Errepresioa
-
Mirandako kontzentrazio-esparrua eraikitzen
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Mirandako kontzentrazio-esparruan sartu eta abade batek diskurtsoa egin zien. Eliza eta guzti zegoen han barruan. Euskaldunak ziren elizako abesbatzan kantatzen zutenak. Txabolak haiek sortu zituzten. Manta eta koilara ziren bakoitzaren jabetza bakarrak, ondo zaindu beharrekoak. Italiarrek ekonomatoa bertan zuten eta preso zeudenek deskargatzen zituzten haien trenak; beti harrapatzen zuten jateko edo erretzeko zerbait.
-
Don Jose Maria Arizmendiarrieta
Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara
Don Jose Maria Arizmendiarrietaren zenbait datu biografiko; haren ibilbide pertsonalaren inguruko gogoeta batzuk egiten ditu Antoniok. Gerra garaian Eusko Jaurlaritzako prentsa arduraduna izan zen; atxilotu egin zuten eta heriotza-zigorra jarri zioten.
-
Aita kartzelan zegoela botu eske
Nati Arrieta Larrañaga (1940) Bergara
Aita kartzelan zegoela, amari boto eske joan zitzaizkion, baina berak ez zion inori botorik eman. Aitak baino, amak gehiago kontatzen zituen aita preso egon zeneko kontuak.
-
Pospolin jantzitako panpinak; dantza-taldea; abertzaletasuna
Maria Angeles Olaetxea Saizar (1930) Berastegi
Maria Angeles pospolinen dantza-taldean ibili zen eta gizon batek pospolin jantzitako panpina bana oparitu zien berari eta ahizpari. Gerra garaian, Nafarroa aldetik sartu ziren erreketeak. Abertzale izateagatik bizitakoak. 12 neska inguru izaten ziren dantza-taldean. Abestu eta dantza egiten zuten. Bere aitak eta anaiak ere dantza egiten omen zuten. Zer dantza egiten zituzten.
-
Gorrotoak eta ezinikusiak gerran azaleratu
Xinfo Iparragirre Intxaurrondo (1932) Berastegi
Gerrako oroitzapen batzuk gordetzen ditu. Osaba bat Hernanin fusilatu zuten eta aita kartzelan egon zen. Gerran, ika-mika handiak zeuden nazionalista eta karlisten artean, eta beren etxean hiru auzi izan zituzten. Berastegin etxeratze-agindua zegoen gaueko bederatzietarako: gizon bati herritar karlistek tiro egin zioten bederatziak pasata kalean egoteagatik. Gorroto eta ezinikusi handiak zeuden orduan.
-
Anaiengana bisitan kartzelara
Anttoni Egaña (1918) Hernani
Bere bi anai preso eraman zituzten, bata Andaluziara eta bestea Miranda de Ebrora. Laneginarazi zieten. Anaiarengana bisitan joaten zireneko kontuak azaltzen ditu. Beldur handia izaten zuten.
-
Aita kartzelan gerra denboran
Nati Arrieta Larrañaga (1940) Bergara
Gerra denboran, aita kartzelan egon zen Donostian. Ama Alonso Vega jeneralarengana joan omen zen Bergarara arrazoiak jakitera eta, itxuraz, euskalduna izatearren atxilotu zuten. Presoak fusilatu egiten zituzten eta bere aita ere ozta-ozta libratu zen. Etxea eta terrenoak eurenak ziren, baina bizitzeko lain zuten bakarrik; eta, pixka bat hazitakoan, lanera joan behar izan zuten denek. Aita ez zen politikan sartzen.
-
Aita libre, baina etxean ezkutatuta
Begoña Errasti Agirre () Azpeitia
Begoñaren aita nazionalisten bandoan ibili zen gerran. Gerra bukatu, eta denboratxo bat preso egin zuen. Libre utzi zutenean, ordea, baldintza batzuk jarri zizkioten: hiru urtean ezin zuen etxetik irten, eta ezkutuan egon behar zuen; karlistentzat egin zezakeen lana soilik.
-
Evaristaren kontrako errepresioa
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Evaristari egin zioten errepresioa azaltzen du: kalean Espainiako banderarekin ibilarazten zuten eguerdiko hamabietan, "viva España" esanaraziz. Errepresioa jasan zuen beste familia bati buruzko kontuak.
-
Ilea moztu zioten emakumeetako bat
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Juliana de la Cocherari ilea moztu zioten. Non bizi zen kontatzen du. Txokolo bi ziren eta non zeuden kontatzen du. Txokolorenean txokolatea egiten zuten.
-
Tolosako hilerrian hil zituzten villabonarrak
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Tolosako San Blas auzoko hilerrian hil zituztenak, Villabonan lurperatu zituzten. Izenak ematen dituzte.
-
Jose Mujika Laborda fusilatua
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Jose Mujika Laborda, beste fusilatuetako bat. Hari eta bere familiari buruzko kontuak kontatzen ditu.
-
Maximino Erostarbe fusilatua
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Maximino Erostarbe fusilatu egin zuten. Non bizi zen azaltzen du. Errepublikarra eta jatorra omen zen. Porturenean lan egiten zuen.
-
Joxe Garmendia fusilatua
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Joxe Garmendia fusilatu egin zuten. Errepublikarra zen.
-
Salatariak eta beldurra
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Fusilatuei buruzko kontuak. Etxeniketarretako bat fusilatu zutenean, familiaren lagunek bazterrera utzi zuten, beraiek ere fusilatzeko arriskua baitzegoen. Ezin zen gaiaz hitzik ere egin. Salatari asko zeudela dio, zein ziren ere jakitzen ez zena.
-
Kurutx Iribarren fusilatua eta Para Arratibeli errepresioa
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Kurutx Iribarren fusilatu egin zuten. Haren bi alabak Hotel Londresean hil ziren, bonbengatik. Emaztea Paka Arratibel zen eta nolako errepresioa jasan behar izan zuen kontatzen du, ez baitzioten lanik egiten ere uzten. Batzokia zegoen lekuan "auxilio social" jarri zuten eta han agintzen zuena Esperanza Laskurain zen, karlista. Paka Arratibelek sukaldari lanak egin zituen han azkenean.
-
Pilar asteasuarrari ilea moztu zioten
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Asteasuko Ibilla baserriko neska, Pilar, Subijanarenean sukaldari zegoen. Anaia hil zioten Asteasun eta berari ilea moztu zioten. Haren ordez eta ilea itxuratu bitartean, Maria Doloresen amona joaten zen sukaldari lanak egitera.
-
Maximino Erostarberen emaztea eta amona
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Maximino Erostarbe hil zutenean, Portutarrek alargunari lanera joateko deitu zioten, errepublikarrak baitziren. Amona zaintzeko bizilagunak txandakatzen ziren.
-
Inaxio senarra mehatxupean
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Bere senar Inaxiok Juanito Barberi kontuak eskatu zizkion anaiari buruz kartzelara bidalitako txostenengatik. Mehatxu egin zion Inaxiori ere, kartzelara bidaliko zuela esanez.
-
Lehengusu tolosarrari hiletarik ez
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Bere lehengusu tolosar bat gudari joan eta Bizkaian hil zen frentean. Izebak semearendako hileta eskatutakoan, Don Braulio Maria Arozenak ukatu egin zion, "gorrientzako ez dago" esanez.


