Errepresioa

  • Andres Ereño Baserri inguruan dena egiten zuten euskaraz

    Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri

    Gerra ostean politikoak sartu ziren, Etxebarri beldurrez isilduta geratu zen. Batzuk kartzelara eraman zituzten. Gurasoekin beti egin du euskaraz, gero ohitura galdu badu ere. Auzokoek, baserri ingurukoek euskaraz egiten zuten dena.

  • Andres Ereño Gerra ostea

    Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri

    Gerra ostean gosea egon zen eta arropa ere eskas. Etxean, arreba zaharrena joskilea zenez, etxerako josten zuen eta eurek ez zuten arropa izateko arazorik izan. Batzuk kartzelara eraman zituzten, beste batzuk (bi koinatu) langileen batailoietara.

  • Pepita Amiano2 Aita kartzelan eta anaiak borrokan

    Pepita Amiano Larrañaga (1921) Pasaia

    Gerra sasoian aita kartzelan egon zen, eskopeta entregatu ez zuelako, eta lau anaia borrokan. Pasai Antxon egon zen kartzelan aita, baina ez denbora askoan.

  • Jon Lopategi Astebete preso, isuna ez ordaintzeagatik

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Saio gehienak librean egiten zituzten, gaiak batez ere bazkarian edo bazkalostean izaten ziren. Bertsotan esandakoarekin kontuz ibili behar zuten. Behin astebete pasa zuen preso, bertso saioagatik jarri zioten isuna ez ordaintzegatik.

  • Jon Lopategi Bertsolaritza Francoren garaian

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Francoren garaian bertsotan aritzeko aukerarik ez zuten izan, eta prestakuntza asko mugatu zuen horrek urte haietan. Bizkaia mailan Azpillaga eta Mugartegi zebiltzan.

  • Jon Lopategi Txapelketarik ez denbora batean

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Bizkaiko Txapelketarik ez zen egin 60. hamarkadatik 89ra arte. Euskal Herrikoa 86an ospatu zen. Lizasok irabazi zuen txapela. 89koan, aldiz, Jonek.

  • Antonio Mardaras Emandako babesari esker bizirik

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Bi falangista egon ziren ezkutatuta Jataben, euren auzoan. Osaba alkateak babestu zituen; Franco sartu zenean, Larrinagako kartzelan hilabete egin ondoren, osaba eta aita epaiketan aske utzi zituzten falangista haien bitartekaritzari esker. Hala ere, izan zituzten isunak.

  • Antonio Mardaras Txahalak saldu isuna ordaintzeko

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Diru zuria esaten zioten Euzko Jaurlaritzak sortutako diruari. Baina Franco sartu zenean, balio ez zuenez, diru gabe zeuden. Isunak ordaintzeko bi txahal saldu beharra izan zuten. Urte batzuetan, lagunek ere gorriak zirela eta ez zutela ezertarako eskubiderik esaten zieten.

  • Antonio Mardaras Inolako laguntzarik ez

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Udal guztia eraman zuten atxilotuta. Francoren aldekoren baten indarra behar zen epaiketetan. Herrian idazkaria eta parrokoa ziren laguntzeko aukera zutenak, baina ez zuten sekula nazionalisten alde egin. Parrokoak lehengusinari ukatu zion laguntza hiru semeetako bat frontetik etxera ekartzeko. Zaurituta egon arren, eraman egin zuten frontera herritarren batek salatuta.

  • Jon Lopategi Eskolan "viva España!" oihukatu behar

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Neskek beste maistra bat zuten. "Viva España" esan behar izaten zuten eskolara sartu orduko.

  • 294 Errepublikazaleak Francoren garaian

    Juan Lizarralde Mujika (1912) Antzuola

    Aita Bergaratik Antzuolara joan zen bizitzera. Olaran lantegian jardun zuen bizi osoan lanean. Aita errepublikanoa zen, eta lanean jarraitu zuen bertan Francoren garaian. Aita eta Olarango nagusia kartzelara eraman zituzten Bergarara. Hurrengo egunean, beste 14 langile ere preso hartu zituzten, tartean Juan bera zegoelarik. Bederatzi hilabetera aske utzi zituzten.

  • Karmenak galarazi

    Luisa Josefa Bordazar () Alegia

    Zenbait ospakizun egiten ziren inguruan, tartean Karmenak. Galarazi egin zituzten gerra garaian.

  • Ermuko bost eskuindar hil

    Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua

    Bandera erre edo ez daki zer egingo zuten. Gorroto handia zieten francozaleek nazionalistei. Ermuko bost eskuindar hil zituzten: horietako hiru Larrinagako kartzelako asaltoan; Olañeta eta beste bat Ermuan, gerra irten zenean. Olañetaren hilketaren azalpenak.

  • Ermuan egindako pistolak

    Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua

    Hainbat ermuar eskuindar kartzelan egon zen pistolak banatu eta saltzeagatik. Pistolak egiten ziren Ermuko hainbat fabrikatan. Hileta batera etorri zen jeneral batek pistola bat lapurtu zien. Pistola-fabriken zerrenda.

  • Aurora Baskaran Kartzelako bizimodua

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    1934ko iraultzaren ondoren Benigno Baskaran kartzelan egon zen eta alabari kontaturikoa azaltzen du. Kartzelan eibartarren artean kooperatiba antzekoa sortu eta jatekoa denen artean banatzen omen zuten. Kartzelan lasai egon zirela eta lagunartean ongi bizi izan zirela esaten zuten eibartar askok. Benignoren inguruko pertsonaia garrantzitsuez hitz egiten du Aurorak; Toribio Etxebarria, Julian Etxeberria, Madinabeitia eta Lukas Alberdi, adibidez.

  • 561 Toribio Etxebarria, umetatik ezagun

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Toribio Etxebarria umetatik ezagutzen zuen. Eskolara joandakoan, pasatzen ikusten zuen, baita Arratera bidean irakurtzen ere. Ezagutu kartzelan egin zuen; eskuz idatzitako liburua kartzelako patioan irakurtzen zien. Ordurako Eibarren oso ezaguna zen.

  • 561 Toribio Etxebarria, jakin-min handiko gizona

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Sarri eta leku askotan ikusten zuen Toribio Etxebarria irakurtzen. Txindurriak ikustea gustatzen omen zitzaion Toribiori; jakin-min handiko gizona zen. Eskuindarrekin Madrilen izandako harremanaren berri eman zion Toribiok.

  • 1038 Emakume Abertzale Batza

    Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua

    Emakume Abertzale Batza zen euren taldea. Gerra bukatu eta ihes egindakoak etxera bueltatzen zirenean, geltokian zain egoten ziren karlista batzuk eta kartzelara eramaten zituzten.

  • 1038 Bilboko kartzeletara senideak bisitatzera

    Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua

    Hamazazpi urterekin edozer egiteko gauza zen. Bilbora joaten zen preso zeuden anaia eta senideak bisitatzera. Anaia barku batean egon zen preso. Bisita batean anaiarekin izandako gorabeherak. Krispinesiak oparia kendu nahi izan zion.

  • 1038 Anaia itsasontzi-espetxean preso

    Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua

    Anaia preso egon zen: lehendabizi kartzelan, eta gero barkuan. Gogorra ei zen. Abertzaleak zirelako eduki zituzten.