Errepresioa

  • Arantxa Ibarzabal Familia abertzalea, ihesi eta kartzelan

    Arantxa Ibarzabal Azkargorta (1949) Bergara

    Familia abertzalea zen. Aitaren izena eman zutelako eraman zuten kartzelara. Aitaren arrebak Bilbora joan ziren gerra garaian eta han inguruan geratu ziren bizitzen.

  • Agustin Amasorrain Gerrarengatik aitona Agustin ihesi, ezkutuan eta epaitua

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    Aitona Agustin Linazisoro gerrako komiteko kide izan zen; ordurako Batzokiko lehendakaria ere bazen. Sei seme-alaba zituen tropak Bergarara iritsi zirenean, eta Bilbora alde egin zuen. Baina handik etxera etorri eta ezkutuan bizi izan zen bolada batez. Bizitza normala egiten hasi zenean, atxilotu, epaitu eta libre geratzea lortu zuen. Murua y Balzola kondeak salatu zuen. Lantegia suntsituta, iltzeak egiteari ekin zioten.

  • Agustin Amasorrain Gerra hasi zenean, sakristaua hil zuten

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    Tropa nazionalak sartu zirenean, ikastolako liburuak-eta erre egin zituzten. Sakristaua zena hil egin zuten errepublikanoek. Ondarretako kartzelan egon zen Julian "Beltza", hilketa harengatik errudun jo zutena; azkenera arte ukatu zuen bera izan zenik.

  • Eneko Oregi Bertsolaritza 50eko hamarkadan

    Eneko Oregi Goñi (1953) Bergara

    Gerraostean bazeuden bertsolariak, baina karlistak ziren. Basarri eta Uztapide, Langileen Batailoietako batean zeuden, bat preso eta bestea guardia eta beraien artean bertsotan ibiltzen ziren. Euskaltzaindia hasi zen bertso saioak antolatzen eta pixkanaka herrietara zabaltzen joan zen. Alfonso Irigoien gai-jartzailea eta epailea.

  • Pepe Barandiaran Bandoz aldatu nahi izatearren, soldadua fusilatu

    Pepe Barandiaran Zaldibar (1924) Eskoriatza

    Gau batean, soldadu bat nazionalen bandotik gorrien aldera pasatzen saiatu zen, baina harrapatu eta hurrengo egunean fusilatu egin zuten.

  • LUZIANO ARENAZA AGINAGALDE Soldaduak eta preso hartutakoak

    Luziano Arenaza Aginagalde (1930) Eskoriatza

    Aitzorrotzen nazionalak zeuden eta Aretxabaleta aldetik gorriak. Ez du borroka gogorrik gogoan. Apotzagatik hiru mutil gazte lotuta ekarri zituztela gogoan dauka, eta Degurixara bidali zituztela.

  • Anton Agirre Ama eta zortzi seme-alabak preso

    Anton Agirre Eraña (1924) Eskoriatza

    Gerra hasi zenean, Kanpazarren (Arrasate) zeuden. Ama eta zortzi seme-alabak preso hartu zituzten, baina Txirritanekoak familia guztia Eskoriatzara eramatea lortu zuen.

  • Anton Agirre Aita mikeletea, gerran preso

    Anton Agirre Eraña (1924) Eskoriatza

    Aita gerrara eraman zuten, mikeletea zelako. Santoñan harrapatu zuten eta kartzelan sartu. Karlista pare batek lagunduta atera zen kartzelatik. Mikeleteen jantzia, buzo urdina eta txapel gorria ziren.

  • Anton Agirre Gerra garaiko fusilamenduak eta bando aldaketak

    Anton Agirre Eraña (1924) Eskoriatza

    Gerra garaian zaurituak eta hildakoak izan zirela kontatzen du. Maringo abadea Marinen hil zutela dio. Bandoz aldatutakoak egon zirela dio. Hilerriko zuhaitzean norbait fusilatu zutela kontatzen du.

  • Mari Karmen Eraña Gerra sasoian bi urtez Gironan; herrira tzulera

    Mari Karmen Eraña Eraña (1933) Eskoriatza

    Gerra hasi zenean, amak eta biek alde egin zuten lehenengo Debara, handik Bilbora eta gero Gironara. Bi urte egin zituzten han. Aitak lau urte egin zituen kartzelan. Bisitatzera eraman zuten, baina berak ia ez zuen ezagutzen, hiru urte zituelako azkenengoz ikusi zuenean. Amandrearen etxearekin, ostera, ondo gogoratzen zen. Gironan egon zen denboran euskara ahaztu eta katalana ikasi zuen. Herrira itzultzean, etxeko gauza asko falta zitzaizkien. Aitak beste bati ikusi zizkion berak Ameriketatik ekarritako kataloxak, baina ezin ezer esan.

  • Tomas Beitia Arejolaleiba Gerra sasoian erreketeek eraman eta fusilatutakoak

    Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza

    Gerra sasoian erreketeek inguruko pertsonen izenekin zerrenda bat zeukaten. Bere ama, auzoko beste batzuen antzera, Gatzagara joaten zen erosketak egitera eta zerrenda horretan zegoen. Auzoko emakume bat (bederatzi umeren ama) eraman zuten, baina ez ziren ausartu gorago joaten, gorriak zeudelako. Gatzagako abadea eta inguruko artzain batzuk ere eraman zituzten. Hernanin fusilatu zituztela jakin zuten gero. Gatzagako zortzi mutil ere hil zituzten, Batzokira joaten zirelako.

  • Imanol Amuriza Aita Santoñan preso; ama ume txikiekin ihesi

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Aita igeltseroa zen. Lau neba-arreba dira eta amak hazi zituen. Imanol 1937an jaio zen, jada gerra hasita. Gerratean aita preso eraman zuten Santoñara eta hiru urtez egon zen han, "Trabajadoreetan". Arreba nagusiak urtebete eta berak hilabete zutela, amak etxetik alde egin behar izan zuen. Galdamesen egon ziren urtebete inguruan. Itzuli zirenean, etxea apurtuta eta hutsik aurkitu zuten. Auzoetan geratu zen eskumako jendeak lapurtu zituela besteen etxeetako gauzak dio. Amak bere arreoko izarak auzoan ikusi zituen eskegita baina ezin ezer esan.

  • Jose Muñoa "Batallón Larrañaga" Hotel Julianen

    Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar

    Jesus Larrañaga jesuita zen, baina hori utzi eta komunista izatera pasa zen. "Batallón Larrañaga" sortu zuen berak. Nafarren bila joan ziren lehenengo. Oso jende gogorrez osatuta zegoen batailoia. Hotel Julianen Eibarko komunistak zeuden, kargua zuten komunistak eta Peperen aitari jangela txikia beraiei uzteko eskatu zioten; baita irratia ere. Irrati bidez jakiten zituzten kontu asko. Batailoiko batzuk fusilatu egin zituzten, Ermuko alkatea hil zutelako.

  • 1622 Gerran bizitako jazarpena

    Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio

    Gerra denborako oroitzapenak. Aita kartzelan sartu zuten "gorriek", herriko beste hiru-lau lagunekin batera. Familiak jasandako jazarpenaz hitz egiten du. Behin aita kartzelatik aterata, komitean presentatu behar izaten zuen.

  • 1622 Eskoriatzako gerrako giroa

    Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio

    Gerra denborako oroitzapenak. Eskoriatzako giroaz hitz egiten du. Herriko karlisten kontrako jazarpenaz hitz egiten du.

  • 1622 Gerran familiak bizitakoak

    Eugenio Nafarrate Telleria (1913) Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio

    Gerra denborako kontuak. Nazionalekin soldadu ibili zen Eugenio. Anaia eta arreba, berriz, kartzelan egon ziren Gasteizen. Aitari etxea hutsik laga zioten.

  • Juanita Olariaga Jose Olariaga Alzola gerran desagertua

    Juanita Olariaga Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

  • Daniel Legorburu Osaba topatu zuen langile-batailoian

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerran borrokan zebilela, bere osaba Julian, aitaren anaia gazteena, topatu zuen langile-batailoian. Osabagaz batera Arratiako beste preso bat ere egon zen.

  • Josean Lopez Ama Saturrarango kartzelan gerra garaian

    Josean Lopez Lauzirika (1934) Amorebieta-Etxano

    Ama Saturrarango kartzelara eraman zuten gerra garaian. Amaren familiako emakume ugari egon ziren kartzelan nazionalistak izateagatik; ama Zornotzako batzokiaz arduratu zen gerra aurrean denbora gutxian. Ama ona zen matematiketan, eta horri esker kartzelan kontabilitatea eramaten zuen.

  • Agustin Legorburu Etxanon fusilatu eta preso hartutakoak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Hainbat etxanoar preso hartu zituzten. Etxanon egon zen gizonik argiena eta ondratuena fusilatu egin zuten, abadearen, alkatearen eta alkateordearen sinadurak ez zituelako lortu.