoak.

  • Mertxe Sagarzazu Aita eramango ote zuten beldur ziren

    Mertxe Sagarzazu Iriarte (1921) Hondarribia

    Aitarekin beldurrez egon ziren, karlistentzako botoa biltzen ibilia zelako. Guadalupera eramango zutela uste zuten. Miramarren egoten ziren erreketeak. Jostun hasi zenean, lan asko izaten zuen; lutoa.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Gerra hasierako egoera eta bandoak

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Osaba nazionalista bat zuen; eta, Bilbon harrapatu ondoren, kartzelan bi urte baino gehiago pasa zituen. Alegian, gehienak errepublikazaleak zirela dio. Ihes egindakoak bueltatu zirenerako, erreketeak sartuta zeuden Alegian. Errepublikak pattal jokatu zuela uste du, baserritako mutilak erreketeen esku utzi zituztelako. Aitona karlista zuen. Orendainen amonaren anaiaren etxean egon ziren, baina laster bueltatu ziren Alegiara. Maisua egon zen idazkari hasieran, beste inor ez zegoelako.

  • Rufina Irazu Aita hil egin zuten, gerra garaian

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Anaia zaharrena ondoko beste baserri bateko mutilarekin norgehiagokan zebilen beti. Nazionalistekin joan zen anaia, gerran; zeintzuk geratu ziren etxean. Erreketeak joan ziren baserrira. Aita ezkutatuta zegoen, Aian, eta osaba eraman zuten. Aita bueltatu zenean, atxilotu, eta hil egin zuten.

  • Rufina Irazu Asteasun fusilatuak

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Kasu batzuk aipatzen ditu: Kortaburukoa eta Jose Leon ere eraman eta hil egin zituzten. Beste baten kasua: Villabonako lagun baten senidea arma soroan gorde zuelako hil zuten.

  • Rufina Irazu Gerra ondorengo kontuak

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Asteasun hamar bat hil zituzten, eta ez politikarengatik. Bederatzi senideak elkar hartuta. Gerra ondoren, gosetea. Ez ziren etxetik ateratzen. Salbokonduktoa, inora joateko. Txekorra ez zuten eraman erreketeek, zailagoa zelako.

  • joxe Malbadi Olano Emakume batzuei ilea moztu

    Joxe Malbadi Olano (1921) Albiztur

    Nazionalista bati etxea kendu zioten, kontrakoak agintzen jarri zirenean. Emakume batzuei ilea moztu zieten eta orduan ikara pasa zuten. Hura zigor handia izaten zen.

  • Mertxe Aizpurua Gerran Usurbilen fusilatutako gizonak

    Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Gerra garaian, Usurbilen fusilatu zituzten gizonak aipatzen dituzte.

  • Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea Gorri izateagatik zigortuak

    Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi

    Berrobitik bost lagun Tolosara eraman zituzten, gorriak zirela esanez. Berrobiko idazkariak Tolosara deitu zuen; eta, haien alde hitz egin ondoren, askatzea lortu zuen. Askatu aurretik, "aceite de ricino" edanarazi zieten eta ilea moztuta ibili zituzten. Gauza horiek inbidiagatik gertatzen zirela iruditzen zaio.

  • valentina yeregi Semearekin Lasartera; senarra kartzelara

    Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria

    Lasartera joan zen umearekin, baserrira. Paperak egiten, senarrarentzat. Mugara joan ziren bila; semea granoz beteta zegoen. Kontrolak. Senarra Miranda de Ebrora eraman zuten eta gero Madrilera kartzelara. Koinatuaren laguntzaz atera zen.

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Gerra tristea da

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Gerra garaian, Alegian gizon bat fusilatu zuten. Gerra tristea dela esaten du, gerrari buruzko hausnarketak adierazten ditu.

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Gerrako paradoxak eta basakeriak

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Beraiek Beasaingo tiro-hotsak entzuten zituzten. Beasaingo Guardia Zibilen kapitainari buruz hitz egiten du: karlista amorratua izan arren, Errepublikako gobernuaren alde egin zuen; etsaiek, ordea, harrapatu egin zuten eta hil aurretik torturatu egin zuten.

  • inaki-arregi Izebei ilea "zerora" moztu zietenekoa

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    Gerra garaian, Oriora joan ziren egoera pixka bat lasaitu arte. Itzuli zirenean, etxea prezintatuta aurkitu zuten. Komandantziara joan behar zutela esan zieten eta halaxe joan ziren bere bi izeba. Han ilea "zerora" moztu zieten, abertzaleak izatearren. Gero txapela jantzita ibiltzen ziren. Izebetako bat oso ausarta omen zen eta behin erreketeekin joan zen kotxean Donostiara autostop eginda.

  • Mertxe Uria "Viva Rusia" esan izanagatik, kartzelara

    Mertxe Uria Aramendi (1920) Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Gerra garaian, komandantzia militarra zegoen Zarautzen; eta, Francoren soldaduek herriren bat hartzen zutenean, horren berri ematen zuten handik. Bandoa jotzen zutenekoa gogoan dute. Emakume bat kartzelara eraman zuten "Viva Rusia" esateagatik. Kartzelan lixiba egiten ikasi zuen, eta gerora hortik atera zuen bizibidea.

  • Adoracion Zubiaurre Gerrako trantze latzak

    Adoracion Zubiaurre Arozena (1922) Zarautz

    Gerra Zarautzen ez zen asko nabaritu, soldaduak pasa bakarrik egin baitziren; Gernikan izan zen txikizio ikaragarria. Jendea beldurtu egin zen eta ihes egin zuen. Zarautzen preso zeuden karlista batzuk Bilbora eraman zituzten; haiek zaintzen egon zen aguazila Adoracionen osaba zen, eta beraiekin joan zen beldurragatik Bilbora; gerora harrapatu egin zituzten eta heriotza-zigorra izan zuten urte askoan. Adoracionen aitak azkenean lortu zuen nola-hala anaiari heriotza-zigorra kentzea; baina, hala ere, kartzelan jarraitu behar izan zuen hark.

  • Bittor Aperribai Abasolo Aitajauna preso hartu, eta kartzelako asaltoan hila

    Bittor Aperribai Abasolo (1923) Bergara

    Aitajauna bakarrik geratu zen baserrian, gerra hasi zenean, eta milizianoek preso hartu zuten. Bilbora eraman zuten, eta han kartzela asaltatu zutenean, zauritu egin zuten, eta egun gutxira hil egin zen. "Caidos por la Patria"koen zerrendan jarri zuten.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Aitaren ibilerak, gerra garaian

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Aitonak zapata lantegia zeukan, baina aitak beste bi bide bat hartu zuen: tailer mekanikoa jarri zuen, baina gerra etortzean galdu egin zuen. 250 pezetako isuna jarri zioten, gainera. Bilbon atxilotu zuten, eta Mirandara eraman preso. Gizon batek txistua bota zion. Zerrajeran egon zen lanean gero, eta gizon hori ikusi zuenean zer gertatu zen kontatzen du. Aitari Mutrikuko soldadu batek lagundu egin zion.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Aita kartzelan eta langile batailoietan

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Ez da akordatzen aita kartzelan zegoeneko kontuez, oso umea zelako. Amak aitari bere argazkia bidali zion Langile Batailoira. Hiru urte inguru egin zituen preso aitak.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Gerran hil zuten bergararra

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Berari ganadua saltzen zion mutilaren (izenik ez du esaten) aitona gerra garaian hil zuten, gorrien ematen zuten tabakoa hartu zuelako. Kanalera salto eginda ihes egin zuen bergarar baten pasadizoa ere kontatzen du (Osintxukoa ote?).

  • Bergaran Mahai Ingurua "Gora Euzkadi" kantatzeko beldurrez; aita, kartzelan egona

    Mahai-ingurua Bergaran 1 () Bergara

    Turroia, konpota... jaten zuten Gabonetan. "Gora Euzkadi" kantatzen zuten izeba zetorrenean, baina lehenengo leihotik begiratzen zuten, ea guardia zibilik ote zebilen inguruan. Aitak beldur handia zuen, kartzelan gaizki pasatu zuelako; txakurra ere ez zuen lotuta izaten. Fusilamenduak nola izaten ziren.