9-10 urterekin euskarazko gau-eskoletara
Hizlaria(k): Txomin Mujika Latxa (1952) Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)
Gabi tabernaren gaineko lokala Txominen amonarena zen. Garai batean Batzokia egon zen bertan. Gero falangearen esku egon zen 40 urtez. Lokal horretan hasi ziren lehenengo gau-eskolak, euskara irakasteko. Txomin hara joaten zenenean `Plaentxi´ eta `Parapan´ ziren irakasleak. Miren Vallejo ere aritzen zela uste du. Hainbat ikaskide aipatzen ditu, gehienak etxean euskaraz egiten zutenak, nahiz eta euskaraz ez zekienik ere bazegoen. Bera aspertu egiten zen. Euskarazko abestiak, "Boga-boga" liburua... Falangeak desfileetarako izaten zituen egurrezko fusilekin jolasean ibiltzen ziren.
Informazio gehiago: 9-10 urterekin euskarazko gau-eskoletara
Euskara eta politika
-
Aita Lontzi idazle eta euskaltzalea
Elena Zubero Ormaetxe () Esther Zubero Ormaetxe () Kepa Zubero Ormaetxe ()
Amorebieta-Etxano
-
Herri-eskolara
Genara Eguren Amiano (1929)
Elorrio
-
Gerra aurreko "ikastola", EAJk sortua
Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958)
Azpeitia
-
Alazne "Asno" guardia zibilaren emaztearentzat
Alazne Larrinaga Oleaga (1932)
Bermeo
-
70eko hamarkadako giroa
Bixente Taberna Iratzoki (1952)
Bera
-
Euskarazko alfabetatze ikastaroak irakasleentzat
Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Blanca Narbaiza Erdabide (1956)
Bergara
-
Ikuskaria zetorrenean gastelaniazko liburua atera behar
Nekane Maritxalar Garbizu (1957)
Pasaia
-
Trintxerpeko ikastolatik, ikastetxe erlijiosora
Teo Alberro Bilbao (1964)
Pasaia
-
"Kanta berri" lehiaketa
Jose Mari Iriondo Unanue (1938)
Azpeitia
-
Arrietan maistra euskaldunak baino ez
Luis Asla Altonaga (1925)
Arrieta


