Errepresioa

  • 1038 "Lau esku banekaz..."

    Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua

    Janariz beteta joaten zen Bilbora. "Lau esku banekaz..." esaten zion bere buruari, gehiago eroan ahal izateko. Kartzelan egondako senideak. Emaztea bisitara joan eta haurdun geratu zeneko istorioa.

  • Frankisten manifestazioetara, behartuta

    Tomas Izagirre Garate (1918) Ermua

    Olañetari buruzko komentarioak. Haren jarraitzaileak jende eskasa. Frankistek hiriburu bat hartzen zutenean, manifestazioa antolatzen zuten eta denak joatera behartuta zeuden, aita ere bai. Saihesten ahalegintzen ziren arren, joan egin behar. Lur jota etxeratzen zen.

  • Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi Hildakoak eta ihes egindakoak Asteasun

    Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi (1928) Asteasu

    Asteasun hiru gizon nazionalista nola hil zituzten gogoratzen du. Nafarrak ziren hilketa horiek egin zituztenak. Asteasuko askok alde egin zuten egun haietan. Joxe Antonioren aita karlista egin zen, ondoko karlista batek egurra emateko.

  • Jose Muñoa Bi Larrañaga, fusilatu bat

    Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar

    Komunistak aparte ibiltzen ziren; indarra zuten. Jesus Larrañaga kategoria handiko gizona zen. Eibarren Larrañaga abizena zuen beste gizon bat zegoen. Beste batailoi batek gizon hau hartu eta fusilatu egin zuen, Jesus Larrañaga zela pentsaturik.

  • Juan Urreta Ermuko arkitektoa

    Juan Urreta Unamuno (1923) Ermua

    Umetako Ermua. Ermuko arkitektoak planoak eginak zituen herria zela eraiki adierazten zutenak, baina ez zieten jarraitu. Gerra garaian fusilatu egin zuten.

  • 561 Kartzelako informazio sarea

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelan antolatuta egon ziren; patioan batu eta elkarri albisteak ematen zizkieten. Gerrako parteak jasotzen zituztelakoan, emakume batek idatzitako oharrak hartzen zituzten, presoei animoak eman nahian idatzitakoak.

  • 561 Preso langile Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelan zegoela, Eibarrera lanera etortzea eskatu zuen, preso langile moduan. 1943ko maiatzean etorri zen Eibarrera. Zapatak konpontzen ere aritu ziren preso zela.

  • 561 Ihes egiteko beharra

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Atxiloketa batzuen ostean, lortu zuen Eibarrera lanera joatea, jakinik ihes egin beharko zuela. Espaniakoaren ostean, Europako gerra etorriko zela bazekien Candidok.

  • 561 Preso langilea, errekako lanak egiten

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Gerra garaian preso zegoela, Eibarrera etorri zen, berak hala eskatuta. Maiatzaren 10ean heldu zen. Errekan lanean aritu zen, zangak eta tunelak egiten.

  • 561 Presoek estalitako erreka

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Eibarko erreka presoek estalitakoa da, zati batean behintzat. Egurrezko euskarriak prestatzen, hormak egiten eta erreka garbitzen aritu ziren. Etxebarrieta inguruan aritu zen. Eibarren zeuden presoek ihes egin zuten eta berriz kartzelaratu zituzten.

  • 561 Preso langileen bizimodua egunerokoan

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Eibarren preso langile moduan egon zenean, La Salleko eskola dagoen lekuan, jauregi hartan egiten zituzten jatorduak eta loaldiak. Lana ondo eginez gero, dirua ere ematen zieten. Kartzelatik zergatik joan zen Eibarrera azaltzen du. Dirua zeukanez, ospakizunetarako aukera izaten zuen.

  • 561 Gerra Zibila: kartzela, fusilamentuak...

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Asturiasko frontean Candidok anaiari esandakoa. Candidoren burutapenak: kartzela; fusilamentua; beste herrialde batzuen parte-hartzea...

  • 561 Heriotz zigorra eta Alderdi Komunista

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Heriotz zigorrarekin egon zeneko kontakizunak. Gerra garaian sartu zen Partido Comunista-n. Partiduko jendeak zer esan zion bere bizitza salbatzeko. Candidok bere ideologia azkeneko momenturainok defenditzeko asmoa.

  • 561 Ihes egitea amets

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelan ihes egiten zuela amesten zuen. Santanderren atxilotu zutenean, ihes egin nahi izan zuen baina ez zuen lortu; egurtu eta iraindu egin zuten.

  • Jose Mari Kruzeta 1949. urtean Franco Eibarrera

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Imperial lantegian zegoen Jose Mari lanean Franco Eibarrera etorri zenean. Karlistak Franco agurtzera jetsi ziren. Jose Mari atifranquista zen eta ez zen haren desfilea ikustera joan. Lantegian jai izan zuten bisitagatik.

  • Jose Mari Kruzeta Herria Francoren beldur

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Beldurra zela eta Francori babesa ematen zioten herritar askok, nahiz eta haren alde ez egon. Francok Eibar bisitatu zuenean, jendea kalera jaitsi zen desfilea ikustera.

  • Jose Mari Kruzeta Erreferenduma egin zenekoa

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Beharrezkoa zen erreferendumean parte hartzea. Mahaiburu izatea egokitu zitziaon Jose Mariri. Ez joateagatik dirua ordandu edo kartzelara joan beharko zuela esan zioten. Emaztearen aita karlista ezaguna zen, eta harengatik baimena eman zioten mahaiburu ez izateko.

  • Jose Mari Kruzeta Eskolatik 'Formacion del espiritu Nacional' kendu zutenekoa

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eskolan 'Formacion del espiritu Nacional' emango zutela jakinaraztean, ikasleek ez zuten batere ondo hartu, eta eskolatik atera egin ziren ikasleak, kontra egiteko. Zuzendariak, polemikarik nahi ez eta gaia kendu egin zuen.

  • lucia farras Mutil errepublikanoa frankistek garbitu Angiozarren

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Mutil errepublikano bat harrapatu zuten ezustean frankistak Bergarara sartu zirenean, eta Angiozarren garbitu zuten. Luciaren amamak oso gogoan zuen gertakizun hura.

  • lucia farras Aitak, antiklerikala izan arren, elizaren ondasunak errespetatzeko agindu zuen

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Aitaren anaia fraidea zen. Gerra irten zenean, etxean babestu nahi izan zuten, baina ordurako Eskoriatzako baserri batean zegoen ezkutatuta. Ihesalditik etorri zirenean, Bergarako mojek esan zioten Luciari beren aitak, komisario politikoa gerra denboran, komentuak eta elizak ez ukitzeko agindua eman zuela. Aita kleroaren aurkakoa zen, baina ez zen haien ondasunak hondatzearen aldekoa.