Euskara eta politika

  • Bixente Taberna Andereño bila

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Zailtasunak izan zituzten andereñoa harrapatzen: euskalduna eta tituluduna. Eskualdean bilatu zuten, Iruñean, San Fermin ikastolako Atxarekin solastatu ziren, Iruñeko gau eskoletako zuzendari Patxi Zabaletarekin… .

  • Bixente Taberna Ikastolaren berria zabaltzen

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Berako erretorearekin ere solastatu ziren ikastolaren proiektuaren berri emateko, baita haren arreba Mikaelarekin ere, Berako eskola zaharreko arduradunarekin.

  • Bixente Taberna Hitzaldiko hizlariak eta parte hartzea

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Ikastola sustatzeko emandako hitzaldietara, Karlos Garaikotxea eta Satrustegi apeza etorri ziren hizlari. Horrek garrantzia eman zion proiektuari. Hitzaldiak hagitz jendetsuak izan ziren, eta ordurako sumatzen zen euskararen aldeko giroa.

  • Bixente Taberna Euskararen aldeko giroa Beran eta Lesakan

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Euskararen aldeko giroa sumatzen bazen ere, batzuek uste zuten euskara zaharkitua zela eta ez zuela hizkuntza horretan ikastea merezi. Halere, guraso gazteek bazuten euskaren aldeko gogoa, Beran batez ere. Lesakan hasiera batean arrakasta ttikiagoa izan zuen ikastolak. Ikastola sortu baino lehen ere, zenbait guraso proiektua bulkatzen hasi ziren, horren alde lan egiten.

  • Bixente Taberna Lehenbiziko andereñoak

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Berroetako Pili andereñoa hasi zen Berako ikastolan. Urtero andereño berri bat gehiago hasten zen ikastolan, baita Lesakakoan ere. Hala, ikastolak beren bidea egiten hasi ziren. Bixente soldaduskarat joan behar izan zen orduan, eta ikastolaren mugimendutik aldendu behar izan zen.

  • Bixente Taberna Gure Txokoako kantaldiak

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Gure Txokoak ia urtero antolatzen zituen kantaldiak, normalean Altzateko plazan. Bixente urte batez egon zen elkarteko zuzendaritza taldean, eta, urte hartan, Berako plazan antolatu zuten Ez Dok Amairuren kontzertu bat, Joxean Artzek hala eskatuta. Xabier Leteren kontzertu erdian ezkilek jo zuten.

  • Bixente Taberna Iruñerriko gau-eskolak eta Arrotxapeako ikastola

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Bixente Iruñeko gau eskoletan aritu zen, baina lehenbizi alfabetatu egin zen Jose Manuel Aleman irakaslearekin. Hurrengo urtean irakasle hasi zen Arturo Campionen. Urte batzuen buruan, Campion indartuta, auzoetan gau eskolak sortzen hasi ziren. Hala, Bixentek bertze gau eskola batzuetan ere eman zituen klaseak, adibidez Arrotxapean. Hortik, Arrotxapean ikastola sortzeko ideiari ekin zioten, Bixente tarteko.

  • Bixente Taberna Garai hartako oroitzapenaz

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Garai hartako oroitzapen ona du Bixentek; berak bere burua berraurkitu zuen, eta berreskuratze prozesua ilusionagarria egin zitzaion. Franco bezalako etsai nabarmena izateak horretan ere nolabait lagundu zuen. Halere, garai konplexuak ziren, eta horrek tirabira batzuk ere eragin zituen.

  • Itxato Aranibar Ikastolaren aldeko hitzaldia

    Itxaro Aranibar Eltzaurdia (1945) Bera

    Ikastolako proiektuari bulkada emateko, Satrustegi eta Karlos Garaikoetxea eraman zituzten hitzaldi bat ematera.

  • Itxato Aranibar Ikastola martxan paratzeko zailtasunez

    Itxaro Aranibar Eltzaurdia (1945) Bera

    Ikastola martxan paratzeko, zailtasunak izan zituzten baimen aferekin. Halere, Gure Txokoaren babespean aritu ziren, baita Principe de Vianako laguntza izan ere.

  • Itxato Aranibar Leitzan ere, euskararen aldeko mugimenduan

    Itxaro Aranibar Eltzaurdia (1945) Bera

    1976an, Itxaro Leitzara joan zen, eta han ere euskaren aldeko mugimenduan segitu zuen; gau eskoletan, errate baterako.

  • Itxato Aranibar Polizia sekreta gau-eskoletan

    Itxaro Aranibar Eltzaurdia (1945) Bera

    Ez ziren garai errazak izan. Gau-eskoletako Itxaroren talde batean, polizia sekreta batek eman zuen izena. Itxarok erraten zituenak jakin nahi zituen.

  • Txoltxan Herri-indarra mankomunitatearen sorreran

    Joxe Emilio Txoperena Zugarramurdi (1953) Lesaka

    Hautetsi batzuek bertze batzuek baino hobeki ikusten zuten mankomunitatearen afera. Dena dela, gibeletik herri mugimendu handia zegoenez, aitzinerat egin zuten. Bigarren euskara-sustatzailea kontratatzeko orduan, hautetsi baten batek oztopoak paratu zituen.

  • Txoltxan Hizkuntza ohitura aldatzen

    Joxe Emilio Txoperena Zugarramurdi (1953) Lesaka

    Gaztetan erabaki zuen Txoltxanek hizkuntza ohitura aldatu eta euskaraz solastatzea. Garai hartan, nazio kontzientzia zabaltzen ari zen, eta harekin batera lotzen du Txoltxanek hizkuntza. Hala, herdoildua zuen euskara poliki-poliki findu zuen.

  • Txoltxan Euskararen aldeko borroka, etengabekoa

    Joxe Emilio Txoperena Zugarramurdi (1953) Lesaka

    Lan handia dago oraindik ere euskararen alde egiteko. Egun, Txoltxanen ustez epaitegietatik egiten da hizkuntza politika; gaztelaniaren aldekoa eta euskararen kontrakoa. Hortaz, euskararen aldeko borroka, etengabeko borroka da.

  • Txoltxan Herriaren independentzia, euskararen biziraupena

    Joxe Emilio Txoperena Zugarramurdi (1953) Lesaka

    Txoltxanen ustez, arrunt zaila da herriaren independentziarik gabe euskarak irautea. Independentzia lortuta ere, lan handia egin beharko da euskarak bizirauteko.

  • Justina Elexpuru 70eko hamarkadan udalekuetan

    Justina Elexpuru Arregi (1948) Bergara

    1972. urtean, Bergarako ikastolan jendea behar zutenez, bertan hasi zen lanean. Lehenago, udalekuetako begirale bezala ibili zen.

  • Justina Elexpuru Filosofia ikasketak Erroman eta Valentzian

    Justina Elexpuru Arregi (1948) Bergara

    Erroman hasi zituen Filosofia ikasketak, eta gero Valentzian jarraitu zuen. Bueltatzean, Elgoibarko eta Eibarko ikastoletan lan egin zuen, eta, azkenik, Bergarako Aranzadi ikastolan.

  • Kontxi Erro Irungo eta Lesakako giroa

    Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka

    Burgoseko prozesuaren harira Irunen egindako protestez oroitzen da. Gelako kide bat atxilotu zuten, eta horrek kontzientzia ernarazi zion. Lesakan, giroa erdalduna zen bai kalean bai lagunartean. Euskara etxeko kontua zen, baserritarren hizkuntza. Bera baserritarra zen, eta haiek egoerari buelta ematen saiatzen ziren gaztelaniaz solastatuz ahalik eta hobekien.

  • Kontxi Erro Ikastolako batzordeetako bilerak

    Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka

    Batzordean kezkak eta zalantzak izan zituzten lehenbizi: nola segi aitzinerat, dirua nondik lortu, ildo pedagogikoa… Bileretan 6 guraso, 2 irakasle eta 2 laguntzaile izaten ziren, eta atean itsulapiko bat; bilera noiz zen jakiten zuten eta hura zaintzera joaten ziren.