Errepresioa

  • Anjeles Garai Arregi Anaia "Batallón de Trabajadores"en

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Santoñako kartzela oso egoera txarrean omen zegoen. Soldaduska egiteko atera zuten kartzelatik, eta Toledoko frontera eraman zuten. Beste anaia "Batallón de Trabajadores"en egon zen. Aitak idiekin militarrentzako garraioan jardun zuen Arrasaten.

  • Anjeles Garai Arregi Aita egun pare batez preso Oñatin

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Zañartuko mojategiko eskolan ibili ziren Angeles eta anaia. Zelai bat ikustera joan ziren batean, guardia zibilek aita eta osaba Santi atxilotu zituzten.

  • Miren Lorea Lasa Aita Teruelgo bonbardaketan hila

    Miren Lorea Lasa Aranburu (1930) Eibar

    Lorearen aita Laredoko kartzelan egon zen egoera eskas batean. Bederatzi hilabetez, egunero, karteroari itxaroten zioten berririk ote zegoen ikusteko. Halako batean, eibartar bat hileta batera joatean bertan nazionalista bat lurperatu behar zutela esan zioten. Hau gorpua ikustera joan eta nor zen ikustean, familiari abisatu zion.

  • Maitxo Larrañaga Anaia Eibarrera oinez lanera gerra sasoian

    Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia

    Gerra sasoian anaia bat kartzelan egon zen. Bestea Eibarrera joaten zen lanera, oinez. Azkoitiar batzuen etxean pasatzen zuen astea, apopilo.

  • Bittor Larruzea Gerra garaian aita kartzelan

    Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata

    Gerra hasi zenean, Mungiara joan ziren familia guztia, behiak hartuta. Aitak ez zuen herrira itzultzerik nahi izan eta Iruñean harrapatu zuten. Handik pixka batera, epaiketa egin zioten eta sei urterako kartzela-zigorra ezarri zioten.

  • Bittor Larruzea Txahalak errekisatuta

    Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata

    Bilboko Larrinagan preso eduki zuten aita eta amak astero bisita egiten zion. Zorrak egin zituzten, txahalak errekisatu egiten zizkietelako, aita kartzelan zegoen bitartean.Aita-amen bizimodua gogorra izan zela dio.

  • Joxe Zulueta Anaia eta lehengusina bonbak jota hil

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    Bonba batek etxea zulatu zien eta anaia eta lehengusina bonbardaketan hil ziren. 1937ko martxoan berriz ere etxera itzuli zen.

  • Munitibarko hauteskundeak eta abertzaleak

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Munitibarren hauteskundeak egin zirenekoa gogoan du; EAJk irabazi zituen. Batzokia Errotan egin zuten. Ilea moztu zieten Batzokian batzen ziren neskei.

  • Gerra garaian, taberna kendu eta alkatea kartzelara

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Mendatan, Eskolenekoei taberna kendu egin zieten gerra garaian. Batzokia taberna hartan zegoela entzun izan du. Alkatea kartzelatu egin zuten. Munitibarko alkateak ihes egin zuen.

  • Hiru hildako Mendatan, gerragatik

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Gernikako bonbardaketagatik eta gerragatik hildako hiru aipatzen ditu, Mendatakoak. Bere senarrak zulo batean ezkutatuta eman zuen bonbardaketako eguna. Gernika erreta zegoela, bertan izan zenekoa kontatzen du.

  • Bolibarren fusilatu bat

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Bolibarko bat fusilatu egin zuten, senideei kartzelatik libre laga zutela esan bazieten ere.

  • Txomin `Kakaleku´ preso hartu zuteneko kontakizuna

    Andres Lejarraga (1917) Lezama

    Txomin `Kakaleku´ gerra garaian preso hartu zuten. Pasarte barregarria kontatzen du.

  • Kontxi Zorrozua Osaba hil egin zuten

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Beraien osabak diputazioan egiten zuen lan. Kontxiren neba batekin batera osabarenera joan ziren bonbardaketa ostean. Osaba preso hartu eta hil egin zuten.

  • Aita frankistekin preso

    Maria Luisa Urrutxua Larrazabal (1922) Sopela

    Gerra garaian aita miliziano eraman zuten eta frankistak sartu zirenean, preso hartu zuten. Amarekin joaten zen bisitan. Alkateari laguntza eskatu zioten baina hark ukatu. Aita gaixotu egin zen.

  • Francisco Losada kartzelakideari gertatutakoa

    Balendin Enbeita Goiria (1906) Muxika

    Aurretik argitaratu ezin izan zituenekin osatu du liburu berria, gerrako eta kartzelako bizipenak tarteko. Francisco Losada izeneko kartzelakide bati buruzkoak kontatzen ditu.

  • Jose Mari Kruzeta Nazionalista izateagatik arazoak nobiotan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Nobiotan Ermura joaten zen. Emaztearen aita karlista ezaguna zen eta arazoak eman zizkion Jose Marirekin nobiotan hasteak.

  • Lagunak heriotza zigorretik libratzeko ahaleginak

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Donibane-Garaziko Zitadelan zegoela, bere anaiaren gutun bat jaso zuen kartzelatik, lagun batzuen egoera larriaren berri emanez. Haiek heriotza zigorretik libratzeko, Euskadiko Gobernuari laguntza eskatuz egin zituen ahaleginak kontatzen ditu.

  • Errepresioa eta lapurretak herrian

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra garaian, Lezon etxeko gizonak kalean erabiltzen zituzten instrukzioa ikasten. Mirenen etxea erabat hustu zuten, barrukoa lapurtuta, eta erbestetik itzuli zirenean, beste batzuk bizi ziren etxe hartan. Aita begiz jota zuten alde batekoek zein bestekoek.

  • Abertzale baten kontrako atentatua

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gurutze Santuari su ematen saiatu ziren. Martin Alberdi abertzalearen kontrako atentatua egiten saiatu ziren baina huts egin zuten.

  • Peli Romarategi Gerra garaian, presoei laguntzeko taldeetan parte hartu zuen bere familiak

    Peli Fernandez de Romarategi Lanas (1922) Gasteiz

    Gerra garaian Peliren familiako zenbait kidek kartzela eta erbestea ezagutu zituzten. Gerraren amaiera aldera, preso zegoen jendeari laguntzeko taldeak antolatu ziren eta Peliren familiak parte hartu zuen: bazkariak prestatu, arropak garbitu... Tabakorik ez zegoen eta makina batekin egiten zituzten presoentzako zigarroak.