Euskara eta politika
-
Elgoibarko Izarraren hasierako urteak; arloak eta ekintzak
Mari Karmen Elustondo Oñederra (1947) Angeles Ortuoste Arana (1949) Elgoibar
Hasierako urteetan Elgoibarko Izarrak lantzen zituen arlo eta ekintzak aipatzen dituzte. Baimenak behar izaten zituzten ekintzak antolatzeko.
-
Edozertarako baimena behar
Mari Karmen Elustondo Oñederra (1947) Angeles Ortuoste Arana (1949) Elgoibar
Antzerki taldea egin zuten Arakistainekin. Guardia Zibilak joan zitzaizkien behin. Edozertarako behar zuten baimena, hainbat lagun batzeko ere bai.
-
Ikastola legeztatuta, guardia zibilen bisitak akabo
Mari Karmen Elustondo Oñederra (1947) Angeles Ortuoste Arana (1949) Elgoibar
1970eko abenduaren 3an legeztatu zen ikastola. Ordutik aurrera ezin ziren guardia zibilak geletan sartu.
-
Umeen izenak euskaraz eta erdaraz erregistratu behar
Txaro Barrena Larruzea (1931) Amorebieta-Etxano
Umeen izenak berak aukeratu zituen. Udaletxean erdaraz erregistratzen zituzten eta elizan bietara. Gerora aldatu zituzten izenak paper ofizialetan.
-
Eibarko ikastolaren sorrera Bidebarrietako pisu batean
Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar
1974. urtetik aurrera ikastolako irakaslea izan da. Eibarko ikastola 1960. urtean sortu zen, Lehenengo egunean 10 ikasle ziren eta taldea handitzen joan zen. Bidebarrietako etxebizitza batean ematen zituen klaseak Mari Tere Munduate andereñoak. Urtebetean ikasle kopurua bikoiztu eta Zezenbideko lokaletara pasatu ziren, Lokal horiek ikastolarenak izaten jarraitu dute.
-
Irakasle euskaldunaren ostean, maistra frankista
Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano
Gerra amaitu eta Mari Tere etxeratu zenean, eskolak itxita zeuden. Eibartik familia bat etorri zen elizaz arduratzeko eta gizonak eskolak ematen zizkien, euskaraz. Ondoren, maistrak etorri zirela eta, Eubako eskolan hasi zen Mari Tere. Zirgotu egiten zituen euskaraz egitearren. Orduan ikasi zuen Franco nor zen.
-
Euskara debekatuta; guardia zibilak kaleak zaintzen
Ixidor Solupe Zulaika (1948) Elgoibar
Ongarri elkartearen dantza-taldeko ume askok ez zekitela euskaraz dio. Gainera, garai hartan debekatuta zegoen euskara erabiltzea. Guardia zibilak asko ibiltzen ziren kalean eta berari behin baino gehiagotan ohartarazi zioten euskaraz egiteko. Baina berak ez zekien gaztelaniaz.
-
`"Borono" esaten zioten, gaztelaniaz ondo ez zekielako
Ixidor Solupe Zulaika (1948) Elgoibar
Pilar ikastetxean ikasi arren, txarto egiten zuen gaztelaniaz. "Borono" deitzen zioten. Ikastetxeko fraide gehienak erdaldunak ziren. Bi irakasle euskaldun izan zituen: Arrasateko Inazio Arzamendi eta Ondarroako Juan. Baina haiek ere debekatuta zuten euskaraz egitea. Elgoibarren ez zen euskararik entzuten. Zekitenek etxean erabiltzen zuten euskara, kalean ez, zigorren beldur.
-
Ikurrinaren koloreak debekatuta
Ixidor Solupe Zulaika (1948) Elgoibar
Umeen euskal jaietan ez zen ateratzen ikurrinik, 1977ra arte ez zen legeztatu eta. Hiru koloreak (ikurrinarenak) debekatuta zeuden. Elorrako banderak hiru koloreak zituen eta arazoak izaten zituen horrekin.
-
Elgoibarko ikastolako lehen belaunaldietako ikaslea
Iñaki Odriozola Sustaeta (1961) Elgoibar
Ikastolako lehen belaunaldietako ikaslea izan zen. Gelak han eta hemen sakabanatuta zeuden. Inspektore eta guardia zibilekin arazoak izaten zituzten. Hasiera zen eta ikasmaterialik ez zegoen. Itzulpen asko erabiltzen zuten; `Xabiertxo´ eta `Martin Txilibitu´ liburuak. Zer irakasle izan zituen; irakasleak gazteak ziren eta motibatuta zeuden. Antton Aranbururekin kantuan aritzen ziren.
-
Pilar ikastetxean dena gaztelaniaz
Iñaki Odriozola Sustaeta (1961) Elgoibar
9-10 urterekin Pilar ikastetxean hasi zen. Eskola guztiak gaztelaniaz ziren han. Fraideak zituen irakasle. "Mugimendu"ko irakasle bat ere bazegoen eta estu hartzen zituen ikastolatik zetozen ikasleak. Fraide euskaldun gutxi batzuk ere bazeuden. "Hermano" Luis euskaltzalea zen; koruan euskarazko abestiak sartzen zituen.
-
"Juventud elgoibarresa"ren kultur-ekimenak
Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
"Juventud elgoibarresa" tik kultur ekimenak antolatzen zituzten: hitzaldiak, euskal astea... Oso zaila izaten zen edozer gauza antolatzea, baimenak eskatu behar izaten zirelako. Dirua lortzeko, dendaz denda ibiltzen ziren. Hizkuntza ere lantzen zuten beraien taldean. Atal desberdinak zituen "Juventud elgoibarresa"k.
-
Ongarrik antolatutako Juan San Martinen hitzaldia
Begoña Mugerza Oria (1953) Gloria Mugerza Oria (1941) Elgoibar
Ongarri elkarteak antolatutako hitzaldiak. Juanito San Martinen hitzaldiaren kartela gaztelaniaz zegoen, baina azpian letra txikiz jartzen zuen hitzaldia euskaraz izango zela. Baimena eskatu behar izaten zen Gobernu Zibilean gauza guztietarako eta gero dena justifikatu behar izaten zen. Batzuetan Gobernu Zibilera azalpenak ematera ere joan behar izaten zuten.
-
Abade euskaltzaleak Elgoibarren
Begoña Mugerza Oria (1953) Gloria Mugerza Oria (1941) Elgoibar
Abade euskaltzaleak egon ziren Elgoibarren. Juan Beristain mutrikuarrarekin hasi zen ikastola (ofizialki). On Karlos Agirrek ere asko lagundu zion ikastolari. Garai hartan ikastolaren zati handi bat elizaren lokaletan zegoen. Haren multikopista erabiltzen zuten. Ongarri elkartekoei ere asko lagundu zien euskarazko kontuekin edo testuak idazmakinaz pasatzen. Urrestillakoa izan arren, Elgoibarko euskararekin ere moldatzen zen.
-
Ongarri elkarteak antolatutako hitzaldiak
Begoña Mugerza Oria (1953) Gloria Mugerza Oria (1941) Elgoibar
Gipuzkoako Foru Aldundiak asko laguntzen zien garai batean eta Gloriak dio gutun bat ere baduela antolatzen zituzten hitzaldiengatik eskerrak ematen. Emakumeak ere ekartzen zituzten hitzaldiak ematera, esaterako, Pilar de la Cuadra idazlea. Usparitza ginekologoaren hitzaldia ere emakumeei zuzendua izan zen. Mikel Laboa ere egon zen behin eta abestu ere egin omen zuen. Iñaki Linazasoro ere sarri egoten zen. Saiatzen ziren emakumeen alde gauzak egiten. Lan handia izaten zen hitzaldiak antolatzea, baimenak eskatzea eta abar. Gainera, dena justifikatu egin behar izaten zen eta "espiak" ere ibiltzen omen ziren gero.
-
Gabiriatik kanpo emanaldiak eta irratsaioko pasartea
Nikolas Alustiza Gabiria (1925) Gabiria
Gabiriatik kanpo ere joaten ziren antzezlanak erakustera. Behin Donostiara joan ziren pasarte bat grabatzera Radio San Sebastiánen: orduan astelehenetan irratsaio bat egoten zen euskaraz, eta han emateko grabatu zuten pasartea.
-
Elgoibarko ikastolaren eraikin berriaren bultzatzaile nagusiak
Andres Alberdi Gorostiaga (1950) Getaria
Ikastolaren eraikin berria sortzen Jesus Bilbao, Juanjo Araolaza eta Felix "Parapan" ibili ziren, beste batzuen artean.
-
Gerraostean euskara baztertu
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gerrarekin ikastolak kendu eta eskoletan euskaraz mintzatzea debekatu zuten. Maisuak jartzen zizkien zigorrak gogoan ditu Joxek.
-
Hezkuntzako hizkuntza-ereduen sorrera
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Ormaiztegi
Parte-hartze zuzena izan zuen hezkuntzako hizkuntza-ereduen kontuan, Xabier Mendiguren eta Mikel Lasarekin batera. Eusko Kontseilua Nagusia, Karlos Santamaria zen Hezkuntza Sailburu. Mari Karmen Altzueta. Gizarte-laguntzaile eskola sortu zuen eta gerora bere zuzendari izan zen hezkuntzan. Eskolara guraso erdaldunak zituzten haurrak joaten hasi zitzaizkienean planteatu zuten ereduena.
-
`Euskara eta Literatura´ ikasgairako testu-liburuak sortzen
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
1982an Elgoibarko Institutuan lanean hasi zen. Garai hartan euskal ereduak bultzatzeko hiru institutu izendatu ziren (Elgoibar, Hondarribia eta Hernani). Elgoibarko institutuko Euskara Mintegiko kideek `Euskara eta Literatura´ ikasgairako lau testuliburu prestatu zituzten 1985etik 1990era bitartean, institutuetan erabiltzeko, eta Elkar argitaletxeak kaleratu zituen. Beste ikasgai batzuetarako (historia, matematikak) euskarazko testuliburuak sortu ziren. Saioka.