Errepresioa
-
Gerra sasoian ilea zerora moztu zuenekoa
Edurne Laborda Astiazaran (1923) Bergara
Gerra sasoian gripe tifoidea izan zuen Edurnek eta ilea erortzen zitzaion. Aspertuta zegoenez, ile-apaindegira joan zen eta ilea zerora mozteko eskatu zuen. Orduan euskaltzaleei edo euskarazko izena zutenei ilea halaxe mozten zieten. "El Abuelo" deitzen zioten erreketeak uste izan zuen beraiek moztu ziotela ilea. Zer mehatxu egin zion. Etxean kontatu zuen gertatutakoa eta aitak erreketeari kontuak eskatu zizkion.
-
Monzonen etxeko baliozko gauzak ganbaran gorde zituzten
Edurne Laborda Astiazaran (1923) Bergara
Aita arotz-lanetan ibili izan zen Monzonen etxean eta ama bertako neskamea izan zen urte askoan. Gerra sasoian baliozko gauzak euren etxean gordetzeko eskatu zieten. Ganbaran eduki zituzten gordeta. Monzonen etxeko giltzariak salatu egin zituen eta dena kendu zieten. Erreketeak zetozela pentsatzen zutenean, aita Ubera aldera joaten zen ezkutatzera. Anaia hain euskaltzalea zenez, beldur zen zuen abizenagatik atxilotuko ote zuten. Azkenean, trintxerak egitera behartu zuten, zigor moduan.
-
Burgosko prozesua
Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa
Burgosko prozesua zegoela, ordurako Gasteien zeuden Pako eta lagunak. Gasteizko seminarioan, barruan, greba bat bultzatu zuten eurek. Hamasei pertsona atxilotu eta heriotz zigorra eskatu zitzaien Burgosko prozesuan. Oihartzun handia izan zuen honek, eta hamaika greba eta manifestazio egon ziren honen aurka.
-
Gerratean bost gizon gazte hil zituzten Osintxun
Flora Gauba Lete (1922) Bergara
Elizaren gainean zegoen eskola, baina bera ez zen asko ibili, gerra zibilak harrapatu zuen eta. Aita Elgeta aldera joan zen ihesi beste bi gizonezkorekin batera. Laredon kontzentrazio esparru batean eduki omen zuten. Frankistak sartu zirenean, bost mutil gazte hil zituzten Osintxun eta beste batek ihes egitea lortu zuen. Nortzuk ziren azaltzen du.
-
Erreketeen kuartela Osintxun; errepresioa
Flora Gauba Lete (1922) Bergara
Osintxu garai batean oso euskalduna zen. Gerraostean frankistek euskaldunei jatekoren bat edo zerbait ikusiz gero, kendu egiten zietela dio. Erreketeek kuartela eduki zuten beraiek bizi ziren Etxeberri eraikinaren beheko solairuan, Bergara aldera zegoen azken etxea zen eta. Auzoko bi neskari ilea moztu zieten.
-
Gerlatik ezkutuan
Domingo Etxebarren (1922) Joanes Etxebarren (1921) Urepele
Domingo bezala, beste hiru lagun ere ezkutuan egon ziren. Beldurrez egoten ziren. Espainiarrek iheslariak bildu eta Argeliara bidali zituzten.
-
Gobernuaren kontrako emakumeen bilerak
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Clara Arin oso jostun ona zen eta etxe txiki batean bizi zen. Gerra zibilean etxe hartan batzen ziren gobernuaren kontra hitz egiteko. Txokolorenean ere berdin aritzen ziren. Elkartzen zirenen izenak aipatzen ditu; bederatzi hilabetez Martuteneko kartzelan eduki zituzten.
-
Cardenalekoa bigarrenez atxilotu zutenekoa
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923) Amasa-Villabona
Gerra garaian eskolarik ez eta beti kalean ibiltzen zen. Hiru koskatan eseritzen ziren. Cardenalekoa bigarren aldiz atxilotuta nola eraman zuten ikusi zuen eta zehaztasunez kontatzen du.
-
Gerrako presoa, trintxerak eta bideak egiten
Tomas Abarrategi Goikoetxea (1947) Berango
Aita nazionalistekin ibili zen gerran eta Francoren aldekoek preso hartu zuten. Hiru urtean aritu zen preso lanean: Picos de Europan eta Castellón de La Planan. Zahartzaroan itzuli nahi izan zuen Castellonera; dena aldatuta aurkitu zuen.
-
Santanderren eta Santoñan preso
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Santanderren denbora gutxi egon zen zezen-plazan preso. Handik Santoñako kuartelera eraman zituzten preso; denak elkarren gainean. Handik Santanderrera, eta han okindegi bat aurkitu eta denak sartu ziren tropelean ogia erostera.
-
Mandoak gobernatzen
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Iruñean egon ziren preso; han ondo egon ziren. Handik Mirandara eraman zituzten, italiarrengana, eta han ikusi zituen inoiz baino zaldi eta mando gehiago. Handik Guadalajarako herri batera eraman zituzten; kapitain italiarrak mehatxatu zituzten. Mandoak garbitzen, jan barik izan zituzten egunetan; eskatu ondoren eman zieten. Handik Brionesera eraman zituzten, eta han nagusiek hobeto hartzen zituzten. Italiarrek eta espainiarrek banatuta jaten zuten.
-
Gerra baina jan faltarik ez
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Sarjentua baino ez zen espainiarra; gainerakoak italiarrak. Euren zeregina mandoak garbitzea eta gobernatzea zen. Pasta ematen zielako kexatu ziren. Frontera ere joan ziren. Jatekoa eta ardoa ez zitzaien falta; edateko ura falta zen. Gabonetan bi aginaldo. Katalunia aldetik Najerara; ederto ibili ziren: egunero arkume txuletak jaten zituzten.
-
Patxikoren aurrean desfilatu zuten
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Azkenean Toledora joan ziren eta han amaitu zen gerra. Hiruzpalau egun trenean Alacantera, Mucha Miel izeneko herrira. Han azalorea jaten zuten. Handik Madrilera; desfilean hartu zuten parte. Italiara joan behar zutela esan zieten, baina, azkenean etxera.
-
Sei hilabeterako etxera, baina lizentzia iritsi zitzaion
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Luzaroan egon ziren Logroñon, deposituan. Guardia asko egin behar izan zituzten, eta gutxi janda; hasieran lortzen zuten ogia, baina gero ez. Handixik etxera itzuli ziren sei hilabeterako. Aita hirurogei urtetik gorakoa izateagatik libratzea eskatu zuen, baina ez zela posible esan zioten, bi behiren jabe zelako. Azkenerako, lizentzia iritsi zitzaion.
-
Baserri inguruan dena egiten zuten euskaraz
Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri
Gerra ostean politikoak sartu ziren, Etxebarri beldurrez isilduta geratu zen. Batzuk kartzelara eraman zituzten. Gurasoekin beti egin du euskaraz, gero ohitura galdu badu ere. Auzokoek, baserri ingurukoek euskaraz egiten zuten dena.
-
Gerra ostea
Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri
Gerra ostean gosea egon zen eta arropa ere eskas. Etxean, arreba zaharrena joskilea zenez, etxerako josten zuen eta eurek ez zuten arropa izateko arazorik izan. Batzuk kartzelara eraman zituzten, beste batzuk (bi koinatu) langileen batailoietara.
-
Aita kartzelan eta anaiak borrokan
Pepita Amiano Larrañaga (1921) Pasaia
Gerra sasoian aita kartzelan egon zen, eskopeta entregatu ez zuelako, eta lau anaia borrokan. Pasai Antxon egon zen kartzelan aita, baina ez denbora askoan.
-
Astebete preso, isuna ez ordaintzeagatik
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Saio gehienak librean egiten zituzten, gaiak batez ere bazkarian edo bazkalostean izaten ziren. Bertsotan esandakoarekin kontuz ibili behar zuten. Behin astebete pasa zuen preso, bertso saioagatik jarri zioten isuna ez ordaintzegatik.
-
Bertsolaritza Francoren garaian
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Francoren garaian bertsotan aritzeko aukerarik ez zuten izan, eta prestakuntza asko mugatu zuen horrek urte haietan. Bizkaia mailan Azpillaga eta Mugartegi zebiltzan.
-
Txapelketarik ez denbora batean
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Bizkaiko Txapelketarik ez zen egin 60. hamarkadatik 89ra arte. Euskal Herrikoa 86an ospatu zen. Lizasok irabazi zuen txapela. 89koan, aldiz, Jonek.