Euskara eta politika

  • Andres Alberdi Elgoibarkoa institutu "pilotua"; hizkuntza-ereduak

    Andres Alberdi Gorostiaga (1950) Getaria

    1979an, Eusko Kontseilu Nagusiaren baitan hainbat eskola eta institutu euskalduntzeko urratsak eman ziren. Mari Karmen Altzueta eta Xabier Mauleon ibili ziren zeregin horretan. Elgoibar, Hondarribia eta Hernaniko zentroak, institutu "pilotu" izendatu ziren eta ordutik irakasle berri guztiek gaztelaniaz gain euskara ere jakin behar zuten. Institutuan hasieran hiru ereduak zeuden: A, B eta D.

  • Maria Elena Mujika Elizak lokalak uzten zizkion ikastolari

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Elizak asko lagundu zuen Eibarko ikastolako sorreran eta garapenean, lokalak uzten. Apaizen bat ere laguntzen ibili zen. Falangisten lokal zaharrean ere egon ziren klaseak ematen.

  • 906 Eibarko ikastolako arduradun 1966-1972 bitartean

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Eibarko Ikastola 1960. hamarkada hasieran sortu zen. Serafin Basaurik 1966. urtean (elkarrizketan 1967 dio) hartu zituen ikastolako ardurak (diruzain, idazkari...). Garai hartan oraindik ere lokaletan ematen zituzten eskolak (Zezenbiden), baina indartzen ari zen (1967. urtean pasa zen ikastola guraso elkartearen eskuetara). Garai hartan bi irakasle besterik ez zeuden: Mari Tere Munduate eta Marisol Aranzeta. Serafin Ikastolako arduradun zegoela, Margarita Murgizu kontratatzea lortu zuten. Imanol Larrañaga ere orduan sartu zen ikastolan, eta baita Amaia Aseginolaza ere (eta, ondoren, beste batzuk). Ikastolarako dirua lortzeko hainbat ekitaldi antolatzen zituzten. Hasiera batean, ume txikientzako klaseak bakarrik zeuden; gero ikasketa guztiak egiteko aukera jarri zuten.

  • Irene Salaberria Euskarazko liburuak ganbaran

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    "Estado de Excepción" izendatu zutenean, Ireneren aitak etxean zituzten euskarazko liburuak ganbarara eraman zituen. Behin, soldaduak zebiltzala, Irenek ganbarara igo zitezen esan zien, eta koadro batzuk atera zituzten.

  • FELIX ETXEBERRIA Bizi guztia euskalgintzan

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    "Cooperativa Elgoibarresa" denda nola sortu zen azaltzen du. Ekin gazte taldean ere egon zen Felix. Euskalgintzan jardun izan du bizi guztian.

  • FELIX ETXEBERRIA Hiztegitxo teknikoa

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    Berak 1976. urtean Danobat lantegian egiten zuen itzultzaile lanerako prestatutako hiztegitxoa erakusten du.

  • FELIX ETXEBERRIA Euskal jaialdiak Elgoibarren 50eko hamarkadan

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    Zailtasunak izan arren, 50eko hamarkadan urtero antolatu zituzten Elgoibarren euskal jaialdiak.

  • Andres Alberdi Elgoibarko ikastola: testuliburuak

    Andres Alberdi Gorostiaga (1950) Getaria

    Elgoibarko ikastolan lanean hasi zenean. 6. mailako tutoretza eman zioten, 26 ikaslerekin. Parrokiako lokaletan zeuden gelak. Alfonso Guilló, Nekane Iturbe eta hirurak ziren irakasleak. Testulibururen bat bazegoen euskaraz baina gehienbat gaztelaniatik itzultzen zituzten fitxak eta ariketak. Ikastolako hasierako familia eta haurrak euskaldunak ziren ia denak.

  • Markos Gabilondo Bergarako ikastola eta Don Pablo abadea

    Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara

    Hasiera batean, Konbenio kaleko ikastolan bi andereño bakarrik zeuden. Ikastolaren antolakuntzaz Juste Amenabar, Txomin Amasorrain, Don Pablo... arduratzen ziren. Don Pablo San Pedroko abadea zen. Ikastolaren inguruan guraso talde bat sortu zen.

  • Markos Gabilondo Bergarako ikastolaren sorrera: erregistroa

    Markos Gabilondo Irala (1942) Bergara

    Ikastola sortu aurretik euskarazko akademia bat zegoen Bergaran. Ikastola handitzen joan zenean, akademiakoekin elkartu ziren. Koldo Eleizalde izenarekin joan behar ziren ikastola erregistratzera, baina fitxatuta zegoenez, Aranzadi ipini zioten izena.

  • Patxi Lizarralde Azkoitia inguruan euskara gehiago II

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Garai batean etxeetan beharbada euskaraz hitz egiteko beldurra egongo zela dio. Azkoitiarrek euskaraz egiten zuten, baina Elgoibarren gaztelaniaz egiten zen asko.

  • Patxi Lizarralde Angel Iriondo kantu lehiaketara Hernanira

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Euskal kantak ikasi egiten zituzten. Familiaren interesaren arabera. Angel Iriondo `Angelo´ zen abeslari ezagunenetakoa herrian. Bereziartua organo-jotzailearekin entseatzen zuen. "La voz de España"ren lehiaketan parte hartu zuen. Egunkari banatzailearekin joan zen Hernanira.

  • Patxi Lizarralde Euskara bultzatzeko ekitaldietara `Ixkiña Mutriku´monologoarekin

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Leku askotan antzeztu zuten `Aitona eta biloba´ antzezlana. Berak monologoak egin izan zituen euskaraz. Esaterako, leku askotan egin zuen `Ixkiña Mutrikun´ monologoa : Bermeon, Soraluzen, Urretxun... Euskarazko ekitaldiak antolatzen ziren herrietan musika, dantza, antzerkia eta bestelakoak nahastuta. Ekitaldi horien barruan sartzen ziren euren antzezlan eta monologoak, laburrak izaten ziren eta.

  • Patxi Lizarralde Andra Mari dantza taldeak antolatutako ekitaldietara

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Berak gehien egin zuen monologoa `Ixkiña Mutrikun´ izan zen. `Aitona eta biloba´ antzezlana Eibarren antzeztu zuten lehen aldian oso jende gutxi egon zen eta denbora batera berriz antzeztu zuten. Hango ekitaldian Andra Mari dantza taldekoek parte hartu zuten. Talde horretakoek antolatutako ekitaldietan parte hartu zuen gero berak `Ixkiña Mutriku´ monologoarekin Bermeon eta Berrizen.

  • Patxi Lizarralde Ez zuen dirurik jasotzen monologoengatik

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Jose Zubiaurre eta biak ibiltzen ziren monologoak egiten. Dekorazioak Dimas Gilek prestatzen zizkien. Berak ez zuen dirurik kobratzen monologoak egitearren; euskara bultzatzearren izaten zen. Taldeak beste herrietara joaten zirenean zerbait kobratuko zuela uste du. Bilboko Arriagako ekitaldia Alfontso Irigoienek antolatu zuen.

  • Patxi Lizarralde Mutrikura monologoa egitera joan zenekoa

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Gogoan du behin Mutrikura joan zela monologoa egitera eta bertsolariak ere bazirela. Berak Itziar Aizpurua eramatea proposatu zien, baina berarekin eta bertsolariekin nahikoa zutela esan zioten.

  • Patxi Lizarralde Mendira joateko ere baimena behar

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Gauza guztietarako baimena behar izaten zen, baita mendira joateko ere. Zapatetan antzematen zuten nor zen guardia zibila. Ibilaldi batera Balmaseda ingurura joan zireneko kontuak. Euskarazko antzerkietan ez zuten inoiz arazorik izan.

  • Patxi Lizarralde Mendia eta euskaltzaletasuna

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Mendi-ibilaldietan izandako arazoak. Esaterako, Andoni Arrizabalaga beraiekin ibili zenean eta guardi zibilak haren bila. Urbiatik jaitsi eta alboko mendira igo ziren ikurrina handi batekin. Euskal Herri osoko mendizaleak zeuden eta beraiek ere atzetik joan ziren. Behera jaitsitakoan, guardi zibilak zituzten zain. Mendia euskaltzaletasunarekin lotu izan da; gutxi zekitenek ere euskaraz egiten zuten han.

  • Patxi Lizarralde Mendian abesteko ohituraren inguruko anekdota bitxia

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Mendian abestu ere egiten zen euskaraz. Atxilotuta egon zen batek kontatu zien komisaldegian erakutsi zizkioten argazkietan Angel Iriondo eta biak agertzen zirela Urbian kantuan, elkarri lepotik helduta.

  • Patxi Lizarralde Mendia eta euskara; mendian abesten

    Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar

    Mendian abesteko zaletasuna egon izan da. Gogoan du behin Gorizen borobilean eseri eta abesten jardun zutela. Beste behin Curavacas jaisten ere bai. Mendia garrantzitsua izan da euskararentzat. Kalean errazegi jo izan dela gaztelaniara dio. Mendian nagusiagoekin ibiltzen zen askotan eta haiekin beti euskaraz. Oporrak hartu eta Urbiara joaten ziren astebeterako.