Errepresioa

  •  Mondragon Abadearen "esker ona"

    Kepa Mondragon Jauregi (1934) Aramaio

    Don Vicente abadea Francoren aldekoa zen; Keparen familia, berriz, abertzalea. Gerra aurretik maisu jardundako osaba batek, gerraren ondorioz, zazpi urte eman zituen kartzelan. Beste osaba batek hiru urte eman zituen. Aitak mehatxuak eta etxean lapurretak jasan zituen; orduan galdu omen zuen osasuna. Milizianoak Don Vicente abadea hiltzera etorri ziren; baina, Keparen osabak eskatuta, ez zuten hil. Geroago, Don Vicente abadeak osabaren heriotza-zigorra sinatu omen zuen.

  • Jaione Ormaetxea Troxaola Gerran Frantziara ihesi

    Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Gerra hasi zenean, Jaione, ama eta hiru ahizpa ikatz-ontzi ingeles baten Frantziako "La Rochette"ra eraman zituzten. Anaia batek Iparraldera ihes egin zuen eta beste zazpi anaiek, denak gudariak, preso edo “Batallón de Trabajadores”en bukatu zuten.

  • Mauri Lasaga Belategi Erromeriak eta dantzak

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Beste auzoetako neska-mutilak ere etortzen ziren gramofonoz alaitutako Azkoaga auzoko iganderoko erromeriara. Jaione dantza-talde batean aritu zen, eta Aramaiotik kanpora ere joaten ziren dantza egitera. Emakume aramaioar batzuk, zigor gisa, gerraostean kaleak eta kuartelak garbitzera behartu zituzten.

  • Angel Arriolabengoa Anaia ganaduen askapean ezkutatuta

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Tia-abuelak ez zekien erdararik, eta falangistek galdetu ziotenean "aquí hay rojos?" buruarekin baietz egin zien. Angelen anaia Florian ganaduen askapean ezkutatuta egon zen, etxea arakatzen zuten bitartean. Ohituta zeuden soldaduak ikusten, milizianoak egunero-egunero egoten baitziren gosaltzen. Teniente batek gomak ematen zizkion tiragomak egiteko.

  • Sebastiana Balanzategi Unzueta Aita Bilboko kartzelan

    Sebastiana Balanzategi Unzueta (1929) Aramaio

    Gerra hasi zenean, aita atxilo hartu zuten etxetik. Atxiloketa oso gogoan du. Bi gizon aramaioar etorri ziren aitaren bila, eta handik Bilbora eraman zuten. Padre Vilariño jesuitarekin egon omen zen kartzelan. Gorriek eraman zuten aita, karlista zelakoan. Bilbo liberatu zutenean itzuli zen etxera.

  • Julian Astola Argoitia Hiru anaia izan zituen gerran

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Julianen hiru anaia zaharragoak euskal batailoiekin borrokatu ziren. Gurasoek makina bat negar egin omen zuten, baina hirurak onik itzuli ziren etxera, Langileen Batailoitik pasatu ondoren.

  • Maria Rosario Agirre Karlista baten etxean ezkutatu gerra denboran

    Maria Rosario Agirre Egaña (1942) Ataun

    Rosarioren aita boletan omen zebilen lagunekin gerra hasi zenean, eta bikarioak ezkutatzeko esan zien. Karlista baten etxean egiten omen zuten lo.

  • Garbiñe aperribai Bonbardeaketak Arrasaten

    Garbiñe Aperribai Larrañaga (1932) Arrasate

    Arrasateko kaleetatik erregimenaren kontrakoak ziren emakumeak ateratzen zituzten, ilea moztuta eta errizino-olioa emanda. Behin emakumeak plazan deitu zituzten eta bonba bat bota zuten baina plaza ondoko etxe batean jausi zen. Zaragozan gertatutakoa kontatzen du.

  • Luisa Mujika Zurutuza Ilea moztu Ataungo neska bati zigor gisa

    Luisa Mujika Zurutuza (1924) Ataun

    Francotarrak sartu zireneko gorabeherak. Neska batek erantzun egin zien soldaduen "¡Viva!" oihuei, eta zigor gisa ilea moztu zioten. Gero paineluaz burua estalita ibiltzen zen.

  • Benardo Irastorza Irun erre eta jende asko desagertu

    Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun

    Irun erre egin zuten. Osaba batek beldur handia zuen eta familia Frantziara joan nahi zuen; azkenean, ez ziren etxetik mugitu. Gerora, osaba preso hartu zuten. Garai hartan, jende ugari desagertu zen, gehienbat Oiartzunen. Garai hartan, hitz egiteko beldur handia zegoen.

  • Benardo Irastorza Kontuz erreketeekin

    Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun

    Erreketeek, Nafarroatik Irunera sartu zirenean, gizon asko galdu zituzten frontean, eta oso gaiztotuta etorri ziren. Mutil batek erreketeekin topo egin zuen eta "arriba España" esatera behartu zuten "buenos días" esan beharrean.

  • Domingo Iriarte Astola "Ni gerrara boluntario inora ere ez!"

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Errepublika garaian, Txominen anaia bat Katalunian egon zen soldadu. Gerra etorri aurreko egunetan, etxean zela, anaiaren kinto bat ihes egiten saiatu zen. "Ni gerrara boluntario inora ere ez! Deitzen digutenean, joan egin behar" esan omen zion anaiak kintoari. Txominen anaia miliziano egon zen; gero, "trabajadoretan".

  • Teodoro Mujika Fusilatu aurretik apaizarekin konfesatu

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Zizurkilen urnietar eta pasaitar bat hil zituzten gerra garaian, errepublikarrak edo nazionalistak izanagatik. Pasaitarrak hil aurretik apaiza ekartzeko eskatu zuen.

  • Pili Jaio Zerbitzu Sozialerako diru eske

    Pili Jaio Saez (1921) Pasaia

    Itsulapiko batekin ibiliarazi zuten, Zerbitzu Sozialerako diru eske igandero, derrigortuta. Bandera espainola ezkutatu egiten zuen.

  • Pili Jaio "Rojos separatistas"

    Pili Jaio Saez (1921) Pasaia

    "Rojos separatistas" deitzen zieten bera bezala kanpoan ibili zirenei.

  • Pili Jaio Anaia arrantzan

    Pili Jaio Saez (1921) Pasaia

    Errazionamendua. Anaia arrantzara joaten hasi zen, eta arraina eramaten zien. Anaia langile batailoian egon zen.

  • Migel Alkaraz Aita gerraren eta errepresioaren ondorioz hil zen

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Aita kartzelan egon eta gero hil zen; bi bala zituen gorputzean atera gabe. Miseria handia pasatu zutela dio; ez beraiek bakarrik, ia denek. Aitak frontean bi bala jaso zituen; Bilbon harrapatu zuten eta kartzelara eraman. Aske utzi zutenerako oso gaizki zegoen. Amak ez du gerrari buruz ezer hitz egin nahi izaten. Aita errepublikanoa zen, osaba EAJkoa eta beste osaba ANVkoa.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Marulandako etxean ezkutatuta

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Kontxita eta Pako behin etxea zelan zegoen ikustera bueltatu ziren Marulandara, eta kotxe bat hurbiltzen ikusi zutenean, etxe barruan ezkutatu ziren. Handik behatu zuten zer gertatzen zen kanpoan. Haiek alde egiterakoan, auzoko beste batzuk, beraiek heldu zirela ikusi zutenak, hurbildu egin zitzaizkien. Baina goian zeuden soldaduek edo erreketeek hura ikusi eta behera jaitsi ziren beraiengana. Etxera sartu zitzaizkien dena begiratzera eta lehen han egondakoan nortzuk ziren galdetzera, ez baitzuten uste baserritar soilak zirenik.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Gatzagako zortzi gazteren hilketa

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Nazionalek Gatzagako zortzi mutil gazte hil zituztenekoa kontatzen du. Batzokian aurkitutako zerrenda batean agertzen zirelako harrapatu zituzten. Beraiek ez zutela gerran parte hartu kontatzen du Kontxitak.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Fusilatutakoak asko eta libratutakoak gutxi

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Bere osaba preso egondakoa zen. Gatzagan eraman zituztenetatik bi libratu ziren, haietako bat bere osaba. Maringo batzuk ere eraman zituzten: bost hil zituzten, abadea tartean. Bere aitak pena handia hartu zuen, lagunak ziren eta. Jokoan aritzen ziren elkarrekin eta orduan gertatu zena kontatu zuen. Baserritar pila bat harrapatu zituzten.