Errepresioa

  • 1285 Anaia gerran preso

    Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati

    Gerra denboran, anaia frontean harrapatu eta "gorriek" Bartzelonara preso eraman zuten. 18 kilo galduta itzuli zen kartzelatik.

  • 1285 Gerrako kontu tristeak

    Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati

    Asunzionek gogoan du nazionalistak izateagatik kaskamotz utzi zituztela batzuk kalean. Don Basilio zenaren eta Eustakio dendariaren alabak, Naparreneko Margari eta beste hiru edo lauri ebaki zieten ilea, "bengantziagatik" Asunzionen esanetan.

  • Regino Biain Guridi Gerra ondoren, Galdos karretila-lantegira

    Regino Biain Guridi (1916) Oñati

    Merkataritza-peritu izateko, akademia batean ikasi zuen, Donostian. Hori egiten hasi, eta gerra hasi zen. Gerora, hiru urte egin zituen Langileen Batailoietan. Oñatira bueltan, bulego batean hasi zen lanean, Galdos karretila-lantegian. Non zegoen.

  • mARIBI aRREGI Gerra garaiko sakeoak; familiaren historia

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Gerra garaian bi aldiz hustu zuten denda, sakeatu. Emakume bati esker, gauza batzuk berreskuratu zituzten. Aitita kartzelan zegoen, osabak Langileen Batailoian... Aita Gijonen zegoen gerra hasi zenean; Santoñan harrapatu zuten gero. 1941etik aurrera, dendan egon ziren gurasoak. 1966an ezkondu zen, eta dendan jarraitu zuen. Beste denda bat jarri zuen, osagarri bezala: ehun-denda.

  • Inazio Zubiarrain "Heriotzaren aldapa"

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Inazioren aita Batallón de Trabajadores-en ibiliarazi zuten, Lasarten. Egunero kamioian ibiltzen omen zituzten, eta "heriotzaren aldapa" delakotik pasatzerakoan, hildakoren bat edo beste ikusten zuten goizero.

  • Inazio Zubiarrain Lasarte aireportu

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Gerra Zibilean Hegazkinak Lasarten aireratu eta lurreratzen ziren. Batallon de trabajadoresekoei eta preso hartutakoei aitzur eta palaz hango lurrak berdindu arazi eta halako lanak eginarazten zizkieten.

  • Inazio Zubiarrain Gauero presoren bat falta

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Inazioren aita Batallón de Trabajadores-ekin lan egitera eramaten zuten goizero Lasartera, eta han, Inaziok dioenez, gauero fusilatzen omen zuten preso hartuta zituztenen artetik bateren bat. Hori ikusita, preso batek ihes egitea erabaki zuen, eta baita lortu ere. Ordainetan, bando nazionalekoek gau horretan bertan guardia egiten jarria zuten presoa akabatu omen zuten, ordea.

  • Inazio Zubiarrain Lekeitioko apaiza Hernanin fusilatu

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Gurdian zaborra garraiatzen ibiltzen zen pertsonak berak hartzen omen zituen fusilatutakoen gorpuak eta Hernaniko kanposantura eramaten. Lekeitioko apaiz abertzale bat ere Hernanin hil zutela dio Inaziok.

  • Inazio Zubiarrain Borreroarekin karta jokoan

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Bera fusilatu nahi izan zuten hiru lagunekin karta jokoan aritu zen haren pasadizoa.

  • Inazio Zubiarrain Edozein umiltzeko moduko garaiak

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Bando nazionalaren jazarpena batetik eta gosetea bestetik, gerrak gizartearen zati handiena burumakur utzi zuela dio Inaziok.

  • Hipolito Arregi Hernaniko fusilamenduak

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Gerra garaian hildako asko izan zen Hernanin. Non fusilatzen zituzten kontatzen du. Txapelak eta oinetakoak han gelditzen ziren. Hilerrian aparteko lurra omen zegoen, bedeinkatu gabea, fusilatuak lurperatzeko. Hogeitik gora fusilatu zituzten herrian.

  • Hipolito Arregi Tetuanen soldadu Bilbo erori zenean

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Tetuanen, Afrikan, soldadu zegoen Bilbo nazionalek hartu zuten garaian. Cara al Sol kantarazi zieten. Fustarekin soldadu bat nola jo zuten kontatzen du, abesterakoan eskua ondo luzatua ez izatearren.

  • Hipolito Arregi Gerran andazain

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Gerra garaian joan zen soldadu, hogei urterekin. Udaletxeak bidaltzen zituen soldaduak, aurrez neurtu, pisatu eta beste hainbat egin eta gero. Lau hilabete Afrikan egonda, Espainiara bidali zituzten Katalunia ingurura. Andazain (kamillero) ibili zen eta erraz pasatu zuen gerra.

  • Hipolito Arregi Aranazko Segundo Bergara gerran hila

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Aranazko Falku etxekoa zen Segundo Bergara nola hil zen kontatzen du.

  • Hipolito Arregi Anai bat Teruelen desagertua

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Anaia zaharragoak zituen eta haien gerrako kontuak esaten ditu. Anai bat Teruelen desagertu zen.

  • Regina Gorrotxategi Jendea etxeetatik eraman egiten zuten

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Gerra garaian, anai bat Madrilen zuten ikasten eta ez zekiten hartaz ezer. Beldur handia bizi izan zuten, etxeetan sartu eta jendea eraman egiten baitzuten.

  • Regina Gorrotxategi Ezinikusia eta beldurra

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Ezinikusia bazen. Anaiaren bila etorri ziren behin eta alde egin zuen leihotik. Ez zekien nora joaten zen, hobe baitzen ezer ez jakitzea. Orduan beti beldurrez izaten ziren. Senide batzuek Ameriketara ere alde egin zuten.

  • Regina Gorrotxategi Ahizpa eta anaia kartzelan

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Fusilamenduen beldur izaten ziren. Etxetik eramanez gero, bazekiten zer gertatuko zen. Ahizpa ere kartzelan izan zuten eta horri buruzko azalpenak ematen ditu. Anaia frontean zauritua, bestea Madrilen kartzelan, aita hila... gogorra izan zen.

  • Regina Gorrotxategi Ahizparen kartzelaldia

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Ama eta biak geratu ziren etxean. Ahizpak kartzelan egun batzuk pasatu zituen. Jende asko eramaten zuten kartzelara hutsarengatik. Bisitan joan zen bera, negar eta negar. Jatekoa ezagun batek eramaten zion.

  • Regina Gorrotxategi Soldaduak etxean

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Etxean lau soldadu izan zituzten lotarako, derrigorrean. Ez daki inor ausartuko zen soldaduak etxean hartzera ukatzen.