Euskara eta politika
-
Kili-kili aldizkaria banatzearren, kartzelara
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Kili-kili aldizkaria egitearren, kartzelan egon zen. Apaizek egiten zuten eta zabaldu ere bai. 1969an sarekada bi egin zituzten, bata Sestao inguruko langileen artean eta beste bat abertzaleen artean. Bere etxean erregistroa egin zutenean, Kili-kili aldizkariak topatu zituzten eta Euskal Herriko mapa irudikatuta agertzen zenez, epaiketa egin zioten. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten.
-
Eskolara Ajangizera
Begoña Beaskoetxea Aranbarri (1932) Mendata
Eskolara Ajangizera joaten ziren. Ez zieten euskaraz egiten lagatzen. Ahal zen moduan janzten ziren.
-
Gasteizera txangoa
Mirentxu Elorriaga Sangroniz (1938) Derio
Kili-kilik urtean behin txango bat antolatzen zuen; eta, autobusa betetzeko, herri guztietatik joaten ziren. Behin, Gasteizera joan ziren guraso eta guzti. Gurasoak egon arren, eurek hartu zuten umeen ardura. Itzultzean, gauza bat zela, bestea zela, Jose, gizona, Gasteizen utzi zuten.
-
Eskola
Juan Jose Larrabeiti (1934) Derio
Zamudioko eskolara joan zen, parajeago zeukalako. Jaunartzea ere Zamudion egin zuen. Eskolan hainbat adineko mutilak klase berean egoten ziren eta neskak beste gela batean. Euren artean euskaraz egiten zuten, baina kontuz ibili behar zuten.
-
Eskolan euskara galarazita eta dotrina frontoian jaso
Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika
Abadea eskolara joaten zen dotrina ematen. Euskaraz egiten zienez, maistrak ez zion uzten eskolara sartzen. Hori dela-eta, handik irten eta frontoian ikasten zuten dotrina. Zigor gogorrak izaten zituzten euskaraz aritzeagatik.
-
Zer da hizkuntza ohiturak aldatzearen zailena?
Aitor Fernandez de Ortega Larrusea (1973) Gasteiz
Hizkuntza ohiturak aldatzea ez da erraza, eta garai hartan ez zuten ongi aterako zelako ziurtasunik, oso prozesu luzea izan zen. Diziplina eta konstantzia handia eskatzen du.
-
Ikurrinaren legalizazioa; Francoren heriotzaren ostean beldurrik ez
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara
1977an, ikurrina legeztatu zen eta ikastolako haurrek, klasean egindako pankartak erakutsi zituzten herriko plazan. Francoren heriotzarekin gauza asko leuntzen joan ziren eta jende askok beldurragatik zuen maskara kendu zuela kontatzen du Blancak.
-
"Konbenixo" kaleko ikastola txikian entseatzen
Mikel Lazpiur Lamariano (1942) Bergara
"Konbenixo" kaleko elizako lokal batzuetan hasi zen Ernai antzerki-taldea entseatzen. Han, ikastola txiki bat zegoen eta haiei laguntzeko, antzerki taldekoek kuota bat ordaintzen zuten hilabetero.
-
Antzezlanak zentsura pasatzen
Mikel Lazpiur Lamariano (1942) Bergara
Obrak antzeztu aurretik, zentsura pasatu behar zuten. Antzezten zutenean, guardia zibilak beti inguruan egoten ziren. Zentsura nola pasatzen zen azaltzen du. "Malentxo Alargun!"-en testua liburuarekin ikasi zuten, baina gainerakoak makinaz idazten zituen Txominek eta aktoreeo banatu.
-
Ikasketa guztiak gazteleraz
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara
Magisteritza bukatuta eta lanean hasi aurretik, Bergarako Don Serafinen-ekin euskaraz alfabetatu zen. Maria Lagundian, euskaraz hitz egiteagatik zigor gogorrak jartzen zizkien moja bat gogoratzen du.
-
Intxaurrondoko Gure Nahia ikastola
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara
Ikasketak bukatuta, Arantzazuk zalantzak izan zituen oposaketak egin eta hezkuntza publikoan sartu edo ikastolan lan egin. Intxaurrondoko Gure Nahia ikastolan lanean hasi zen. Etxeazpi batean zegoen ikastola eta Arantzazu bertan emandako denboran, handitzen joan zen. Lan asko egin zuten gurasoek. Klandestinitatean nola lan egiten zuten azaltzen du.
-
Bergarako ikastolako lehenengo irakasleetako bat I
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara
Garai hartan, euskaraz irakasteko gaitasuna zutenek erraztazun handia zuten ikastoletan lan egiteko. Arantzazu, 1973an hasi zen Bergarako ikastolan lanean. Ikastola nolakoa zen kontatzen du
-
Alfabetatze klaseak
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Bere aita Josu Oregik eta Txomin Amasorrainek alfabetatze klaseak ematen zituzten. Roman Juaristi ere irakaslea zen. Astean bitan eta iluntzean ematen zituzten klaseak. Amenabar dendan eta Lonbiderenean ematen zen izena.
-
Aranzadi Ikastolaren sorrera
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara
Bergarako Aranzadi Ikastola nola sortu zen kontatzen du Arantzazuk. Euskaraz irakasten zuten bi eskola ezberdin elkartu eta Aranzadi Ikastola sortu zuten 1971an, "Colegio Santa Infancia" izen ofizialarekin. Dominikuen eskolan hasi zen ikastola martxan. Gaur egun, UNED-aren egoitza ere han dago.
-
Aranzadi Ikastolako hasierak: material pedagokikoa
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara
Arantzazu ikastolan sartu zenean, 2.mailan irakasten hasi zen. Euskarazko materialik ez zegoen eta Fernando, ikastolako zuzendaria, Urretxura joaten zen hilabetean behin, euskarazko fitxekin. Hasieran ez zeukaten euskarazko libururik baina gero Saioka hasi zen argitaratzen. Xabiertxo liburua ez zegoen egokituta behar zutenerako.
-
Euskarazko alfabetatze ikastaroak irakasleentzat
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Blanca Narbaiza Erdabide (1956) Bergara
Irakasleak formatzeko ikastaro guztietara joaten ziren Arantzazu eta gainerako ikastolako irakasleak. Aste Santu batzuetan, Loiolara joan ziren euskarazko ikastaro batera. Iruñean ere egin dituzte ikastaroak, beti oporretan. Kantu eta dantzen bidez ikasten zuten.
-
Bergarako ikastolako lehenengo irakasleetako bat II
Blanca Narbaiza Erdabide (1956) Bergara
Blanclak, Bergara Aranzadi ikastolan nola hasi zen kontatzen du. Batxilergoa bukatu gabe, 17 urte zituela, Ikastolatik deitu zioten bertan lan egin nahi zuen galdezka. Hiru urteko gelan hasi zen lanean. 41 ume zituen gelan. Magisteritzako ikasketarik ez zuenez, euskarazko alfabetatze ikastaroak egin zituen eta haurtzaindegiko-laguntzaile ikastaroa egin zuen Azpeitian eta azkenik magisteritza Eskoriatzan. 46 urte egon da Bergarako ikastolan lanean
-
Ikastola denon proiektua zen
Blanca Narbaiza Erdabide (1956) Bergara
Ikastola, denon artean atera beharreko ekimena zela argi zeukaten. Denak oso inplikatuak zeuden: irakasleak, gurasoak, ikastolako zuzendaria...
-
Ikastolako haurtzaindegian sartzeko zerrendak
Blanca Narbaiza Erdabide (1956) Bergara
Ikastolak 1975an ofizialki legezkoak bihurtu ziren, Ikastolan lanean hasi zirenean zeuden gorabeherak kontatzen dituzte.
-
Hezkuntzako ikuskatzailea ikastolan
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Blanca Narbaiza Erdabide (1956) Bergara
Behin Bergarako ikastolara hezkuntza-ikuskatzailea joan zenekoa kontatzen du Arantzazuk. Ikuskatzailea joaten zenean, aldaketa batzuk egiten ziren ikastolan.


