Errepresioa

  • Jesus Agirre Osaba Evaristo kartzelara, falangista izan arren

    Jesus Agirre Zabala (1933) Berriz

    Aita hartu eta kartzelatu egin zuten; handik Derioko hilerrira eraman zuten, fusilatu eta han lurperatu zuten. Bere osaba Evaristo, hori jakindakoan, udaletxera joan zen eta alkatearekin borrokan egin zuen. Evaristo kartzelatu egin zuten eta heriotza zigorrarekin egon zen Larrinagan. Berriz ere guardia zibilek eraman zutenekoa kontatzen du.

  • Juliana Mendizabal Gerra garaiko bizipenak

    Juliana Mendizabal Guenetxea (1923) Berriz

    Gerra garaiko bizipenak. Jende asko preso hartu zuten herrian. Beldurra. Isilik egon behar. Aita politikari handia omen zen, errepublikanoa. Orduan bi aukera zeuden, alde batekoa edo bestekoa. Hegazkinak etortzen ziren. Bi lagun hil ziren Durangoko bonbardaketan eta goizeko lauretan egin behar izan zuten hileta.

  • Agustin Otadui Bere anaiak gerran

    Agustin Otadui Arrasate (1920) Berriz

    Emilio eta Luis bere anaiak Kirikiño batailoian ibili ziren. Eulogio, beste anaia bat, Ebron hil zen, soldadu zegoela. Justo, beste anaia bat, berriz, langileen batailoira eraman zuten.

  • Teresa Jesus Solaberrieta Gerra garaian, izebari ilea moztu zioten

    Teresa Jesus Solaberrieta Urdangarin (1933) Orio

    Bere izeba bati gerra garaian ilea moztu zioten, beste bi emakumerekin batera, abertzaleak izatearren. Kalean ibilarazi zieten.

  • Antonia Murua Hildakoak, fusilatuak eta beldurra

    Antonia Murua Iñarra (1926) Orio

    Hildakoak eta fusilatuak egon ziren gerratean Orion. Soldaduek alde egin ondoren ere, beldurrez egoten ziren. Gain batean gizonak hil zituztela kontatzen du.

  • Pedro Garro Errekete, militar eta langileen batailoiko preso

    Pedro Garro Olano (1911) Berriz

    Gasteizen zegoela, garia batzeko boluntarioak eskatu zituzten eta joan egin zen. Han, militar sartu zen eta Burgosera eraman zuten. Murgian ere egon zen eta ezagun asko ikusi zituen. Valentziara destinatu zuten eta okin lanetan aritu zen. Norbaitek "Muera Franco" idatzi zuen horman eta langileen batailoira eraman zituzten denak.

  • Pedro Garro Langileen batailoian Avilan eta Segovian

    Pedro Garro Olano (1911) Berriz

    Langileen batailoian hiru-lau hilabete egin zituen, Avilan eta Segovian. Alferezak handik atera zuen eta soldadu destinatu zuen Burgosen.

  • Juliana Mendizabal Gerraren kalteak

    Juliana Mendizabal Guenetxea (1923) Berriz

    Gerra sasoian txarto pasatu zuten. Hildakoak, preso hartutakoak... 1941ean, berriz, gosea.

  • Paulino Larrañaga Gerra Zibilean, San Andres batailoian

    Paulino Larrañaga Longarte (1918) Eibar

    Gerrara boluntario 18 urterekin. San Andres batailoia. Beasainera lehenengo. Frontea Eibarren; Otxandio, Bilbo, Laredo... Leonera preso eraman zuten. "Batallón de Trabajadores"ekin Nafarroara joan zen; gero, Terueleko frontera. Handik Bartzelonara eraman zuten eta Gobernu Militarrean marrazkilari bezala egon zen. Gerra amaitu zenean, mobilizazioa etorri zen eta soldadutza egin behar izan zuen.

  • Anjeles Garai Arregi Anaia "Batallón de Trabajadores"en

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Santoñako kartzela oso egoera txarrean omen zegoen. Soldaduska egiteko atera zuten kartzelatik, eta Toledoko frontera eraman zuten. Beste anaia "Batallón de Trabajadores"en egon zen. Aitak idiekin militarrentzako garraioan jardun zuen Arrasaten.

  • Anjeles Garai Arregi Aita egun pare batez preso Oñatin

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Zañartuko mojategiko eskolan ibili ziren Angeles eta anaia. Zelai bat ikustera joan ziren batean, guardia zibilek aita eta osaba Santi atxilotu zituzten.

  • Miren Lorea Lasa Aita Teruelgo bonbardaketan hila

    Miren Lorea Lasa Aranburu (1930) Eibar

    Lorearen aita Laredoko kartzelan egon zen egoera eskas batean. Bederatzi hilabetez, egunero, karteroari itxaroten zioten berririk ote zegoen ikusteko. Halako batean, eibartar bat hileta batera joatean bertan nazionalista bat lurperatu behar zutela esan zioten. Hau gorpua ikustera joan eta nor zen ikustean, familiari abisatu zion.

  • Maitxo Larrañaga Anaia Eibarrera oinez lanera gerra sasoian

    Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia

    Gerra sasoian anaia bat kartzelan egon zen. Bestea Eibarrera joaten zen lanera, oinez. Azkoitiar batzuen etxean pasatzen zuen astea, apopilo.

  • Gerra garaian aita kartzelan

    Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata

    Gerra hasi zenean, Mungiara joan ziren familia guztia, behiak hartuta. Aitak ez zuen herrira itzultzerik nahi izan eta Iruñean harrapatu zuten. Handik pixka batera, epaiketa egin zioten eta sei urterako kartzela-zigorra ezarri zioten.

  • Txahalak errekisatuta

    Bittor Larruzea Aranbarri (1928) Mendata

    Bilboko Larrinagan preso eduki zuten aita eta amak astero bisita egiten zion. Zorrak egin zituzten, txahalak errekisatu egiten zizkietelako, aita kartzelan zegoen bitartean.Aita-amen bizimodua gogorra izan zela dio.

  • Joxe Zulueta Anaia eta lehengusina bonbak jota hil

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    Bonba batek etxea zulatu zien eta anaia eta lehengusina bonbardaketan hil ziren. 1937ko martxoan berriz ere etxera itzuli zen.

  • Munitibarko hauteskundeak eta abertzaleak

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Munitibarren hauteskundeak egin zirenekoa gogoan du; EAJk irabazi zituen. Batzokia Errotan egin zuten. Ilea moztu zieten Batzokian batzen ziren neskei.

  • Gerra garaian, taberna kendu eta alkatea kartzelara

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Mendatan, Eskolenekoei taberna kendu egin zieten gerra garaian. Batzokia taberna hartan zegoela entzun izan du. Alkatea kartzelatu egin zuten. Munitibarko alkateak ihes egin zuen.

  • Hiru hildako Mendatan, gerragatik

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Gernikako bonbardaketagatik eta gerragatik hildako hiru aipatzen ditu, Mendatakoak. Bere senarrak zulo batean ezkutatuta eman zuen bonbardaketako eguna. Gernika erreta zegoela, bertan izan zenekoa kontatzen du.

  • Bolibarren fusilatu bat

    Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata

    Bolibarko bat fusilatu egin zuten, senideei kartzelatik libre laga zutela esan bazieten ere.