Errepresioa
-
Aita kartzelatik betiko gaixorik
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Aitarekin kartzelan zein berriztar egon ziren esaten du. 1940an etorri zen aita etxera eta betiko gaixorik geratu zen.
-
Atxilotu asko herrian
Teresin Jauregi Mintegi (1924) Miren Uriarte Loroño (1926) Larrabetzu
Atxilotu asko izan ziren Larrabetzun gerra garaian. Mirenek senarra preso zegoela gertaturiko pasartea kontatzen du. Lezaman gogorragoa izan zela diote.
-
Kantabriara ihesi
Miren Uriarte Loroño (1926) Larrabetzu
Mirenen gurasoak gurdiekin joan ziren Kastrejanatik Santanderrerantz, baina Miren beste hainbatekin trenez joan zen. Orduko pasartea kontatzen du. Santanderren egon zirenean, etxola batean egon ziren eta hango ugazabari laguntzen aritu ziren. Aita atxilotu zutenekoa kontatzen du.
-
Don Jose Peña, aita Onaindia eta Larruskaingo apaiza fusilatuta
Josepa Espilla Sololuze (1922) Etxebarria
Don Jose Peña apaiza fusilatu egin zuten Oiartzunen, aita Onaindiarekin batera. Haren ibilerak kontatzen ditu. Larruskaingo apaiza non fusilatu zuten kontatzen du.
-
Bonbetatik ihesi, preso
Bittor Argintxona (1906) Lezama
Lezama ingurutik Miravalles aldera joan ziren. Bonbak jaurti zizkieten eta alde egin zuten. Santanderrera orduko harrapatu zituzten eta Laudiora eraman zituzten. Hango bizipenak kontatzen ditu.
-
Ihesi lehenengo, gurasoak kartzelara gero
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Zallara ihesi joan ziren familia guztia, Zezilio taxilariarekin. Aita eta ama eraman zituztenean, lau neba-arreba geratu ziren. Handik etorri zirenean, ezer ez zeukatela geratu ziren. Neba-arrebak neskame eta morroi joan behar izan ziren.
-
Aita eta ama kartzelan
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Gurasoak kartzelan egon zirenean, amarengana Saturraranera joan ahal izan zen. Aitari ezin izan zion bisitarik egin. Etxe batetik bestera ibili zen morroi. Ez dauka gogoan ama zein egunetan itzuli zen. Ama bihotzekoaz eta zahartuta itzuli zela dio. Hiruna urte egin zituzten gurasoek kartzelan.
-
Gurasoen kartzelako kontuak
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Saturrarango kartzelako kontuak kontatzen zizkien amak. Aita Iruñeatik Galiziara eraman zuten eta han bizitakoak kontatzen zizkien.
-
Aita ez zuten preso eraman
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Tomasen aita, Ildefonso, preso egotetik nola salbatu zen kontatzen du.
-
Jose Maria Ugaldea nola hil zuten
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Etxe ondoan karlistak egon ziren eta tiroak botatzen zituzten. Jose Maria Ugaldeari gertatutakoa kontatzen du; hil egin zuten.
-
Izeko Carlton hotelean lanean
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Bederatzi anai-arrebatatik bakarra ezkondu zen, Iñakiren aita bakarrik. Bere izeko Tomasa moja zen, baina errepublika garaian etxeratu eta ez zen berriz komentura joan. Carlton hotelean lan egiten zuen, Iñakiren aitita preso sartu zutenean.
-
Osaba Elias abadea, soldadu joan behar
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Bere osaba Elias abadea izan zen. Frankistak Berrizen sartu zirenean, parrokoak ez zion meza ematen utzi. Orduan, soldadu bidali zuten. Gerra amaitu bezperan, meza ematea lortu zuen Eliasek.
-
Aita abereekin ihesi Deriora
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Osabaren bizikleta bonbardaketan apurtu zela kontatzen du. Osaba Eliasek kontatu zion Berrizera sartu aurretik, erreketeak mendian zebiltzala. Aita ordurako joanda zegoen ihesi, abereekin, Derioraino. Errepublikaren aldekoekin soldadu joateko bere bila ibili zirela kontatzen du. Etxerako bidean ia fusilatu egin zuten.
-
Aitita preso eraman zuten
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Aitita etxetik eraman zuten eta preso sartu. Aldamenekoak belarrondoa lapurtu ziela kontatzen du.
-
Aitita kartzelan Galizian
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Bere aitita abertzalea zelako eta landa batekin izandako tirabirengatik sartu zutela preso kontatzen du. Bilbotik Galiziara eraman zuten kartzelara. Berarekin batera kartzelan egon zirenen berri ematen du.
-
Osaba Bittor frontera
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Osaba Bittor 1937an aitarekin trintxerak egitera joan zen apirilean. Frontera eraman zuten. Norbaitek esan zien gazteetako bat, bizardun bat, hilda ikusi zuela.
-
Aita hilketaz akusatuta
Bitora Otadui Arrasate (1930) Berriz
Oizarte baserritik Loitzatera joan ziren. Aitak lana galdu zuen, zigor moduan. Hilketaz akusatu zuten, baina bere defentsan atera ziren batzuk. Etxe batetik bestera ibili ziren.
-
Aita fusilatuta
Jesus Agirre Zabala (1933) Berriz
Amak 1937ko egutegia gorde egin zuen, aita irailaren 11n fusilatu zutelako, beste Berrizko biekin batera. Aitaren gorpua lurpetik atera zutenean, nola identifikatu zuten kontatzen du.
-
Franco hil eta gero ere, beldurrez
Jesus Agirre Zabala (1933) Berriz
Gerrako alargun izateagatik, eskaera egin zuteneko gorabeherak kontatzen ditu. Franco hil eta gero ere, amak beldur handia zeukala dio.
-
Presoak bisitatzen Santa Claran
Jesus Agirre Zabala (1933) Berriz
1939an Santa Clara kartzelara eraman zuen herritar batek, tren geltokiko nagusiak, eta Sabina kartzelan ikusi zuela gogoan dauka. Goiko eskolako irakasleetako bat erdalduna zen eta harekin ibili zen hilabete batzuez.


