Euskara eta politika

  • Mikel Salaberria Lezoko lehenengo ikastola, etxe prefabrikatu bat

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Lezoko udaletxeak ez zien lagundu ikastola sortzeko proiektuarekin. Ikastola izango zen etxe prefabrikatua Irunetik ekarri zuten. Lursailean, gerra zibileko obus bat agertu zen.

  • Mikel Salaberria Ikastolak, elizaren babesean sortuta

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Ikastola sortu zenean, beldur asko zegoen eta elizaren babesarekin sortu ziren.

  • Mikel Salaberria Arrasateko ikastola, Lezokoaren erreferente

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Arrasateko ikastola izan zuten erreferente moduan. Bertan, kooperatibismoaren barruan sortu zen ikastola eta erabakiak hartzeko asko hitz egiten zutela gogoratzen du Mikelek. Errenteriako ikastola.

  • Mikel Salaberria Lezoko ikastolaren sorrera III: herriaren laguntza gutxi

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Lezon euskara berpizten hasi zenean, Mikel ez zegoen ikastolaren kudeaketan hain sartuta. Herrian, laguntza gutxi izan zuten ikastola sortzeko orduan.

  • Ixa Ordoñez Ikastolaren aldeko hitzaldia

    Ixa Ordoñez Iratzoki (1952) Baztan

    Ikastolaren proiektuaren alde, hitzaldi bat antolatu zuten. Garaikoetxeak eta San Fermin ikastolako zuzendari Atxak eman zuten hitzaldia. Horrat, gurasoak gonbidatu zituzten. Iruñeko poliziak agertu ziren mintzaldian; halere, ez zen deus gertatu.

  • Ixa Ordoñez D eredua eskola publikoan

    Ixa Ordoñez Iratzoki (1952) Baztan

    Eskola publikoak D eredua txertatu zuen, hein batean, ikastolak izan zuen arrakastagatik eta herriaren presioagatik.

  • Ixa Ordoñez Gau-eskolei buruz

    Ixa Ordoñez Iratzoki (1952) Baztan

    Gau-eskoletako ikasleak gurasoak eta gazteak izaten ziren. Liburu bat zegoen euskara ikasteko, bakarra: “Euskara, hire laguna”. Kantak ere erabiltzen zituzten. Polizia sekreta bat joaten zen gau eskoletara. Gau eskolek harrera ona izan zuten: 3-4 klase zituzten eta 15 bat ikasle.

  • Oskar Txoperena Euskara mankomunitatearen sorrera konplexua

    Oskar Txoperena Mendigutxia (1960) Igantzi

    Euskara mankomunitatearen sorrera nahiko konplexua izan zen: Nafarroako lehenbizikoa izan zen, eta gainera 5 herri biltzen zituen. Izan zuten zailtasunik handiena eredu mota erabakitzea izan zen. Udalak konbentzitzen ere lana izan zuten.

  • Patxi Larretxea Mugimendu handia euskaltegiaren inguruan

    Patxi Larretxea Lazkano (1959) Arantza

    Nafarroako Ley del Vascuence delakoa atera zutelarik, horren kontrako manifestazioetara joaten ziren, aunitz mugitzen ziren. Harreman handia egin zuten Iruñeko eta Gasteizko euskaltegiekin; udako ikastaroetara batez ere hango ikasle eta irakasleak etortzen ziren. Barnetegietara joaten ziren ikasleen motibazioa euskara ikastea zen; egun, berriz, euskara-titulua eskuratu nahi dute. Giro ona izaten zuten barnetegietan, egunez klaseetara joaten ziren eta gauez poteatzera ateratzen ziren. Korrikaren antolaketan ere aritzen ziren euskaltegikoak.

  • Patxi Larretxea AEKren haustura, IKAren sorrera

    Patxi Larretxea Lazkano (1959) Arantza

    Bortzirietako euskaltegia hasieran AEK zen, baina AEK barrenean haustura eman zelarik, IKA izatera pasatu zen. AEKren barrenean bi ildo ziren: batetik, ezker abertzalearekin lotura izan beharra zuela pentsatzen zutenak eta, bertzetik, independentzia osoa behar zela pentsatzen zutenak. Hala, AEK zatitu eta IKA sortu zen.

  • 100 Eskola erdaraz; euskararen erabilera zigortua

    Ana Mari Axpe Elejalde (1946) Arrasate

    Eskola erdaraz ematen zuten. Jolas-orduan euskaraz eginez gero, zigorra. Irakasleak.

  • Bego Iturbe Euskalduntze prozesua Mariaren Lagundia ikastetxean; B eredua

    Begoña Iturbe Linzoain (1958) Begoña Kapanaga Atorrasagasti (1959) Bergara

    Begoña izan zen Mariaren Lagundia ikastetxean euskaraz eskolak ematen hasi zen lehenengoa, 3 urteko umeekin. Ondoren, Pilare hasi zen 4 urtekoekin. Lekuz aldatu zirenean, beste bi irakasle sartu ziren eta euskarazko eskola gehiago ematen hasi ziren. Hasieran D eredua zen, baina B eredua ere sartu behar izan zuten, ama hizkuntza gaztelania zuten ume asko zeudelako. Euskalduntzea Haur Hezkuntzatik hasi zuten eta eskola osora zabaltzen joan zen. Irakasleak ere euskaldundu egin behar. Irakasle asko errioxarrak ziren.

  • Bego Iturbe Mariaren Lagundiko mojak eta "hermanita"k

    Begoña Iturbe Linzoain (1958) Begoña Kapanaga Atorrasagasti (1959) Bergara

    Mariaren Lagundiko mojen artean mailak zeuden: mojak eta "hermanitak". Mojak dotea zutenak izaten ziren, eskolak ematen zituztenak eta gaztelaniaz hitz egiten zutenak. "Hermaniten" artean, berriz, inguruetakoak ziren asko, euskaldunak; haiekin harremana euskaraz izaten zen. Mojen artean, asko espainiarrak ziren, baina bazeuden bertako nazionalistak ere.

  • Bixente Taberna 70eko hamarkadako giroa

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Bixenteren inguruko giroan ez zegoen euskararen kontrako jarrerarik, baina euskara lehenagoko afera izanen balitz bezala sentitzen zen. Euskara ez zegoen ez eskolan ez kultur munduan. Halere, etxean euskaraz aritzen ziren, lagunekin ere bai, eta Alkaiagan Beran baino euskara gehiago aditzen zen.

  • Bixente Taberna Principe de Vianaren euskaren aldeko jarrera

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Principe de Vianakoek euskaraz zekiten neska-mutilei kartilla bat irekitzen zieten aurrezki kutxan, keinu sinbolikoa zen, baina euskararen nolabaiteko aldeko jarrera erakusten zuen.

  • Bixente Taberna Ez Dok Amairuren kontzertuaren iraultza

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Leitzako Koralak, Xabier Letek, Lurdes Iriondok eta Mikel Laboak jo zuten Berako kontzertu hartan. Pensamiento Navarro egunkarian horren kronika hagitz ona argitaratu zuen. Kronikan aipatutakoak azaltzen ditu Bixentek. Kontzertu hark inguruko giroa irauli zuen eta modernitatea eman zion euskarari. Jende aunitz egon zen kontzertuan. EZ Dok Amairuren kontzertua Principe de Vianak antolatu zuen.

  • Bixente Taberna Berako eta Lesakako ikastolen sorrera

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Gure Txokoak ere omenaldiaren antolakuntzan parte hartu zuen. Elkarlan horretatik guztitik modu naturalean suertatu zen ikastola bat sortzeko lanketa; orduantxe hasiak ziren ikastolak martxan paratzen bertze leku batzuetan. Hala, 1974an gauzatu zen ikastolaren asmoa; Berako 5 lagun eta Lesakako 2 elkartu ziren helburu horrekin.

  • Bixente Taberna Ikastoletako lan-taldea eta hasierako planteamendua

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Hasierako planteamenduan, ikastola bat sortzeko 3 gauza behar zirela pentsatu zuten: haurrak, leku bat eta andereño bat. Berako eta Lesakako ikastolen sorreran nortzuk ibili ziren aipatzen du Bixentek.

  • Bixente Taberna 3 urteko haurrekin hasiera

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    3 urteko haurrekin hasi ziren, hori ez zelako derrigorrezko hezkuntza. Hala, bizpahiru urte izanen zituzten dena legeztatzeko. Erretoreari 3 urte lehenago sortutakoen zerrenda eskatu zioten, eta guziei eskutitz bat bidali zieten ikastolaren asmoa azaltzeko. Mintzaldi bat ere antolatu zuten ikastolaren proiektuaren berri emateko.

  • Bixente Taberna Diputazioaren dirulaguntza

    Bixente Taberna Iratzoki (1952) Bera

    Ikastolaren diru-iturrietako bat aldundiak ematen zituen laguntzak ziren. Horretarako, harremana izan behar zen eta bere oniritzia izan.