Errepresioa
-
Fusilatzera zeramatzaten bi gizonek kamioitik ihes
Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria
Gerra sasoian txarto pasatu zuen jende asko egon zen. Motibo gutxi behar izaten zen jendea hiltzeko. Galarretan fusilatzen zuten jendea. Entzuna du bi gizonek, fusilatzera zeramatzatela jakinda, kamioitik salto egin eta ihes egin zutela. Gauza gogorrak egin zituzten gerratean.
-
Gerra garaia; Santoñan preso, “Batallón de Trabajadores”
Paulino Larrañaga Longarte (1918) Eibar
Gerra garaia; Santoñan preso, “Batallón de Trabajadores”
-
Aita eta osaba galdu zituenekoa
Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia
Tiro hotsak 1936ko uztailaren 18an hasi ziren, aitarekin baratzean zegoen gerra hastean. Etxera bidean zihoan batean harrapatu zuten aita txapelgorriek, Andoaingo udaletxeko kalabozora eraman zuten, handik egun batzuetara fusilatu zuten Tolosan, 33 urte zituela. Osaba arto bila joan zen batean, teniente koronel batek bertan hil zuen. Aita eta osabarik gabe geratu zen oso gazterik.
-
Euskara galarazita urteetan zehar
Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia
Euskara antzekoa egiten zen Andoainen eta Donostian. Euskara galarazita egon zen urteetan zehar, borroka armatua horregatik ere hasi zen, orain ere egiak esaten dituztenak eramaten omen dituzte espetxera.
-
Espainiako bandera eta gurutzea
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Balkoietan espainiako bandera jartzen zuten gurutze kristaua erdian zuela.
-
Ahizpa Burutzako tiroketak harrapatu zuen
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Baratzetik bizi zen familia. Baratze haundiak zituzten, eta tratua saltzera joaten zen Micaelaren ahizpa Donostiara. Gogoan du ahizpak kartzelako presoak elizara joaten ikusten zituela, eta asterik aste presoak desagertu egiten ziren. Beste batean, Buruntza aldean tiroketa bat hasi, eta osabaren etxean gelditu behar izan zuen ahizpak.
-
Koltxoiak leihoetan, tiroez babesteko
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Micaela txikia zela, tiroketak ohikoak izaten ziren. Googoan du gurasoek leihoetan koltxoiak jartzen zituztela, balak gelditu eta inor zauritu ez zedin. Aita Micaelak 3 urte zituela hil zen.
-
Berrizen jende asko atxilotu zuten gerra sasoian
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Aita zinegotzia izan zen Berrizen Errepublika sasoian. Abertzalea zen, baina ez zegoen EAJn afiliatuta. Jende asko atxilotu zuten gerra sasoian, baita jende arrunta ere, errefuxiatuei jatekoa emateagatik bakarrik. Ezagun bat aipatzen du. Batzuk fusilatu ere egin zituzten.
-
Aitari ezarritako bi heriotza-zigorren "arrazoiak"
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Aita gerra sasoian "Abastos"eko arduradun moduan ipini zuen Udalak, errefuxiatuentzat jatekoa bideratzeko. Horretarako, 5000 pezeta ematen zizkioten. Atxilotu zutenean, bi heriotza-zigor ezarri zizkioten, bata frankismoaren kontra egiteagatik eta bestea Udalaren dirua euskal gobernuari ematea leporatuta. Diru-kontuak jasotzen zituen libreta Bilbon zeukan, baina inork ez zuen begiratu.
-
Aitaren itzulera, kartzelan egon ostean
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Aita 1939an itzuli zen Berrizera, hiru urte eta gehiago kartzelan egin ostean, kilo asko galduta eta oker-oker eginda. San Pedro bezperan askatu zuten Oviedon eta San Pedro egunerako Berrizera joan nahi zuen, ezpata-dantzan ari ziren bitartean eliza ondoan agertzeko. Baina ez zen goizean iritsi, tren bat galdu zuelako Bilbon. Arratsaldean, iritsi zenean, izugarrizko harrera egin zioten.
-
Aitak pasatako kartzelak; Aita Bolinaga Burgosko kartzelan
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Aita zer kartzelatan egon zen. Lehenbizi Larrinagan, Bilbon. Gero, probisionalki kartzela moduan prestatu zuten Upo-mendi barkuan, Deustun. Handik Burgosera eraman zuten, handik Astorgara eta, azkenik, Oviedora. Burgosen egon omen zen okerren. Abade euskaldun bat zegoen bertan: aita Bolinaga. Nolako sermoi gogorrak egiten zituen.
-
Aita kartzelan zegoenean, komunikazio gutxi
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Aita kartzelan egon zenean, ez zuten eskutitz bidezko komunikaziorik, dena ahozkoa zen. Larrinagako kartzelara osaba joaten zen normalean; tartean behin ama ere bai. Burgosera amaren lehengusu pasiotar bat joan zen. Bestela ez zuten aitaren berririk izaten. Lekuz aldatzen zutenean handik edo hemendik jakiten zuten, baina ez beraiek abisatuta.
-
Aita kartzeletako koruan kantuan
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Aita Burgosko kartzelan zegoenean, zuzendariaren semea hil zen frontean. Burgosko katedralean egin zioten hileta eta Imanolen aitak, beste batzuekin batera, Perosiren Meza kantatu zuen. Kamioietan eraman zituzten, eta herritarren iruzkinak entzun zituzten: "¡pero si no tienen rabo!". Gerora, Astorgan ere koruan kantuan jarraitu zuen aitak. Han Aste Santuko prozesioetara atera zituzten. Jendearen ikusmina.
-
Oviedon presoak hondakinak ateratzen
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Oviedo zeharo apurtuta geratu zen gerra sasoian. Presoak jartzen zituzten hondakinetatik adreiluak ateratzen. Aita lan horretan zebilela, gizon batek ezagutu egin zuen, anaiaren antz handia zuela eta. Imanolen osaba kantari ona zen eta, Milanen ikasten egon ostean, Kubara joan zen. Antza denez, han ezagutu zuen gizon horrek.
-
Franco herrira etortzean, jende mordoa martutenera
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Franco herrira joaten zenean, martuteneko kartzelan sartzen zituzten batzuk, bisitak irauten zuen bitartean.
-
Preso egon zenekoa
Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara
Gerra zibilerako armak nola lortu zituzten kontatzen du. Frantziaren traizioa. Asturiasera bidean, preso hartu zituztenekoa.
-
Francoren aurrean desfilatu behar
Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara
Francoren aurrean desfilatu behar izan zuela dakar gogora. Laudorioka zebilzkion guztiak. Natalio eta lagunak, isilik. Francoren parean pasa zen momentuan "Viva el Rey" oihukatu zion Nataliok.
-
Kaxiano Ibargurenen aitaren lana eta heriotza
Paula Iturralde Ormaetxea (1926) Anoeta
Kaxiano Ibargurenen aitaren inguruko kontuak. Bizkaitik etorriak ziren. `Araxes´ Txaramako paper-lantegiak zentrala zuen Lizartzan eta hango mantentze-lanen arduraduna zen. Gerra hasi eta berehala zentralean deiren bat jaso zuela-eta espioitzat hartu zuten eta tiro egin zioten. Ihes egitea lortu zuen, baina handik gutxira hil zen. Emaztea ere handik gutxira hil zen eta seme-alabak umezurtz geratu ziren.
-
Abertzaleak euskaraz hitz egiteko beldurrez
Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa
Aita karlista zuen; eta amaren familia, berriz, abertzalea. Familiako bazkarietan eztabaidak sortzen ziren batzuetan. Euskaraz hitz egitea debekatuta egon zen garaian, abertzaleek ez zuten euskaraz hitz egiten, beldurragatik. Karlistek, ostera, lasaiago egiten zuten euskaraz. Emaztearen senide bat gudari gisa ibili zen eta, preso hartu ostean, heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Nola libratu zen. Emaztea ikastolan ibili zen, baina gerora euskara ahaztu egin zuen.
-
Juan Otzerinjauregi Iturriagari aurpegia jarri guran
Mariluz Otzerinjauregi Iza (1950) Hodei Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1980) Jasone Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1977) Iurreta


