Errepresioa

  • Hipolito Arregi Anai bat Teruelen desagertua

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Anaia zaharragoak zituen eta haien gerrako kontuak esaten ditu. Anai bat Teruelen desagertu zen.

  • Regina Gorrotxategi Jendea etxeetatik eraman egiten zuten

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Gerra garaian, anai bat Madrilen zuten ikasten eta ez zekiten hartaz ezer. Beldur handia bizi izan zuten, etxeetan sartu eta jendea eraman egiten baitzuten.

  • Regina Gorrotxategi Ezinikusia eta beldurra

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Ezinikusia bazen. Anaiaren bila etorri ziren behin eta alde egin zuen leihotik. Ez zekien nora joaten zen, hobe baitzen ezer ez jakitzea. Orduan beti beldurrez izaten ziren. Senide batzuek Ameriketara ere alde egin zuten.

  • Regina Gorrotxategi Ahizpa eta anaia kartzelan

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Fusilamenduen beldur izaten ziren. Etxetik eramanez gero, bazekiten zer gertatuko zen. Ahizpa ere kartzelan izan zuten eta horri buruzko azalpenak ematen ditu. Anaia frontean zauritua, bestea Madrilen kartzelan, aita hila... gogorra izan zen.

  • Regina Gorrotxategi Ahizparen kartzelaldia

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Ama eta biak geratu ziren etxean. Ahizpak kartzelan egun batzuk pasatu zituen. Jende asko eramaten zuten kartzelara hutsarengatik. Bisitan joan zen bera, negar eta negar. Jatekoa ezagun batek eramaten zion.

  • Regina Gorrotxategi Soldaduak etxean

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Etxean lau soldadu izan zituzten lotarako, derrigorrean. Ez daki inor ausartuko zen soldaduak etxean hartzera ukatzen.

  • Mari Karmen Olazagirre Kulparik ez duenak pagatzen du askotan

    Mari Karmen Olazagirre Amilibia (1931) Hernani

    Gerran izandako heriotzez eta erail zuten jende guztiaz ari da Mari Karmen. Hernaniko kanposantura Pasaian eta Donostian hildako gorpuak ekartzen zituztela dio Mari Karmenek.

  • Mari Karmen Olazagirre Pentsamolde kontua

    Mari Karmen Olazagirre Amilibia (1931) Hernani

    Mari Karmenek dio nazionalek segituan "harrapatzen" zutela eurek defendatzen zituzten idealetatik hurruntzen zen edozein.

  • Mari Karmen Olazagirre Bandera espainola balkoian

    Mari Karmen Olazagirre Amilibia (1931) Hernani

    Hernanin denetik izan dela dio Mari Karmenek, baita falangista asko ere. Euskaraz etxean besterik ez zuten hitz egiten. Zalantzak ditu Mari Karmenek kalean euskaraz egitea debekatuta zegoela esaterakoan, baina beldurra medio, ez zuten euskaraz egiten. Gainera, Franco etortzen zenetan, bandera jarri beharra zagoen balkoian, nahi edo ez nahi.

  • Joxe Zulueta Inguruko tornuak zerrajerarako errekisatuta

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    "Unión Cerrajera"k inguruko tornu denak errekisatu zituen eta ordu luzez lan egiten zuten.

  • Joxe Zulueta Oreja eta Edurra fusilatuak

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    Oreja eta Edurra izeneko bat (lanera bizikletan zihoan gizon bat) fusilatu zituztenekoa kontatzen du. Rikardo Azkoagak ihes egitea lortu zuen errekara salto eginda.

  • Joxe Zulueta Arrasateko preso eta fusilatuak

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    Aita eta osaba bat kartzelan egon ziren. Aita zerrajeran postu garrantzitsua zuelako askatu zuten. Beste asko fusilatu zituzten. Osaba tuberkulosiarekin etorri zen kartzelatik eta hil egin zen. Haurdun zegoen emakumea ere fusilatu zuten. Oiartzun eta Errenteria aldean hil zituzten.

  • Roxarito Goikoetxea Ama eta umea tiroz hil

    Roxarito Goikoetxea Ormazabal (1929) Hernani

    Gerra garaian nazionalek ama eta ume jaio berria hil zituzten.

  • Jerardo Mondragon Garai Bi osaba gerran ibili

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Amaren aldeko bi osaba gerran ibili ziren nazionalistekin ("gorriekin"). Osaba bat preso hartu zuten, ordea, eta Langileen Batailoietan ibili zen. Gero, nazionalekin eraman zuten gerrara. Urkiolan, Intxortan, Teruelen eta Belchiten ibili ziren gerran.

  • Pilar Bastida Irastorza Erreketeen koronela etxez etxe

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    Gerra garaian, erreketeen koronela etxez etxe ibiltzen zen. Beraien etxean izan zenekoa kontatzen du.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Kontzentrazio esparrutik zorriz beteta

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Anai bat kontzentrazio eremuan eduki zuten Gasteizen. Etxeratutakoan zorriak ekarri zituela gogoan du. Lixiba zela egiten zuten kontatzen du.

  • Felix Ajuria Belar 22 karlista fusilatu zituen gizona

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Abadiñoko elizan zeudela gizon batek pistolarekin mehatxatu eta hurrengo egunean Durango bonbardatu zuten. Gero, gizon horrek eta beste miliziano batzuek 22 karlista fusilatu zituztela kontatzen du. Gizon hori Burgosko penalean fusilatu zuten.

  • Felix Ajuria Belar Abadiñoko Mendiolan lau elorriotar fusilatu

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Egun batean, Elorrioko abade bat joan zen Abadiñoko abadetxera. Abade hark esan zien Elorrioko lau gizon fusilatu zituztela Abadiñoko Mendiola auzoan. Baserritar batek aurkitu zituen lurperatutako gorpuak. Gorputzak gurdian hartu eta Abadoñoko kanposantura eraman zituzten. Fusilatuetako bat Abadiñoko don Angel organistaren aita zen. Elorriko abadea, Abadiñokoa eta Felix kanposantura joan ziren. Lau gorpuak lurrean, gerritik gora biluzik zeuden. Bakoitzak lau tiro zituen. Don Angelen aitak eskaluparioa zuen. Felixi eskapularioa kentzeko esan zioten.

  • Felix Ajuria Belar Abadea preso, Karmelon

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Mañariako baserrian miseria besterik ez zuten. Abadeak gutun bat idatzi zion Felixi Karmelon preso zegoela eta mantan bat eramateko eskatuz. Abadea bisitatzera joan zenean, Aramaioko bere jaiotxera joateko esan zion abadeak.

  • 354 Gerran harrapatu ostean 12 urteko kartzela-zigorra

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Murgian, jendea aukeratu eta sakabanatu egin zituzten. Bera Gasteizera bidali zuten. Geroago, Bilbon egon zen. Epaiketak hasi ziren. Gizon bati heriotza-zigorra eman zioten euskalduna zela esatearren. Berak espainiarra zela esan behar izan zuen; eta, hala ere, 12 urte eta egun bat eman zizkioten.