Errepresioa
-
Gerra hasi aurretik atxilotutako karlistak
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Ardura politikoak egotzi zizkietenen izenak irakurri eta haiei buruzko kontuak aipatzen ditu. Gerra hasi aurretik karlistak atxilotu eta Bilbora eraman zituzten. Izenak ematen dituzte.
-
Ezkurdiatar familia osoa atxilotuta
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Ezkurdiatarren familia osorik atxilotu zuten. Barbek amona zeramatela ikusi zuenean, etxera itzultzeko agindua eman zuen. Kartzelaratu zituztenen izenak irakurri eta haiei buruzko kontuak aipatzen ditu. Antonio Arratibel ezkertiarra zen.
-
Arrasaten fusilatutako abadeak
Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate
Gerra denboran, Iruñera eraman zuten soldadu. Arrasaten fusilatu zituzten hiru abadeak ezagutzen zituen. Euskaraz irakastea izan omen zen abadeok egindako bekatua. Juliok eskolan zegoela jakin zuen abadeak atxilotu zituztela.
-
Iruñeko kartzelan eskribau lanetan
Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate
Iruñean eskribau jardun zuen, presoen izenak eta datuak hartzen.
-
Gerran fusilatutakoak
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia
Gerra garaian fusilatutakorik egon zen. Denen begi bistan fusilatu zituzten, apaizak konfesatu eta gero. Hil eta gero, haien zapatak kendu, eta hiletara joan zenik ere bazegoen. Garai hartan, amorru handia zegoen jendearen artean.
-
Gerrak lapurtutako biziak
Joxe Goñi Urreaga (1928) Astigarraga
Gerra garaian, Astigarragan aita-semeak hil zituzten itulan zebiltzala. Gaur egun, gerra sortuz gero, gehiago hilko liratekeela uste du. Gerran, Hernanin fusilatzen zuten jendea. Aretxabaletako emakume baten istorioa kontatzen du, ama fusilatu ziotenekoa. Joxeren osaba gordeta egon zen, eta ezkutuan ibili behar izaten zuen, harrapa ez zezaten.
-
Astigarragako hildakoak, fusilatuak eta presoak
Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga
Gerran izandako hildakoak izendatzen ditu. Fusilatu asko izan ziren Astigarragan; batzuk izendatzen ditu. Lan gogorretara derrigortu zituzten presoak.
-
Aita eta amandrea kartzelara
Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate
Arrasaten, Kondearen etxearen behealdean zegoen gerra-babeslekua gogoratzen du. Behin amandrea larritu egin zen eta berak bakarrik ihes egin zuen kaletik baserrira. San Kristobalen zegoela, semea joan zen bila eta biak harrapatu eta kartzelara eraman zituzten, espioitzat hartuta.
-
Espiak zirelakoan kartzelara
Jose Ignacio Agirrezabal Epelde (1914) Azkoitia
7 egunez kartzelan egon zen beste lagun batekin batera, espiak zirelakoan. Kartzelatik kuartelera eraman eta egunero hartzen zieten deklarazioa; handik kartzelara sartu zituzten. Fusilatzeko zorian egon zirela azaltzen du.
-
Izekoren nobioa bakarrik politikarekin lotuta
Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio
Familian inoiz ez dute lotura politikorik izan eta familian inork ez zuen ihes egin. Umeak baserrian egon ziren, Loiun, aitita eta amamarekin, eta ez zuten beldurrik pasa. Izekoren senargaia bandoz aldatu zenez, izekok utzi egin zuen.
-
Aita kartzelan
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Aita kartzelan egon zen, errepublikarra zelako, baina baita oso fededuna ere. Lankideek salatu zuten.
-
Aitaren ogibidea
Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia
Aita kartzelan zegoela ama gurasoekin bizi zen. Anaia jaio eta aita kartzelaratu zuten. Kartzelatik irtetean Correosen lortu zuen lana berriro. Familiak ez zien laguntzarik eman, eta Pasaiara mugitu ziren.
-
Gerra garaiko zigorrak: andereñoen ile-mozketak...
Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa
Gerra garaiko zapalkuntza eta zigorrei buruz hitz egiten du. Andereñoei ilea moztu eta kalean desfilarazten zien. Atxilotuei errizino-olioa ematen zien beherakoa eragiteko.
-
Neba Duesoko kartzelan preso
Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango
Santoñako Penal del Dueso kartzelan egon zen neba preso. Irailaren lauan, Mesede egunean, euskaldun piloa elkartzen ziren Duesoko kartzelan, Kantabrian, senide presoak ikustera joanda. Soldaduak eta preso sozialak nahastuta zeuzkaten kartzelan.
-
Nebaren zigorra etxean ere ordaintzen
Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango
Semea hil zuten ustearekin joan ziren gurasoak Duesora, baina oker zeuden. Semea bizirik zegoen. Isunik ez zuen nebak ordaindu, baina Durangoko familiaren etxea sarritan miatzen zuten. Kalean aurkitutako bi lekukoren aurrean, Guardia Zibilak miatzen zuten etxea. Txerria isilean hil zutelako ere miatu zieten etxea.
-
Uribarriko eskolan, Felipe Jausoro maisuarekin
Bittori Igartua Igartua (1919) Oñati
Sagastizabal baserrikoa da. Uribarrin ibili zen eskolan, hamar urtera arte. Felipe Jausoro zen maisua; ez zen apaiza, ezkonduta zegoen. Uribarriko maisu-etxea. Lau urterekin hasi zen eskolan. Euskaraz eta erdaraz ikasten zuten. Euskara maite zuen maisuak. Preso egon zen gerra denboran.
-
Azkoitira tropak sartu zirenekoa
Maria Asuncion Plazaola Baztarrika (1917) Azkoitia
Hemeretzi urte zituela sartu ziren tropak Azkoitian; ordurako, anaia gerrara joanda zegoen. Aitaren inguruko anekdota bat kontatzen du. Abertzalea zelako lanetik bidali zuten denbora batez.
-
Euskara vs. erdara; debekuak
Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Erdaraz nola ikasi zuten. Kaleko umeak eskolara gehiago joaten ziren; kalean ere erdaldun gehiago, etab. Garai batean, erdaraz egitea dotoreagoa zen. Antzuolan egondako maisu-maistrak. Gerra garaian, Oñatin desterratua izan zen irakasle euskaldunaren inguruko aipamenak.
-
Gerra denboran, anaia kartzelan
Bernardina Zubillaga Leunda (1919) Antzuola
Gerra denboran, Bernardinaren anaia Bilbon atxilotu eta Iruñeko kartzelara eraman zuten. Bernardina hamabostean behin joaten zen anaiari arropa garbiak eta jakiak eramatera; eta oinez joaten zen Deskargatik Zumarragara trena hartzeko. Iruñetik bueltan, Zumarragan "Tren Txikito" hartuta itzultzen zen etxera; arropak aldatu eta lanera joaten zen.
-
Bernardina ia-ia preso
Bernardina Zubillaga Leunda (1919) Antzuola
Behin anaia agurtzen larregi luzatu eta kartzelako atea itxi zioten bera barruan zela. Atea berriz irekitzean, denek barre egin zioten. Anaia lehenengo Bermeon egon zen preso; denera lau urte inguru egin zituen kartzelan. Epaitu zutenean heriotza-zigorra jarri zioten arren, gero zigor hori kendu egin zioten. Kartzelan, bisita orduaren aurretik, eramaten zuen den-dena miatzen zioten.


