Errepresioa
-
Aginagako lehengusuak gerra garaian desagertu
Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio
Gerra garaian, Aginagako aitaren aldeko lehengusu bat eraman egin zuten eta ez zen berriz agertu. Beste lehengusu batekin ere berdin gertatu zen.
-
Aita kartzelan eta furgoneta errekisatuta
Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz
Aitak gerra hasi zenerako, furgoneta bat zeukan eta errekisatu egin zioten. Aita kartzelan Bilbon egon zen eta negar asko egiten zutela han kontatzen zien aitak, baita norekin egon zen han ere.
-
Aitak kartzelatik irten eta Frantziara alde egin behar izan zuenekoa
Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz
Aita kartzelatik irten zenean, istripua izan zuen; mutikoren bat harrapatu eta hil egin zela kontatzen du. Horren ondorioz, mehatxua jaso zuen aitak eta alde egin behar izan zuen Frantziara. Gurs-eko kontzentrazio eremuan egon zen. Bost urte zituela ezagutu zuen aita. Bitartean, amak adreiluak eta harea saltzen ibili behar izan zuen.
-
Errepresioarengatik, isilik egon beharra
Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz
Etxearen azpiko aldea kortatzat hartuta zeukaten tropek. Etxean ez zuten gerrako kontuei buruz berba egiten. Jendearen galderak asmo txarrarekin egindakoak izaten zirela uste izaten zuen bere amak. Radio Paris entzuten egoten ziren etxean, isilean.
-
Aita gudari preso harrapatu arte
Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka
Gerratean aita euskaldunekin joan zen eta Jesus amarekin eta arreba zaharrenarekin gelditu zen. Faxistak sartu zirenean, beraien aita Santoñan harrapatu eta preso sartu zuten. Deustuko unibertsitatean eta eskolapioetan ere egon zen preso.
-
Aita hiru urtez preso
Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka
Gerra garaian aita preso izan zuen eta bera bisitatzera falangista arropekin joan zen behin. "Auxilio social"en jan ahal izateko, falangera joan behar izaten zuen-eta. Bere aita Santoñan atxilotu zuten eta handik Bilbora eraman zuten. Gero Espainiako Caceresera eta Burgosera eraman zuten langile-batailoira, etxera bueltatu arte.
-
Aitaren bila etorri zirenekoa
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Gogoan dauka Luisko joan zela aitaren bila, udaletxera joateko. Osaba batek idiak ekarri zituen Mungiatik eta entregatu egin zituzten, eta handik gutxira izan zen.
-
Ibiltzeko eta aita askatzeko baimen eske behin eta berriro udaletxera
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Ibiltzeko baimenaren bila joaten zen Gregorio idazkariarengana. Gehienetan lortzen zuen baina inoiz eman ere ez. Ez zuen inoiz aita eramango zuten susmorik izan. Paper kontuekin udaletxera eta parrokoarengana bueltaka ibili behar izan zuen, aita kartzelan zegoenean.
-
Aitarengana kartzelara
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Aita preso zeukaten andre batzuek (zeintzuk ziren azaltzen du) Gregoriori lagundu egiten zioten Bilbora aitarengana kartzelara joaten zenean. Aitari esnea mandatariarekin eramaten zioten.
-
Aita kartzelara, lanpostuagatik
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Aita kartzelara zergatik eraman zuten azaltzen du; Zaldibarko lanpostuarengatik uste dute. Berak aukera izan zuen aitaren lekuan joateko baina ez zuen nahi izan.
-
Handikoak, gerran hilak bi alaba eta langile batailoian semea
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Maritxu eta Felisa gerran hil ziren, Handikoak. Jose langile batailoian ibili zen; tabakoa erosi eta zigarroak egin eta gero saldu egiten zituela kontatzen du.
-
Nazionalek jarritako isuna
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Nazionalak sartu eta isunak eta atxiloketak hasi ziren. Mila pezetako isuna jarri zieten Ametzukoei eta Handikoei. Garia eta artoa entregatu egin behar izaten zituzten.
-
Isunak eta atxiloketak
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Isunak herriko batzuei ipini zizkieten. Pedro Juan zaharra elkarrizketatzaileetako baten familiakoen etxera joan zen esatera zigorra jasoko zutela. Etxekoek isuna espero zuten, baina etxeko ama eraman zuten atxilotuta. Isuna ere jaso zuten eta ez zuten ordaindu. Zein emakume atxilotu zituzten aipatzen du.
-
Berriztarrak Saturrarango kartzelan
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Berrizko emakumeak Saturrarango kartzelan egon ziren. Bere izebak ez zekien gaztelerarik. Anekdota bat kontatzen du, amama plazan saltzen ibiltzen zenekoa.
-
Fusilamenduek terrorea eragin zuten
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Fusilamenduak gertatu zirenean, jakin egin zuten. Terrorea sentitu zutela dio, beldur itzela.
-
Zergatik eraman zituzten preso emakumeak
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Emakumeak preso zergatik hartu zituzten jakitea erraza ez dela dio. Berak uste du inoiz pentsatu zutena esateagatik izango zela, nazionalak egiten ari zirenarekiko kritikaren bat edo.
-
Gerratik itzuli eta etxerik ez
Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz
Gerratik itzulitakoan, ez zieten etxera sartzen laga, eta baserri batera joan ziren.
-
"Berdugua"ren erruz
Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz
Amak ez zuen aitaren fusilamenduari buruz ezer esaten. "Berdugua" deitzen diotenaren kontrako berbak esaten zituen amak.
-
Aitak herritik alde egin ez, eta fusilatu egin zuten
Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz
Aitak ez zuen herritik alde egin, frankistak sartu zirenean. Haren laneko bikoteak alde egin zuen eta bizirik irten zen.
-
Frontera joatera behartuta
Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz
Aita gerrarako eraman egin zuten, baita osaba ere. Lehenengo Bilboko kontzentrazio-eremura eraman zituzten eta ondoren frontera. Frantziara pasatu zen eta han koinatuarekin elkartu zen. Bere lehengusu bat ere horrela eraman zuten gerrara.


