Errepresioa
-
Franco Donostian zenean, atxiloketak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Alderdi politikoak: EAJ, CNT... Etxerik etxe egiten zituzten bilerak, isilpean. Franco zetorrenean, batzuk atxilotu egiten zituzten beti. Nola igartzen zen Franco etorri zela: Gipuzkoa plazako bi zisne Aieteko jauregira eramaten zituzten. Inork ez zuen uste errejimena aldatuko zenik. Abertzaleak baziren propaganda egiten, baina indarrik ez.
-
Gerrako hilketen lekuko
Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia
Fusilamenduak baserri ondoan. Bi zanga egin zituzten; batean hiru eta bestean lau sartu zituzten. 11 urte zituen Juantxok eta zortzi Joxe Antoniok. Arranpan gizon bat hilda nola ikusi zuten, etxetik pijamarekin eramana.
-
Tiroz hildako gaztea
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Tolosako bonbardaketa. Hurrengo egunetan, jendea beldurtuta zebilen hara eta hona, eta beraiek barrez. Milizianoak. Miracruz kalean bizi ziren. Hotel Santi zegoen han, eta milizianoek mutil gazte bat atera zuten. Tiroa eman zioten, pijaman.
-
Moroek Gazetako gizonak atxilotu
Felisa Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1927) Frantziska Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1929) Elorrio
Frankistak sartu ziren unean, arrosarioa errezatzen zeuden Gazetako ermitan, eta soldadu moroek preso hartu zituzten gizonak. Sasoiko gizonak eta bi artalde hartu, eta Elgetara eraman zituzten. Andrazkoak eta umeak etxera.
-
Gerra garaia Añorgan
Ebaristo Aiestaran Pikabea (1927) Donostia
Gerra etorri zenean, karmenak ziren. Frontoian zegoela bere bila joan ziren. Apaizak baserri batean gorde behar izan zuen. Taberna Berri ondoko frontoia eta amona Pilar. Cervera ontziak botatako bonba.
-
Gerra hasi zenean, aita hil zioten
Pepi Berasategi Etxeberria (1935) Donostia
Andrestegin bizi izan zen umetatik, amarekin, amonarekin eta izeba-osabekin. Gerra hasi zenean, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten. Azaroaren 7ra arte, ama egunero joan zen bazkariarekin kartzelara, baina egun hartan esan zioten libre utzi zutela. Ez zen egia. Askoz geroago jakin zuten Hernanin hil zutela, egunkariaren bitartez.
-
Baserria kartzelaren ondoan
Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia
Joxe Mari ez zen soldadu joan, aitak 60 urte zituelako eta Antton ezkondu egin zelako. Etxez etxe esnea partitzen zuten. Ondarretako kartzelako kontuak: ama seietako mezetara joaten zenean, fusilamenduak entzuten zituen.
-
Ondarretako kartzela I
Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia
Hondarretan jolasten ibiltzen ziren, kartzela ondoan. Soldadu batek preso bati tiro egin ziola ikusi zuen Joxe Marik. Toki askotako presoak zeuden; libre utzi zituztela esan eta hil egiten zituzten batzuk.
-
Ondarretako kartzela II
Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia
Ondarretako kartzelan fusilatu zituzten batzuen kasua kontatzen du Anttonek.
-
Aita kartzelan zegoela, arreba hil
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Gerra garaian, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten; handik Burgosa eraman zuten, eta geroago Astorgara. Gerra garaian, Gurutz ama eta anaiarekin Donostian izan zen aste pare batez: orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Donostiatik Zarautza joan ziren eta han bi hilabete inguru pasa zituzten. Aita Ondarretako kartzelan zegoela bisitatu zuten: han esan zion amak aitari alaba hil zela.
-
Kartzelako agonia "libertad absoluta" emango ote zieten beldur
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Aita ia fusilatu egin zuten. Ondarretako kartzelan fusilatzen zituztenei ez zieten apaizarekin konfesatzen uzten hil aurretik. Errekete fin bat horretaz enteratu zenean, ordea, denek izan zuten apaizarekin egoteko aukera hil aurretik. Aitarekin kartzelan izandako mutil gazte bati buruz hitz egiten du Gurutzek. Kartzelakoen eguneroko agonia kontatzen du Gurutzek: "libertad absoluta" esaten zieten fusilatzera eramaten zituztenei.
-
Ubideko batzokia suntsituta
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Gerra denboran, Ubideko batzokia bonbaz eraitsi zuten. Abelintxuren aita inongo arrazoirik gabe eraman zuten kartzelara.
-
Ondarretako kartzelako hezetasuna
Koldo Torre Iturbe (1933) Bermeo
Marea gora zenean, ura sartzen zen Ondarretako kartzelan. Hezetasuna dela eta, aitak gorputz guztia ekzemaz beteta izaten zuen harrezkero. Bilboko alde zaharreko botikari batek egiten zizkion azalerako pomadak.
-
Martutene-Loiolako guardia
Mariasun Elosegi Kortadi (1925) Donostia
Mariasunen aita Martutene-Loiola eremuan guardia egitera derrigortu zuten. Egunez harrobian egiten zuen lan, eta gauez, guardia egitera joan behar izaten zuen. Behin, ondoezik zegoelako ez zen zaintza egitera joan, eta 25 pezetako isuna jarri zioten.
-
Nolakoa zen Ondarretako kartzela
Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria
Lehenik, bisitarien otarre eta halakoak gainbegiratzeko gunea omen zen. Sarrera handi bat ere gogoratzen du Juanitak. Aita hirugarren solairuan zela ere oroitzen du, eta harengana korrika joaten zirela, barrote artetik "atta, atta"! deika.
-
Emakumeak alarguntzean
Patxi Mugerza (1936) Donostia
San Antonio Abad ospitalean gertaturikoak kontatzen ditu Patxik. Frankismo garaian, emakume asko alargun geratu ziren, ezertxo ere jakin gabe. Asko Ondarretako espetxean bertan fusilatu zituztelako eta beste batzuek, berriz, egoera larrian ospitalera eraman eta bertan hil zirelako. Liburuak eta abarrak aztertuz, gerora jakin ziren halako kontuak.
-
Beldurrez
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Zaila izaten zen kalean norbaiti hitz bat euskaraz entzutea. Beldur handia zegoen, espetxeratze eta fusilamendu ugari izan baitziren garai hartan.
-
Amona Joxepa espetxera
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Amona Joxepak ez zekien gaztelaniaz, eta espetxera eraman zuten bilobei euskaraz hitz egiteagatik. Familian sufrimendu handia izan zuten, eta amona penaz hil zela dio Patxik, gerra garaian.
-
Zornotzako emakumeak Saturrarango kartzelan
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Espetxeratutako baserritar batzuek den-dena galdu zuten. Zornotzako emakume asko Saturrarango kartzelan egon ziren, batzuk hiru urte. Batzokiko zerrendatan zeuden emakume guztiak eraman omen zituzten kartzelara.
-
Aita Ondarretako kartzelan
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Aita kartzelan egon zen. Ez zekiten non zegoen. Txalupan egin zuten ihes Mutrikutik, eta harrapatu egin zituzten. Ondarretako kartzelan zegoela jakin zuten. Bisitan joanda ahizpari "hable en cristiano" esan zioten.


