Hezkuntza elebidunaren inguruko tesia
Hizlaria(k): Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Herria: Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Eskolara guraso erdaldunak zituzten haurrak joaten hasi zitzaizkienean hizkuntza-ereduak jartzea planteatu zuten. Elebitasunaren inguruan tesia egitea pentsatu zuen, baina zuzendaririk aurkitu ezinda ibili zen. Deustuko irakaslea zen Juan Plazaola jesuitaren bitartez Frantzian erbesteratuta zegoen Julian Ajuriagerrarengana iritsi zen. Hark Estrasburgoko unibertsitatean katedraduna zen alsaziar batengana bidali zuen eta emakume hark lagundu zion doktoretzarekin. Tesiko aztergaia: "Hezkuntza elebiduna Hego Euskal Herriko ikastoletan". Ordurako ezkonduta zegoen eta bi ume zituen eta irakasle lanean zebilen eta erronka handia izan zen.
Informazio gehiago: Hezkuntza elebidunaren inguruko tesia
Euskara eta politika
-
Mugimendu handia euskaltegiaren inguruan
Patxi Larretxea Lazkano (1959)
Arantza
-
Hamar duro klaseko
Karmele Esnal Zulaika (1932)
Orio
-
Erlojua zen jaunartzeko opari arrakastatsuena
Mikel Susperregi Olaizola (1966)
Lezo
-
Maiatzeko loreak
Visitacion Larrinaga Arrese-Igor (1920)
Irura
-
Lehenengo euskarazko eskola Manuela Larrearena
Luis Mari Intxaurrandieta Aizpurua (1946)
Lezo
-
Kotizazioa lortzeko borroka II
Kontxita Beitia Oiarbide (1940)
Donostia
-
Euskarazko alfabetatze-eskolak ikastetxeetan
Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948)
Aretxabaleta
-
Zeruko Argiako "Gazte naiz" atala, alfabetatzearen hasiera...
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947)
Ormaiztegi
-
Eskolan 'Cara al Sol' eta errezoak soilik
Migel Aldasoro Gonzalez (1930)
Donostia
-
Gurasoek sortu zituzten ikastolak
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952)
Lezo


