Errepresioa
-
Etxanotarrak preso
Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano
Hainbat etxanotar kartzelaratu zituzten gerran. Horietako bati 100 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten eta epaileari eskua eman zion horrenbeste urte bizitzeko esperantzarik ez zuela esanez.
-
Etsaia etxean: heriotza-zigor eskaerak hurbilekoak sinatuta
Agustin Dañobeitia Ugarriza (1937) Amorebieta-Etxano
Heriotza-zigorerra kondenatua zegoen batek herriko hiru pertsonaren sinadura behar zuen. Horietako batek kondenatutakoaren kontrako gutuna idatzi zuen gorria zela eta ez zelan elizara joaten argudiatuz. Etsai bila ez da zertan kanpora joan behar, askotan herrian edo auzoan bertan ditugu-eta. Idazki horren dokumentua gordeta izan du etxean, "flechas y pelayos"en ikur eta guzti.
-
Euskal idazlea izateagatik espetxeratua
Anastasio Zapirain Danbolenea (1897) Lezo
Gerra denboran kartzelaratu egin zuten Anastasio. Leporatzen zioten delitua: euskal idazlea izatea. Urtebete egin zuen kartzelan.
-
Soldaduak Lezon sartu: herriko giroa
Joxe Miel Treku Azkue (1920) Lezo
Frankistak herrian sartu zirenean, abertzale batzuei ilea moztu zieten. Santakrutz bezperan sartu ziren soldaduak Lezon. Herriko giroa nolakoa zen: 'Centro Republicano' eta Batzokia baziren herrian. Lezoko karlistak Errenteriako "zirkuloan" zeuden afiliatuta.
-
Desterratua
Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo
Gerraren bukaerarekin, iparraldeko kanpamenduetan zeuden umeak hegoaldera ekartzen hasi ziren. Miren azkenengo umeekin bueltatu zen. Mugan eman zioten agiri bat medio, 15 urterako Lezotik eta "a 150 kilometros de las provincias vascondagas" desterratu, 1.000 pezetako multa eta irakasteko gaitasungabetu zuten.
-
Salamancara, ahizpa Koldobikerengana
Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo
Gerra bukatu eta iparraldetik hegoaldera igora zenean, Miren EAEtik desterratu egin zuten. Mirenen ahizpa Koldobike Salamancan zegoen, pilotari moduan: harengana joan zen. Salamancan egon ziren denboran, aita gordeta eduki zuten haren bila baizebiltzan. Gero, Koldobikeri Bartzelonara joateko aukera eman zioten. Koldobike aitarekin joan zen Bartzelonara, baina Mireni ez zioten baimenik eman Bartzelonara joateko. Gauzak horrela, Madrilen zegoen ahizpa Irenerengana joan behar izan zuen.
-
Ama-seme batzuk nola hil zituzten, gerra garaian
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Gerrako gertaerak, etxe ondoan izandako hilketak. Nazionalak Errenteriara sartu zirenean, ama ihesi joan zen hiru semerekin. Erreketeek topatu, eta hil egin zituzten. Zaharrenak ikurrina zuen gerrikoan. Lurperatzaileak esan ziena.
-
Hildakoen erretratuak
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Ama-semeen hileta. Hilkutxa gabe lurperatu zituzten. Hildakoen argazkiak erakusten ditu. Maria ama eta semeak: Enrike, Sebastian eta Domingo. Ahizparen mutil-laguna zen Domingo.
-
Kintak deitzen hasi ziren; fusilatuak
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Etxera itzuli zirenean, kintak deitzen hasi ziren. 15 kinta harrapatu zituzten. Desertoreak.
-
Gerran fusilatuak
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Auzoko gizon baten kontuak (Juan Bautista): fusilatu egin zuten. Oiartzungo kanposantuan lurperatuak; nola hiltzen zituzten kontatzen du. Metraila hotsa. Errenteriako Don Gerbasio eta Don Martin apaizak ere hil zituzten, Hernanin.
-
Errugabe asko hil zuten
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Bizkarrondo baserrikoa ere fusilatu egin zuten. Oiartzunera joan zen batean, San Marko non zen azaldu zion bati.
-
Ama 17 urterekin etxean bakarrik. Beste guztiak kartzelan
Elena Zubero Ormaetxe () Esther Zubero Ormaetxe () Kepa Zubero Ormaetxe () Amorebieta-Etxano
-
Ergoiengo kartzelan
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Kartzelak Ergoienen: emakumeak Paloman eta gizasemeak Etxenagusin. Anaiari bisitan joan zirenean, Oiartzungo errekete batek ezagutuko ez balitu bezala tratatu zituen, eta Frantxiska arrunt haserretu zen.
-
Ondarretako kartzela
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun
Bi arrebek egiten zioten bisita anaiari Ondarretako kartzelan. Paseak behar zituzten bisitak egiteko. Bera behin pase gabe joan zenekoa. Beorlegi tenientea egoten zen Ondarretako kartzelan.
-
Altzibarko fusilamenduak
Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun
Altzibarren hiru lagun fusilatu zituzten. Ergoienera ihesean zihoazela harrapatu eta Altzibarrera eraman zituzten. Beko-Ostatuan jarri zituzten begiak estalita. Beraiek etxetik ikusten zuten hura, izututa. Bi soldadu-ilara jarri, eta tiroka hasi ziren. Corneliri min egin eta ia erori zen.
-
Oiartzungo fusilamenduak
Maitxo Bikandi Aristizabal (1916) Oiartzun
Anaia frontean hil zen, eta berak jaso zuen haren heriotzaren berri ematen zien telegrama. Aita ez zen politikan sartzen eta anaiak ere ez. Kanpotik ekartzen zituzten kamioietan hemen fusilatzeko. Lehendabizi Beko-plazan fusilatzen zituzten eta gero hasi ziren kanposantura eramaten. Oiartzungo mutil asko fusilatu zituzten han.
-
Lesakako errepidea: soldaduak eta 'trabajadoreak'
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Lesakako errepidea egin zutenean, Portuburuko soroak erdiz erdi hartu zituzten. Artoa egin gabe zegoen oraindik eta moztuta behiei eman zieten; beraiek ezer gabe gelditu ziren. Gero gainera, 'trabajadoreek' gosea kentzeko artoa lapurtzen zieten. Egin aurretik gordetzen aritzen ziren. 'Trabajadoreek' Portuburu ondoan jaten zuten, eta, jan ondoren, andaluziarrak beren kantekin hasten ziren, burua pixka bat distraitzeko. Portuburukoek esnea Ergoienera eramaten zuten eta falangistak etortzen ziren bila. Gero Olatxeko zubira eramaten zuten, errepidean ari ziren soldaduek kafesnea hartzeko.
-
Trabajadoreak
Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun
Gerraren ondoren, irin bila joan ziren Nafarroara. Antsillesen 'trabajadoreak' eta Borrokazelaietan eskoltak edo kintoak. 'Trabajadore' batek ihes egin zuen, eta garesti ordaindu zuen.
-
Gerran hilak
Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun
Iragorriko kanposantuko fusilamenduak entzuten zituzten Altzatxikitik. Garañoko gizona gerran hil zenean, Joxek igo zuen gutuna Altzatxikira abisuarekin; baina bera gaztea zen, eta ez zen konturatu orduan.
-
Intza taberna eta beldurra
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Intza tabernaren historia: jabea fusilatu egin zuten, Hernanin, eta alargunak Bar España jarri behar izan zion izena tabernari, derrigortuta. Beldurra izugarria zen. Orain ere nabari da.


