Errepresioa
-
"Trabajadoretan"
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Hiru urte preso egin eta gero, "trabajadoretan" ere beste hiru egin zituen Claudiok. Canfrancen "trabajadoretan" ibili zireneko pasadizoak kontatzen ditu.
-
Mirandan hiru urte
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Gerra-kontseiluan epaitu eta soldadutzara bidali zuten. Mirandara bidali zuten: han zer lan egiten zituen aipatzen du. Hiru urte egin zituen han: denera zazpi urte egin zituen etxetik kanpora.
-
Mirandan, almazenean
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Gerra-kontseiluan epaitu eta Mirandara bidali zuten: han almazenean aritu zen lanean. Gustora egon zen: ez zitzaion jatekorik falta izaten.
-
Guardiak eta presoak
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Herri barruko leku askotan egoten ziren guardiak egiten. Baita Urbian ere. Urbiatik Araiara joan, bertako idazkaria atxilotu eta Oñatira ekarri zuten. Oñatiko Unibertsitatetik preso batzuek ihes egin zuten.
-
Urbiatik Udanara
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Gregoriok Alejoren antzeko ibilbidea izan zuen. Urbian egon zen. Urbian berekin egondako Korta baserriko bat, gerora, kanpandorrean harrapatu zuten. "Korta" gero Udanan hil zuten.
-
Espetxe asko ezagutu zituzten
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Santandertik Corbanera preso eraman zuten; eta, handik, Bilboko Eskolapioetara. Bertan, 5.000 lagun egon ziren preso. Hamabi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten; horregatik, Larrinaga, Bilbo, Ondarreta eta Gasteizko kartzelak ezagutu zituen. Gasteizkotik bidali zuten aske etxera.
-
Alejo 1941. urtean askatu zuten
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Alejo, epaiketarik gabe, Larrinagatik Donostiara bidali zuten. Legazpiko Paper-lantegiko gerentearen emazteak eta Alejoren koinatak emandako laguntzari esker, 1941eko ekainean askatu zuten Alejo Donostian. Urte bereko otsailean askatu zuten Gregorio Gasteizen.
-
Errekadistak eta kartzelako Madrinak
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Oñatiko Eugeni "Txarriduna" ibiltzen zen errekadista moduan; kartzelatik arropak atera, eta Oñatira eramaten zituen garbitzera. Gutunak ere ateratzen zituen. Presoei kanpoko emakume boluntario bat jartzen zieten, "Madrina" izenez deitzen zutena. Presoei alaitasun pitin bat eramaten zieten; eta arropaz, jatekoaz, gutunetaz eta bestelakoetaz arduratzen ziren "Madrinak". Gregorio bere "Madrina" izan zenarekin ezkondu zen.
-
Patrizio Etxeberria eta Arralde taxilaria
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Patrizio Etxeberria Arantzazun harrapatu zuen gerrak. Arralde taxilariak eraman zuen Legazpira bueltan. Gerora, Arraldek heriotza-zigorra jaso zuen. Patriziok atera zuen kartzelatik. Ezkioko Ama Birjinari buruzko kontuak era aipatzen ditu.
-
Aita Ondarretako kartzelan bederatzi egunez
Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara
Aita Ondarretako kartzelara eraman zuten. Mugitzen hasi ziren eta bederatzi egun eginda askatu zuten. Geletan ez zuten etzateko lekurik ere. Txarrena gauak ziren, fusilatzeko presoen bila etortzen baitziren.
-
Aitak ez zuen nahi izan kartzelatik gauez irteterik
Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara
Ondarretako kartzelan zegoela, iluntzean etorri zitzaizkion aitari aske utzi behar zutela esanez. Hurrengo goizean nahiago zuela, berak. Izan ere, beldur zen iluna aprobetxatuz edozer gauza gertatuko ote zitzaion. Askatu eta gero, Arantzazura joan zen bederatzi egunez Ama Birjinari eskerrak ematera.
-
Aitita preso, aita herbestean
Marisol Uriarte Agirre (1942) Ea
Gerra garaian Larrinagan egon zen bere aitita preso eta amak eramaten zizkion jatekoa eta arropa. Aita erbesteratuta egon zen, lehenengo Errusian eta ondoren Belgikan.
-
Senideak heriotzatik salbatu ziren
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Berastegiko Txomin Jakakortajarena abadea hiru urtez eduki zuten etxean. Bi abade egon ziren eurenean, bata faxista eta bestea euskalduna. Erreketeek aita, anaia eta abadea hiltzera eraman zituztenean, nola salbatu ziren azaltzen du Gregoriok.
-
Ondarretako kartzela III
Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia
Zarata gutxiago ateratzeko, presoak matxetearekin hilko zituztela esan omen zion neska bati errekete batek. Uzkudun boxealariaren kontuak: falangista jantzita ibili zen Donostian. Salbatu ere egin ote zituen batzuek. Matxain toka jokalariaren anaiak nola egin zuen ihes.
-
Hiru baserritan hiru fusilatu; lapurretak
Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu
Konporta baserrikoa Tolosara eraman zuten. Hil behar zituztenak Donostiara eramaten zituzten. Inguruko baserrietatik hiru eraman zituzten, eta denak garbitu zituzten. Erreketeek oiloak ere eramaten zituzten. Eta egunero marmita bete esne eraman behar izaten zieten.
-
Bueltan, etxeak hustuta
Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia
Bueltan, etxeak erdi hustuta zeuden. Emakume bati ilea moztu zioten. Desfileak izaten ziren. Falangistak eta erreketeak.
-
Anaia Zaragozatik etxera bidali zuten
Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati
Mekanikoa zelako salbatu zen anaia. Zaragozan ondo tratatu zutela zioen anaia horrek. Zaragozako gertakizun bat azaltzen du Maritxuk. Bi anaia kartzelatik pasatu gabe bidali zituzten etxera.
-
Anaia gerran preso
Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati
Gerra denboran, anaia frontean harrapatu eta "gorriek" Bartzelonara preso eraman zuten. 18 kilo galduta itzuli zen kartzelatik.
-
Gerrako kontu tristeak
Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati
Asunzionek gogoan du nazionalistak izateagatik kaskamotz utzi zituztela batzuk kalean. Don Basilio zenaren eta Eustakio dendariaren alabak, Naparreneko Margari eta beste hiru edo lauri ebaki zieten ilea, "bengantziagatik" Asunzionen esanetan.
-
Gerra ondoren, Galdos karretila-lantegira
Regino Biain Guridi (1916) Oñati
Merkataritza-peritu izateko, akademia batean ikasi zuen, Donostian. Hori egiten hasi, eta gerra hasi zen. Gerora, hiru urte egin zituen Langileen Batailoietan. Oñatira bueltan, bulego batean hasi zen lanean, Galdos karretila-lantegian. Non zegoen.


