Euskara eta politika

  • Maria Elena Mujika Etxez-etxeko diru-bilketa Iturburuko ikastola eraikitzeko

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Eibarren, ikastola ondo ikusia zegoen. Dirua biltzeko hainbat ekintza egiten ziren baina garrantzitsuenak jaietako tabernak izaten ziren. Iturburuko ikastola egiteko etxez-etxeko diru-bilketa jarri zen martxan.

  • Maria Elena Mujika Eibarko ikastolaren sorrera: testu-liburuak

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Ikastolaren lehenengo urteetan, Mari Tere Munduate irakasleak Xabiertxo eta Martin Txilibitu liburuak erabiltzen zituen baina gehiena irakaslearen lana zen. Elbira Zipitriaren metodologia erabiltzen zuen. Maria Elena ikastolan sartu zenean, testuliburuak zeuden.

  • Maria Elena Mujika Ikastolan haurrak matrikulatzea modan jarri zen

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Momentu batzuetan ikastolan haurrak matrikulatzea modan ipini zela uste du Maria Elenak. Ahoz-ahozkoaren bidez mezua zabaltzen zen.

  • Maria Elena Mujika Ikastolako ikasle batzuk drogen arazoan sartuta

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Politikaz ez du inoiz hitz egin ikasleekin. Hori etxetik jaso behar zuten zerbait dela uste du Maria Elenak. Drogen arazoaz hitz egiten du. Ikastolako ikasle batzuk drogarengatik hil zirenak gogoratzen ditu. Inpotentzia handia zuten. Bazekiten non saltzen zen droga, non drogatzen ziren... Ikastolako azkenengo urteetan drogen sartu berri zenaren ikasleren bat ere gogoratzen du.

  • Maria Elena Mujika Euskerazko ikasketak egiteagatik arduratuta

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Euskarazko formakuntza jasotzeagatik ikasleen maila baxuagoa izango ote zen beldurra zuten ikastolako irakasleek. Institutuan euskarazko hezkuntzarekin jarraitzeko aukera zabaldu zenean, errazagoa izan zen hau kudeatzea.

  • Maria Elena Mujika Ikastolako irakasleen formakuntza etengabea

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Irakasleak etengabe formatzen ziren. Uztailetan formakuntzak ez ezik, hurrengo ikasturteak antolatuta uzten zituzten. Irakaskuntzako formakuntzak, eskolaz kanpoko orduetan izaten ziren (arratsaldetan, asteburuetan...).

  • Maria Elena Mujika Ikastola eta gero ikasleez arduratu ere

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Ikastolatik Eibarko Institutura joaten ziren ikasleen notak eskatu zituzten, beraien garapena nolakoa zen ikusteko., Horrek lasaitasun bat eman zien ikastolako irakasleei.

  • Maria Elena Mujika Guardia Zibilaren erregistroa ikastolan

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Irakasle lanetan hasi zen lehenengo urtean, Urkiko sakristian zegoela, bi guardia zibil agertu ziren erregistro bat egiteko.

  • Maria Elena Mujika Eibarko ikastolako zuzendari nagusia

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Eibarko ikastolak ikasle gehien izan zituen garaian, zuzendaritza batzordeko burua izan zen Maria Elena. 1784 ikasle. Inork ez zuen zuzendari izan nahi eta berari suertatu zitzaion. Arlo ekonomikoa ez zuen eramaten baina antolakuntza gainerakoa bai.

  • Maria Elena Mujika Eibarko ikastolako publifikazioa

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Ikastolen publifikazioak ez zuen eragin handirik egin Eibarren. Ikastolak ezin zion eutsi pribatua izaten jarraitzeari, Iturburu sortzeko lanek izugarrizko zorra utzi zutelako. Bilera batzuk egin ziren gurasoak informatzeko.

  • Maria Elena Mujika Ikastolako irakasle izateagatik zorte handia izan du

    Maria Elena Mujika Igartua (1944) Eibar

    Ikastola Maria Elenaren bizitzaren parte oso garrantzitsua izan da. Zorte handia izan duela sentitzen du.

  • Jesus Mari Astigarraga Danobateko kideak Aubixa baserriaren prestaketan laguntzen I

    Jesus Mari Astigarraga Zubiaurre (1951) Elgoibar

    Danobat lantegiko zenbait kide denbora luzez ibili ziren Aubixa baserria prestatzen, aterpetxe bihurtzeko. Gogoan du Amatiñoren Margola tindategira eramaten zituztela izara eta maindireak eta ez zituztela ordaintzen. Burdindegikoarekin, harrobikoarekin... gauza bera egiten zuten: materiala hartu eta, ikastolarentzako zela esanda, ordaindu ez. Ikastolak ez zuen dirurik. Jendeak borondate handia izan zuen ikastolari laguntzeko.

  • Jesus Mari Astigarraga Danobateko kideak Aubixa baserriaren prestaketan laguntzen II

    Jesus Mari Astigarraga Zubiaurre (1951) Elgoibar

    Danobat lantegian bere nagusia zen Lazaro `Ziarda´rekin ibili zen Aubixa baserria udaleku bihurtzeko prestatzen. Zer lan egin zituzten. Literak Danobat lantegiko margolariak margotu zituen eta euskaraz tutik ere ez zekien. Jendeak oro har euskararen aldeko jarrera zuen.

  • Itziar Ajuria Garate Aita Ubidekoa; familia euskalduna

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Aita Ubidekoa zen. Bere jaiotetxea muga-mugan zegoen: zati bat Bizkaian eta beste zati bat Araban. Aitak beti esaten zuen bera Bizkaia partean jaioa zela. Anaiak asko joaten ziren hara. Bera ere anaiarekin joan zen gerra bukatu zenean eta hilabete pasa zuen bertan. Ubideko familia oso euskalduna zen. Aititaren eta amamaren inguruko kontuak. Amamak 13 seme-alaba izan zituen. Izen euskaldunak.

  • Itziar Ajuria Garate Euskal izenen gorabeheran eztabaidak familian

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Aitak izen euskaldunak jarri nahi izaten zizkien umeei, baina amaren aldeko aitona ez zegoen ados. Lehenengoari aitak Josu ipini nahi zion, baina azkenean Jesus ipini zioten. Ondorengo seme-alaben izenak: Imanol, Karmel, Loretxo eta Itziar. Ama berarekin haurdun zegoela `Itziartxo´ antzezlana egin zuten Batzokian eta horregatik jarri zioten izen hori. Gazteena Jon Iñaki izan behar zen, baina aitonak ez zuen onartu.

  • Itziar Ajuria Garate Elgoibarko ikastolako bizipenak

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Guraso batzuek irakasle tituluduna noiz etorriko zen galdetzen zuten. Euskaraz irakasteko urtebetez prestatzen egon ostean, Nekane Iturbe etorri zen. Eskola publikoko irakasle batek abisatzen zien inspektorea noiz pasako zen. Nekane, haurdun zegoela, erori egin zen, inspektorearekin zihoala. Ikastola elizaren babespean zegoen eta on Beristain parrokoa zen arduraduna. Umeak 9 urtera arte bakarrik egon zitezkeen ikastolan eta gaztelaniaz ere prestatu behar izaten zituzten, handik beste eskola batera joateko.

  • Iñaki Gorostiza Euskarari eustea zaila

    Iñaki Gorostiza Etxaniz (1932) Elgoibar

    Gaur egun umeek gaztelaniaz egiten dute asko, euskaraz jakin arren. Badaude euskaraz ikasi duten erdaldunak ere. Norbere hizkuntzari eutsi egin behar zaiola dio. Baina bere ondorengoek eskola gaztelaniaz jaso zuten eta horrela zaila da euskarari eustea. Ikastola sortu ez balitz, euskara galdu egingo litzatekeela dio.

  • Sebas Agirre Ikastolaren taberna

    Sebas Agirre Unamuno (1956) Bergara

    Bergarako ikastolaren tabernan euskararekiko sentimendu handia zegoen.

  • Andres Alberdi Euskara irakasgai bezala

    Andres Alberdi Gorostiaga (1950) Getaria

    Andres Elgoibarko institutuan lanean hasi zenean, nahiz eta euskarazko irakasle ofizialik ez egon eta araudian sartuta ez egon, beste irakasgaietako irakasleek (Pello Arrieta, Enrike Larrañaga, Joxe Ramon Kortabitarte, Pello Gaztelurrutia, Gaztañaga...) euskara ere irakasten zuten. Geroago hasi ziren plazak ateratzen.

  • Alfonso Guillo Elgoibarko ikastola: kokapenak

    Alfonso Guilló González (1953) Elgoibar

    Elgoibarko ikastolako eraikin berria eraiki aurretik (1976), lokal ezberdinetan ematen zituzten klaseak: elizako gela batzuetan, San Frantzisko kalean, Santa Ana kalean...