Euskara eta politika

  • Jose Garate Guardia Zibila gogor euskararen aurka

    Jose Garate Garate (1940) Otxandio

    Trinidad izeneko maistra izan zuena oraindik bizi da, 98 urterekin. Eskolak erdaraz izaten ziren, eta Josek ez zekien erdaraz berba egiten. Guardia Zibilek bere amandreari euskaraz ez egiteko nola esaten zioten gogoratzen du. Euskaraz egitearren eskolan ez zituzten zigortzen. Josek zortzi urterekin ez zekien erdara zer zen ere. Otxandio aldea oso euskalduna zen.

  • Pablo Irazabal Zugastietako eskola

    Pablo Irazabal Ertzilla (1930) Muxika

    Gerraostean, Oka auzotik Zugastietara joan ziren bizitzen. Gerra aurretik, sei urte zituela, arrebagaz batera joan zen Zugastietako eskolara. Eskola beterik egoten zen. Maistra Castrokoa zen. Hamahiru urtegaz beharrean hasi zen. Zugastietako eskolan hainbat auzotako umeak batzen ziren: Oka, Esturo... Neskak eta mutilak bananduta zeuden.

  • Pablo Irazabal Eskola erdaraz, dotrina euskaraz

    Pablo Irazabal Ertzilla (1930) Muxika

    Jazinta Insausti maistra tolosarra izan zuten Zugastietako eskolan, guardia zibil baten semeagaz ezkondutakoa. Gorozikako abadea, don Felix, abertzalea zen eta dotrina euskaraz ematen zien. Maistrak ez zuen holakorik nahi izaten, eta abadea joan orduko berriro hasten zen gaztelaniaz.

  • Gloria Susaeta Umetako jolasak

    Gloria Susaeta Onaindia (1929) Muxika

    Tabaka, fidoka, sokasaltoan... jolasten ziren umetan. Mutilekin ere aritzen ziren. Jolasak eta kantak erdaraz izaten ziren, galarazita baitzegoen euskaraz egitea; hala ere, euren artean euskaraz egiten zuten beti. Bere ahizpa Edurne da, baina askok Nieves esaten zien.

  • Eufemi Agirreamalloa Eskolan euskara galarazita

    Eufemi Agirreamalloa Kaltzakorta (1930) Markina-Xemein

    Sei urterekin hasten ziren eskolara, baina gerra zela-eta bera beranduago joan zen, gerraostean. Amparo Goiogana markinarra izan zuen maistra. Gero maistra erdaldunak izan zituzten eta euskaraz egiteagatik zigortu egiten zituzten. Ez zekiten erdararik, gerora ikasi zuten, eskolan ere ez zuten ikasi-eta; izan ere, erdaraz irakurri arren ez zuten ezer ulertzen. Dotrina izaten zen euskarazko bakarra, abadeak ematen zien-eta.

  • Eufemi Agirreamalloa Amparo Goiogana maistraren makila

    Eufemi Agirreamalloa Kaltzakorta (1930) Markina-Xemein

    Amparo Goiogana maistra markinarragaz ere ezin zuten euskararik egin, oso gogorra zen. Behin mutil bati eskolara makila on bat eroateko esan zion eta atzazkolak odoletan utzi zizkion maila hura erabilita. Eskolan makila izatea ohikoa zen. Etxean kontatuz gero, haserre egiten zien horretarako arrazoiren bat izango zuelakoan maistrak. Gurasoak ez ziren sekula joaten eskolara.

  • Barbara Olaizola Etxean euskaltzaleak, ezkutuan

    Barbara Olaizola Mitxelena (1941) Lezo

    Etxean euskaraz aritzen ziren. Aitak egunero irakurrarazten zien Arantzazuko Amaren egutegiko orri bat. Aita oso euskaltzalea zen; amak dena isiltzen zuen. Beldurretan bizi ziren asko garai hartan. Gogoan dauka umetan etxean ordulari zahar bat aurkitu zuela; ikurrina txiki bat zeukan grabatua. Errietan egin zioten gurasoek, harekin ibiltzearren.

  • Juliana Begiristain Eskolara tarteka

    Juliana Begiristain Auzmendi (1928) Ataun

    Familia oso handiak ziren lehen eta ezin eskolara egunero joan, etxean lana izaten zutelako. Maistra Irene zen, Tolosakoa, erdalduna. Euskaraz eginez gero, jo egiten zituen maistrak eskuan.

  • 906 Tertulia politikoak etxean

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Eskolan gazteleraz egin behar zuten, baina lagun artean dena euskaraz. Haien etxean, Prietotarrak bizi ziren eta politikako tertuliak egiten zituzten. Behin, salaketa bat jaso zuten eta Jose alguazila joan zitzaien.

  • mikel usobiaga Ikastolaren publifikazioa

    Mikel Usobiaga Iriondo (1950) Eibar

    Eibarko ikastola publiko bihurtzeko asanbladak oso luzeak eta gogorrak izan ziren.

  • Mari Pilar Manterola Etxekoei esker euskara gorde

    Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia

    4 urterekin hasi zen eskolan eta dena gazteleraz egiten zuten han. Berak ez zekienez, isil-isilik egoten zen. Ikasi zuenean, aitak esan zion etxeko atetik barrura ez zuela erdaraz hitz egin behar. Gerora osaba batzuk emakume asturiarrekin ezkondu ziren eta Mari Pilar ez zen gai haiekin gazteleraz hitz egiteko. Aldiz, lehengusu batzuek euskara guztiz galdu zuten. Etxekoei esker gorde ahal izan zuen euskara, eskolan eta lagunekin gazteleraz egiten baitzuen. Bere lagun baten kasua.

  • Mari Pilar Manterola Euskara debekatuta eskolan

    Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia

    Bere kasa euskaraz alfabetatu zen, dena gazteleraz ikasi baitzuten umetan, baita dotrina ere. Eskolan euskara debekatuta zegoen, zigortu egiten zituzten, beraz Mari Pilarrek ez zuen hitz egiten. Mojek zigortu zuten egun bat du gogoan.

  • Mari Pilar Manterola Ikastolaren sorreran laguntzaile

    Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia

    Ikastolari laguntzen ibili zen. Abade-etxean egon zen lehenengo ikastola. Bazkide kuota bat ordaintzen zen. Lehen andereñoa Eguzki Senosiain izan zen. Hasieran haur-eskola bakarrik zen.

  • "Anilloa" jasotzen zuten euskaraz hitz egiteagatik

    Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz

    Euskaraz hitz egiteagatik zigor moduan "anilloa" jartzen zieten mojek. Euskaldunak ziren mojek berdin zigortzen zituzten. Eskolan hasi zenean ez zekien gazteleraz hitz egiten Gloriak.

  • Josu Zabala Hertzainak taldearen hasiera: troskista taldea

    Josu Zabala Ajuriagerra (1954) Gasteiz

    Xabier Montoiarekin Hertzainak proiektua sortu zuen. Milintantismorik ezagutzen zuten elkar, troskismotik. Hasieran batu zirenak ez ziren musikari onak, eta jende trebatuagoa topatzen hasi ziren.

  • Arantxa Aizpurua Euskaraz hitz egiteagatik mehatxatua eta kritikatua

    Arantxa Aizpurua Gaztelu (1942) Ataun

    Gasteizera joan zeneko oroitzapen txarrak ditu Arantxak, dena gaztelaniaz zelako. Euskaldunak zirenak elkarrekin egoten saiatzen ziren. Euskaraz hitz egiteagatik mehatxatu zuen bizilaguna gogoratzen du.

  • Joxe Bikuña Agirre Euskara eta euskal kultura debekatuak

    Joxe Bikuña Agirre (1935) Ataun

    Frankismoan euskara eta euskal kultura debekatua zegoen. Gaztelaniaz hitz egin behar zenez, Arabara ikastera joaten zirenak bazeuden.

  • Joxe Bikuña Agirre Ataungo Ikastolaren sorrera

    Joxe Bikuña Agirre (1935) Ataun

    Ataungo Ikastolaren sorreran Jaxinto izeneko apaiz batek asko lagundu zuen. Hamabi haurrekin hasi zen ikastola, oilategi izandako eraikin batean. Dirua gurasoek ipini behar izan zuten eta ikastolak ez zuenez ofizialtasunik, haurrek ez zeukaten eskolako kartillarik. Gaur egun, herri eskola da, publikoa.

  • Juan Jose Araolaza Ikastolako irakasleak tituluak lortzen

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Hasieran, andereño eta maisuek derrigorrezko ikastaro pedagogikoa egin behar zuten. Bartzelonara joaten ziren urtero. Irakasle asko titulurik ez zutenez, Ikastolen Federazioa eta Eusko Jaurlaritza adostasun batera heldu ziren eta ikastaro horiek Eskoriatzan ematen hasi ziren, Bartzelonan beharrean. Horrela, askok titulua lortu zuten. Erromatik ekarritako irakasleak.

  • Juan Jose Araolaza Elgoibarko ikastolako eraikin berrirako lurzoru bila

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Ikastolaren legalizazio ofizialerako, gela eta lokal ezberdinetan sakabanatuta zeuden ikasleak batuko zituen eraikin berri bat behar zuten. Danobat-ek garai hartan, lurzoru bat zuen eta ikastolari eskaini zion. Luis Ulazia arkitektoak lurzoru gehiago lortzeko ideia bota zuen eta plan partzial baten bidez aurkeztu zen proiektua.