Euskara eta politika
-
Serafin Esnaola abadea
Pedro Garitano Laskurain (1936) Bergara
Serafin Esnaola abadea, Bergarara zigortuta heldu zen. San Antonioko kapilatxoa zeukan bere ardurapean eta mutikoak mendira eramaten zituen, bertan natura erakusteko. Euskal literatura ere irakasten zien. Gazte asko bere inguruan ibiltzen ziren eta oso maitatua zen, nahiz eta oso kontrolatuta egoten zen poliziarengatik. Itxura denez, Jose Antonio Agirreren hileta berak egin zuen. Bideokamera bat ere bazuen eta pelikulak grabatzen zituzten. Serafinekin hazi ziren haur eta gazteak, oso belaunaldia ona direla uste du Pedrok.
-
Oargi-Traskaeta elkarteaz
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Oargi-Troskaeta elkarteari buruz ari dira. 1981ean zenbat ekintza antolatu zituzten azaltzen dute. Antolatzeko eta ekintzarako indar handia zegoela diote. Frankismoan kultura baliatzen zuten gauzak antolatzeko eta zirrikitu bila ibiltzen ziren.
-
Bertso zaharrak zentsoreentzat
Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun
Bertsolari eta kantariek abestu behar zutenaren berri eman behar izaten zuten aurrez antolatzaileek. Bertso zaharrak bidaltzen zituzten, erdaratuta, zentsoreek onartzeko.
-
Euskaraz berba egiteko beldur
Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein
Euskaraz berba egitearren izaten zituzten traba eta arazoei buruz dihardu pasarte honetan.
-
Euskararen egoera hezkuntzan: debekuak
Enrike Mugarza Idarraga (1932) Mallabia
Eskolan euskaraz hitz egitearren zigorra. Lagunartean eta etxean beti euskaraz. Hizkuntzaren erabilera. Erdara jakitearen garrantzia. Arabara erdara ikastera soldadutzara joan aurretik.
-
Euskararen eta ikastolaren aldeko apustua
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Beti izan da oso mendizalea. Pol-pol mendizale elkartearekin asko joaten zen mendira. Frankismo sasoia zen eta denborarekin politikaz hitz egiten hasi ziren. Berak 5-6 urteko semea zuen eta ikastolak bultzatzeko lanean hasi zen. Ardura ere bazuten, jendeak esaten zuelako, ikastolak lizentziarik ez zuenez, han ikasitakoak ez zuela balioko. Hala ere, euskararen aldeko apustua egin zuten eta semea Bergarako lehenengo ikastolan hasi zen.
-
Bi ikastola Bergaran: Konbenio kalekoa eta Batzoki zaharrekoa
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Garai batean, Aranzadi sortu aurretik, bi ikastola egon ziren Bergaran: Konbenio kalekoa eta Batzoki zaharrekoa. Batzokiko ikastolatik Amilibiaren akademiara pasatzen ziren ikasleak. Akademiaren lizentzia baliatu zuten ikastolarentzat.
-
Jaialdietarako Gobernu Zibilaren baimena behar
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Jaialdiak antolatzeko, Donostiako Gobernu Zibilaren baimena behar izaten zen. Bera joaten zen, Udaleko zinegotzi izan zen sasoian. Bertsolariek zer kantatu behar zuten idatziz jartzeko eskatzen zieten.
-
Ikastolarentzat gelak egokitzeko, diru eskatzen zuten Madrilen
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Bergarako Seminarioan Aranzadi ikastolarentzat gelak prestatzen hasi zirenean, obra batzuk egin beharra zegoen eta diru-laguntzak eskatzen zituzten Madrilen. Jose Mari Larrañaga aparejadoreak egindako proiektua eta aurrekontua aurkezten zituzten, dirua jasotzeko. Antza denez, Espainiako beste leku batzuetatik ez zuten eskolak egokitzeko dirurik eskatzen eta Gobernukoei amorrua ematen zien horrek.
-
Burgosko idazkaria urte luzez Bergarako Udalean
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Jose Luis alkate egon zen sasoian, idazkariaren papera garrantzitsua zen. Idazkaria Burgosetik zetorrela jakitean, hori saihesten ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu. Udalean dena gaztelaniaz egiten zen eta berak asko sufritzen zuen horrekin. Andereño batekin hitz egin eta behintzat aktak euskaratzea lortu zuen. Idazkari lana egiteko pertsona euskaldun bat jarri zuten, baina ez zuen lanbidea ezagutzen, artean ez zegoelako idazkari euskaldunik. Udaleko langileak ondoen ezagutzen zituen Donato Gallastegi jarri zuten hari laguntzen, baina hala ere ezin. Urte luzez egon zen idazkari erdalduna, harik eta Donostiara joan zen arte.
-
Euskaltzaindiaren VIII.en kongresua Bergaran
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Euskaltzaindiaren VIII.en kongresua Bergaran egin zen, UNEDen. Mitxelena, Villasante, Laffitte, Txilardegi... eta orduko euskaltzain garrantzitsuenak bildu ziren astebetez. Jose Luisek eman zion kongresuari hasiera eta amaiera, alkate gisa. Udaletxeko balkoian ikurrina jarri zuen, kongresuak iraun zuen bitartean. Espainiako banderarik ez zuen jarri eta hori debekatuta zegoen, baina ez zen ezer gertatu. Euskara batua kongresu horretan onartu zela dio, baina askotan ez dela aipatzen arrazoi politikoengatik.
-
Karlos Santamariarekin eta Rikardo Arrregirekin bilera, ikastolako auzi bat konpontzeko
Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar
Elgoibarko ikastolari elizak eman zion babesa sorreran. Lehenengo irakaslea Itziar Ajuria izan zen. Ondoren hasi ziren irakasle gazteek politikarekiko lotura handiagoa zuten eta gurasoei kezka piztu zitzaien, batez ere irakasle batekin. Guraso eta irakasleen arteko borroka zegoen, irakasleek euren arabera zehaztu nahi zutelako irakaskuntza. Orduan, Felix Etxeberriak bilera batera deitu zuen Jesus, Barrutiarenera. Lazaro Unzuetaren bitartez kontaktatu zuen Karlos Santamaria eta Rikardo Arregi etorri ziren bilera horretara. Guraso eta irakasleekin bildu ziren geroago eta hitzaldi baten bidez Rikardo Arregik garbi utzi zuen gurasoek izan behar zutela indar handiagoa. Rikardo Arregiren inguruko kontuak: "Zeruko Argia"ko artikuluak, heriotza, historikoki izan duen garrantzia...
-
Lehenengo ikastolen sorrera
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Ikastolaren sorrera. Antxon Kontxi Beitia andereñoak ikastola sortu zuen, bere etxean. Nekane izeneko bat joan zitzaion laguntzaile bezala. Gero beste tokietan hasi ziren, sanjuanen ere bai. Herrerakoekin elkartzen ziren. Imanol Urbietaren abestiak erabiltzen zituzten. Ipuinak eta jostailuak asmatzen (makarroiekin, egutegiekin...). Folioak nola egiten zituen kontatzen du.
-
Lehen ikastola, herriko hainbat lokaletan sakabanatuta
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Donibaneko lehen ikastola non zegoen azaltzen du, Bonantzan. Sakabanatuta zeuden, hainbat lokaletan. PYSBEren jangela izandakoan ere izan ziren gela batzuk. Lizeoa sortu aurretik, ikasle zaharrenak Errenteriako ikastolara joan ziren.
-
Gurasoei eskerrak, ikastola aurrera
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
60ko hamarkadan hasi zen euskalzaletasuna pizten herrian, ikastola sortu zenean. Konfiantza handia ipini zuten gurasoek. Ez zen erraza, umeek kartillarik ez zutelako.
-
Gerra aurretik Eibarren dena euskeraz
Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar
Gerra aurretik Eibar guztiz euskalduna zen eta sozialistek euskara gehiago egiten zuten abertzaleek baino. Sozialistek hitanoz hitz egiten zuten. Abertzaleek klase sozial altuagoa zuten, ikasketak kanpoan egiten zituzten eta gaztelania dotorea erabiltzen zuten, herriko gainontzekoengan konplexua sortuz, gehienbat emakumeengan. Gerraostean, Eibarren zegoen kobratzailearen emaztearekin (Kontxaren irakasle izandakoa) izandako eztabaida kontatzen du.
-
Arakama abadearekin, klandestinoki euskaraz alfabetatzen
Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar
Arakama izeneko abade batek euskarazko alfabetatzea irakatsi zien Imanol Laspiurri eta beste 8 lagunei, 50. hamarkadan. Frankismo garaian euskaraz egitea debekatu zenean, jende askok etxean ere euskaraz egiteari utzi zion, baina beraiek ez. Euskeraz egiteari buruzko hausnarketa.
-
Atentzioa deitzen Imanol deitzeagatik eta ez Manuel
Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar
Gerraostean, 50. hamarkadan-eta, gaztelania asko entzuten zen kaletik. Hotel Comercio-ko jabearekin, Kontxaren amak eztabaidan izaten zituen, semeari Imanol deitzeagatik, Manuel beharrean. Beste askok, euskarazko izenak gazteleratu zituzten.
-
Zorrozkailua zer zen ez zekien
Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar
Eibarko ikastola sortu zenean, behin andereño bat gaixotu eta ordezkapena egin zion. Kontxak oraindik ez zekien euskara batuaz hitz egiten eta ume bat hurbildu zitzaion, beste batek zorrozkailua ("zorrozkilua") kendu ziolako. Berak ez zuen zorrozkailu hitza ezagutzen.
-
Ezin euskalduna eta espainola izan
Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar
Euskara eta politika ez dira nahastu behar. Alderdi bat edo beste egon gobernuan, denak euskaldunak izan eta sentitu beharko lirateke.