Errepresioa
-
Aita kartzelan eta ama ospitalean
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Aita eta osaba kartzelan zeuden bitartean Donibanen zeuden beraiek. Familia batek asko lagundu zien. Amak flebistis zuen eta oso gaizki egon zen, ospitalean. Amonarekin zeuden beraiek. Ahizpa zaharrenak 16-17 urte zituen, eta neskame joan zen Bilbora.
-
Gerran fusilatuak
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
San Pedroko bikarioa hil zuten, gerra hasieran, baina ez daki nola gertatu zen. San Juanen gutxienez bi fusilatu zituzten.
-
Lauaxeta eta `Gudari´ aldizkaria
Julio Sarasua Gisasola (1917) Eibar
Lauaxetarekin jardun zuen lanean `Gudari´ aldizkarian. Gernikara joatekoak ziren biak elkarrekin, bonbardaketaren hurrengo egunotan, baina Julio azkenean Bilbon gelditu zen. Orduantxe harrapatu zuten Lauaxeta eta ondoren fusilatua izan zen. `Gudari´ aldizkariaren inguruko azalpenak; izan zituen aldaketak. `Euzko Gudarostea´ aldizkaria.
-
Julio Sarasuaren atxiloketa; kazetari-trukea
Julio Sarasua Gisasola (1917) Eibar
Gerra zibila Euskal Herrian. Julio noiz harrapatu zuten. Preso egon zen 16 hilabete inguru, heriotza-zigorrarekin. Puerto de Santamaría; Sevilla... Heraldo de Aragón-eko kazetariekin trukea egin zenean askatu zuten. Alemanen okupazioa. Gerra ondorengo urteak. Martutene. 19 urte zituen eta beharbada horregatik onik irten zen guzti hartatik.
-
`Gudari´ aldizkaria; Eusko Jaurlaritzako kontseilariak
Julio Sarasua Gisasola (1917) Eibar
Gerra Zibila Euskal Herrian. Espinosa (Osasun Kontseilaria) nola harrapatu zuten. Jose Antonio Agirre; Pedro Basaldua (Agirreren idazkaria). Carlton hotelean zegoen Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Beste kontseilari batzuk: Toyos...
-
Gerrak tristura ekarri zuen
Felisa Eizagirre Ibarguren (1914) Zarautz
Gerra hasi zenean, Zarautzen zegoen umezain. Soldaduak kamioietan pasatzen ikusi zituen. Jende askok alde egin zuen, Bilbora, Nafarroara... Tristura sartu zen. Kartzelaratzeak, emakumeei ile-mozketak...
-
Aitari maisu lana kendu ziotenekoa
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Aita maisua zen eta gerraren ondorioz, eskolatik bota zuten, besteekin batera. Hortaz, lanik gabe gelditu zen. Oso gaizki gelditu ziren. Ama telefonista izandakoa zen eta lanari ekin zion berriz. Aitari ez zioten lanera itzultzen utzi.
-
Espiatzat hartuta, preso
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Hamazortzi urterekin hasi zen babeslekuak eta trintxerak egiten. Espiak zirelakoan, kartzelaratu egin zituzten etxetik gertuan. Anekdota bat kontatzen du.
-
Nazionalen dominak eta koñaka
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Nazionalekin ibili behar izan zuenean, dominak erabili behar izan zituen. Bota ere egiten zituen. Herri bat hartutakoan, koñaka ematen zieten.
-
Gerran fusilatu zituzten berriztarrak
Teresa Aranguren () Berriz
Gerran fusilatu zituzten berriztarrak. Felipe Urtiaga ezagutu zuen. Fusilatu zituzten hirurak ezagutzen zituen. Haiei buruzko iritzia ematen du.
-
Senarra gidari gerran; anaiak preso Santoñan
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra bukatu eta gero ezagutu zuen senarra. Gidatzen zekienez, janaria banatzen ibili zen leku askotan. Teresaren anaiak Santoñan preso egon ziren.
-
Preso zegoen neba, jarrera onagatik etxera
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian, Bittor neba preso zegoela, udaletxera paperak eskatu zituzten eta jarrera ona zeukala jarri zutenez, etxera itzuli zen.
-
Romualdo Etxeberria heriotzara zigortua
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Aita debarra zen. Eibarrera ezkondu zen eta 1935ean Berrizera joan zen familiarekin bizitzera, lan kontuengatik. 1936an komitean sartu zen eta horregatik eman zioten heriotza zigorra.
-
Aita ezkutuan, ama lanean, umeak bakarrik
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra sasoian, bi anaiak egunero joaten ziren amarekin udaletxera, sinatzera. Aita ordurako Derion ari zen lanean eta ezkutuan ibiltzen zen. Felipe alkatea eta Angel idazkaria egoten ziren udaletxean. Ama, Lina, lanean aritzen zen Eibarren beste bi emakumerekin.
-
Amaren eta alkatearen arteko eztabaida
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra sasoian, ama udaletxera joaten zenean, aita non zegoen galdetzen zion alkateak, Felipe Alberdik. Amak harekin izandako eztabaida kontatzen du. Amama eta amaren arteko eztabaida bat ere kontatzen dute.
-
Aita ezkutuan pneumoniarekin
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra sasoian, aita ezkutuan egon zenean, pneumonia pasatu zuen eta amak sendatu zuela dio. Ordukoa kontatzen du zehatz.
-
Aita ezkutuan eta denak beldurrez
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra sasoian, aita ezkutuan zegoela, Bernardina izeneko eibartarra joaten zen etxera umearekin. Umeak aita ikusi zuen ohepean. Beldur sakona sentitzen zuten. Ama Eibarrera joaten zen lanera.
-
Alkatearen beldurrez, antzerkitik alde
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra ostean, Antonino Hurtado eta Don Roman maisuarekin antzerkia egiten zutenean, herriko agintariak egoten ziren lehen ilaran. Felipe alkatearen keinu batek beldurtu eta ihes egin zuen.
-
Gerra garaian kendutako irakasleak
Juliana Jauregi Arietaleanizbeaskoa () Elorrio
Gerra garaian kendu zituzten irakasleei buruzkoak kontatzen ditu, aurrera nola egin zuten azalduz.
-
"Trabajadoreak" Erratzun
Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan
Gerra denboran atxilotutako gorriak "Trabajadoreetan" edukitzen zituzten. Zortzi mila egon ziren Azpilikueta, Arizkun eta Erratzun. Zigor gogorrak jartzen zizkieten. Batzuk hil ere egin zituzten; beste batzuek ihes egitea lortzen zuten.


