Errepresioa

  • lucia farras Hainbat fusilatu Bergaran

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Osintxun hainbat lagun fusilatu zituzten frankistak sartu zirenean. Bergaran bakarra, Jaxinto "Bonbulu".

  • Margari Garbizu Osabak kartzeletik ihes egin zuen

    Margari Garbizu Aranburu (1927) Lezo

    Tomás Garbizu osabak muga pasa zuen kartzelatik ihes eginda eta Donibane Lohitzunen bizi izan zen denbora askoan. Organista eta konpositore famatua izan zen.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra Zibila ume baten ikuspegitik

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra Zibila. Frantziara ihes egin zuten; lehenengo Tolosara eta gero Donibane Lohizunera. Bertako txokolatinak gogoan ditu oraindik. Eibarrera etorri zenean (1940 inguruan), ogirik ere ez. Etxean egoera gogorra bizi zuten: ama egunero-egunero kuartelera joan behar izaten zen; osaba kanpoan zuten eta aita 7 urtez kartzelan egon zen. Aita Asturiasen harrapatu zuten (Aitak idatzitako bertso batzuk erakusten ditu). Bera gerra garaian umea zen eta ez zuen ezer ulertzen.

  • Luis Haranburu Altuna Kontzientzia politikoa piztu

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Urte batean Franco Alegiatik pasa behar zela eta, ume guztiak agurtzera joan zirela oroitzen du. Zigortu egin zuten Luis, Franco galiziarra zela esateagatik, gaizki ikusirik baitzegoen hura.

  • Luis Haranburu Altuna Aita nazionalista

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Alegian herri eskola eta moja eskola zeuden. Luis Moja eskolara joan zen, eta politika ez zen bertan sartu. Eskola nazionalean, ordea, bai. Aita nazionalista zen, eta botoak erosten ibiltzen zen alderdiarentzat. Ama, aldiz, karlista zen.

  • Cresen Urkidi Aita bisitatzera kartzelara

    Cresen Urkidi Astorkia (1930) Aulesti

    Aita bisitatzera, kartzelara joan zen. Bilboko Larrinagara. Atearen akordua du, bueltak ematen zituela.

  • Juan Larrinaga Kartzelara errakuntza bategatik

    Juan Larrinaga Atxabal (1918) Ispaster

    Gerra hasi zenean, basoan lan egiten zuen beste lagun batzuekin batera. Egun batean, basoak su hartu zuen eta Guardia Zibilak haiek izan zirela pentsatu zutenez kartzelara bidali zituzten.

  • arantza garaialde Barriola ahizpak

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Maritxu eta Koro Barriola ahizpak ezagunak ziren euskararen alde egin zuten lanagatik. Maritxu Barriola argitalpenak saltzen aritu zen, ezkutuan.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Aita gordeta egon zen gerra garaian

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Joxe Ramonen aita gerra aurretik alkate izan zen; gerra garaian, ordea, alde egin behar izan zuen, nazionalista zelako. Bi edo hiru aldiz etxera bila etorri zitzaizkion.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Gerra garaian aita mendian gordeta ibili zen

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Joxe Ramonen aita gerra aurretik alkatea izan zen eta gerra garaian alde egin behar izan zuen, nazionalista zelako. Egunez mendian gordeta egoten zen eta gauez etxera itzultzen zen. Erreketeak bila etortzen ziren. Herriko erretorea ere aitarekin ezkutuan ibili zen.

  • Jose Mari Kruzeta Gerra garaiko manifestazioak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra denboran Bilbo erori zenean, manifestazioak egiten ziren, presoak herrian zehar paseatuz. Desfile militarra ere izaten zen.

  • Jose Mari Kruzeta Prozesioak fusilekin eskoltatuta

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra garaian eta gerraostean prozesioak fusilekin eskoltatuta egiten ziren.

  • Jose Mari Kruzeta Francok hiri handiak hartzean, eskolan jai

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Manifestazioak egiten ziren Francok hiri handiak hartzen zituenean, eta eskolan ere jai izaten zuten umeek. Maistra eta maisu nazional guztiak kendu egin zituzten eskoletatik. Hauek eskola partikularrak ematen hasi behar izan zuten askotan, dirua irabazi ahal izateko.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarko umeak Errusiara

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra zela eta 3-4 urtez eskola gabe gelditu ziren ume asko eta asko. Eibartik ume asko joan omen ziren Errusiara. Salbokondukturik gabe ibiltzea ezinezkoa izan ohi zen. Hura lortzeko, ordea, falangista izan behar zen.

  • Jose Mari Kruzeta Euskararen inguruan idazteagatik poliziak atxilotu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Egunkari, liburu eta elikula guztiak zentsuratuta zeuden, eta oso kontrolaturik. Bi aldiz eraman zuten Jose Mari poliziarengana euskararen inguruan idazteagatik.

  • Jose Mari Kruzeta Sozialistak, zeharo beldurturik

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibar herri sozialista bazen ere, gerra garaian Francoren garaipenak ospatzen zituzten, bandera eta manifestazio eta guzti. Oso beldurturik zeuden sozialistak, askok alde egin zuten atzerrira.

  • Jose Mari Kruzeta Atxilotuak ezin herrian sartu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra garaian atxilotu eta ondoren libre geratutako sozialistek ezin zuten herrian sartu. Jose Mariren osabak berak Amorebietan bizi behar izan zuen.

  • Jose Mari Kruzeta Osaba atxilotu zutenekoa

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Edorta alberdi senidea zigortu zutela konturatu ziren kontrabandoa eramaten zion emakume bati esker.

  • Jose Mari Kruzeta Karlistaldian abadea pistolarekin mezara

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Aitaren eskola garaian eraztuna zegoen, euskaraz hitz egiteagatik zigor moduan erabiltzeko. Karlistadetan, aldiz, abadeak pistola eskuan eramatzen zituen umeak elizara.

  • Luciana Larreategi Arizaga Babak Santanderko zezen plazako presoentzat

    Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar

    Santanderren preso asko zeuden, tartean baita eibartarrak ere. Ezagunik ote zegoen begiratzera joan zen zezen plazara eta leihoetako baten bere koinatua ikusi zuen. Amak baba lapiko handi bat prestatu zuen presoentzat, baina ez zieten laga sartzen. Leihotik behera sokak bota, lapikoa lotu eta sokatik tiratuta jaso zuten.