Euskara eta politika
-
Elgoibarko ikastolako bizipenak
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Guraso batzuek irakasle tituluduna noiz etorriko zen galdetzen zuten. Euskaraz irakasteko urtebetez prestatzen egon ostean, Nekane Iturbe etorri zen. Eskola publikoko irakasle batek abisatzen zien inspektorea noiz pasako zen. Nekane, haurdun zegoela, erori egin zen, inspektorearekin zihoala. Ikastola elizaren babespean zegoen eta on Beristain parrokoa zen arduraduna. Umeak 9 urtera arte bakarrik egon zitezkeen ikastolan eta gaztelaniaz ere prestatu behar izaten zituzten, handik beste eskola batera joateko.
-
Euskarari eustea zaila
Iñaki Gorostiza Etxaniz (1932) Elgoibar
Gaur egun umeek gaztelaniaz egiten dute asko, euskaraz jakin arren. Badaude euskaraz ikasi duten erdaldunak ere. Norbere hizkuntzari eutsi egin behar zaiola dio. Baina bere ondorengoek eskola gaztelaniaz jaso zuten eta horrela zaila da euskarari eustea. Ikastola sortu ez balitz, euskara galdu egingo litzatekeela dio.
-
Ikastolaren taberna
Sebas Agirre Unamuno (1956) Bergara
Bergarako ikastolaren tabernan euskararekiko sentimendu handia zegoen.
-
Euskara irakasgai bezala
Andres Alberdi Gorostiaga (1950) Getaria
Andres Elgoibarko institutuan lanean hasi zenean, nahiz eta euskarazko irakasle ofizialik ez egon eta araudian sartuta ez egon, beste irakasgaietako irakasleek (Pello Arrieta, Enrike Larrañaga, Joxe Ramon Kortabitarte, Pello Gaztelurrutia, Gaztañaga...) euskara ere irakasten zuten. Geroago hasi ziren plazak ateratzen.
-
Elgoibarko ikastola: kokapenak
Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar
Elgoibarko ikastolako eraikin berria eraiki aurretik (1976), lokal ezberdinetan ematen zituzten klaseak: elizako gela batzuetan, San Frantzisko kalean, Santa Ana kalean...
-
Eskolan izan ezik, dena euskaraz
Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara
Dotrina eta jaunartzea Santa Marinan egin zituen. Euskaraz izaten ziren. Etxean ere euskaraz egiten zuten baina eskolan dena gaztelaniaz. Euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izaten ziren eta behin gurasoak kexatzera joan ziren.
-
Ikastolaren sorrera Bergaran
Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara
Ikastolaren sorrera Bergaran. Konbenio kalean zegoen, 3. pisuan. Bi andereño zeuden eta bat Izaskun Jimeno zen.
-
Ikastolen Federazioko bilerak
Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara
Ikastolen Federazioko bi bileretan parte hartu zuen Markosek. Juventudes-eko egoitzan egiten zituzten.
-
Ikastolako diruzaina
Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara
Bergarako ikastolako diruzaina izan zen bi urtez. Orduan ikastola Seminarixuan zegoen eta bost andereño zeuden lanean.
-
Ikastolatik Eskola Publikora
Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara
Bergaran lehenengo Kilometroak ospatu zirenean Markos ez zegoen Ikastolako kudeaketan sartuta. Taldetik atera zuten ez zelako guraso eta MK-ko kidea zelako. Kilometroak ospatu zirenean, Eskola Publikoaren sorrera eta garapenean parte hartzen zuen.
-
Eskola Publikoa euskalduntzen
Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara
Euskal Eskola Publikoaren alde lan egin du. Eskola Publikoa euskalduntzearen alde borrokatu du.
-
"Kanta berri" lehiaketa
Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia
Loiola Herri Irratiak eta Arrasateko Danok Kultur Taldeak 1972an "Kanta berri" lehiaketa jarri zuten, kantu berriak sortzeko lehiaketa. "Guria" izeneko abestiak irabazi zuen. Musika Juan Carballorena zen eta hitzak Iturriarenak. Berez letrak (eta izenburuak) "herria" zioen, baina ezin zen "herria" hitza erabili eta haren ordez "guria" jarri behar izan zuten.
-
Argentinako senideak euskaldunak eta Eibarkoak erdaldunak
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Aranberritarren artean ere, Amatiñoren osaba eta izeben etxeetan, gehienbat erdaraz egiten zuten, ez ziren euskaltzaleak. 1960. urte inguruan, bere lehengusina bat (Maritxu Aranberri) Argentinatik itzuli zen Eibarrera (gerran ihes egin ondoren). Han jaiotako seme-alabak euskaldunak ziren, eta Eibarren jaiotako lehengusuak, ostera, ez.
-
Bere abizenak irakasleak erdaraz, amak euskaraz
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Bederatzi urterekin, Corazonistetara joan zen. Giro espainola topatu zuen baina ez frankista. Abizenak gazteleraz idazten zizkioten eskolan, baina amak euskarazkoak zela beharko lukeen esaten zion. Orduan hasi zen nabaritzen jokaera bat baino gehiago zegoela.
-
Euskara ikasle izatetik, irakasle izatera
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Kulturalean idazkari lanetan aritu zen, gustuko zuelako idaztea. Imanol Lazpiurrekin euskararen gramatika ikasten hasi ziren baina berehala irakasle lanetan.
-
Euskalgintzan aritzearren, poliziarekin izandako arazoak
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Poliziarekin behin izandako arazoa kontatzen du: Axularren testuen kopiak kendu zizkieten. Rikardo Arregik prestatzen zituen alfabetatze klaseak emateko. Beste behin etxera etorri zitzaizkion poliziak Euskal Jaietako diru-kontuengatik.
-
Toribio Altzagaren euskarazko antzezlanak
Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia
Toribio Altzagak sortutako antzezlanak ziren beraiek antzezten zituztenak. Mirentxuk ez zuen ezagutu, baina bere amak asko hitz egin zion berari buruz. Dena egiten zuten euskaraz. Ez zuten arazorik izaten, baina baimena eskatzeko antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa bidali behar izaten zuten.
-
Dimas Gilen laguntza euskarazko antzerkien baimenetarako
Pello Arrieta Soraiz (1950) Elgoibar
Dimas Gil lotzen du legalitatearekin; antzerkian laguntzen aritzen zen eta hari esker lortzen zituzten baimenak. Elgoibarko Udaleko akta liburuetan jasota dago 1939an debekatu zutela herrian euskara.
-
Euskaraz egitearren, zigorrak San Pedro auzoko eskolan
Maritxu Loiola Ugarteburu (1948) Elgoibar
San Pedro auzoko eskolan ibili zen. Natalia maistra elgoibartarrarekin hasi zen; harekin euskaraz ere egiten zuen. Ondorengo irakasleek gazteleraz gogor egin zieten, baita zigortu ere euskaraz egitearren. Psikologikoki zigortzen zituen.
-
Eskolako zigorrak
Maritxu Loiola Ugarteburu (1948) Elgoibar
Maistrak makilarekin jotzen zituen eta bostehun aldiz idatzi behar izaten zituzten akats ortografikoak edo "no hablaré en euskara". Franco hil zenean, askatasuna sentitu zuten, euskaraz hitz egiteko behintzat.


