Euskara eta politika

  • Julen Abasolo Eskolan erdaraz egin behar; euskara gaizki ikusita

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Eskolan irakasle erdaldunak eta euskararen kontrakoak izan zituzten. Resuk izan zuen irakasle euskalduna hasieran; ikasi erdaraz egin behar zutela esaten zien, baina harremana euskaraz zela dio. Almenen euskaraz egitea despektiboa zela dio Resuk eta erdaraz ondo egiten saiatzen zirela.

  • Julen Abasolo Lagun artean euskarari eutsi zioten

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Aretxabaleta

    Erdara nagusi zela gogoan du Julenek, baina euskararekiko bizipen despektiborik ez dauka. Euskara mantendu egin zuten lagun artean.

  • Aginaga Lasarten zeuden eskolak

    Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria

    Umeak zirenean, euskara etxean hitz egiten zuten. Eskolan debekatua zegoen euskaraz hitz egiteko. Lasarten zeuden eskola ezberdinak aipatzen ditu. Michelingo eskolak, fabrikaren eskola propioak. Sei urtera arte neska eta mutilak elkarrekin eta gero banatuta.

  • Aginaga Euskaraz hitz egitea debekatua

    Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria

    Umetan Lasarten 1000 biztanle inguru zeuden. Michelin fabrika handitzen hasi zenean, herriak biztaleria asko irabazi zuen. Kalean ia denek gazteleraz.

  • Bittori Arruti Señorita Maritxu maistra

    Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria

    Eskolako irakaslea Señorita Maritxu zen. Euskalduna eta abertzalea zenez, ulertzen zuen ikasleen egoera. Mutilen maisua, ordea, erdalduna zen eta zigor asko jartzen zituen.

  • Bittori Arruti Eskolan gaztelania jakin gabe hasi zen

    Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria

    Eskolara oinez joaten ziren bazkaria eramanda. Oinetakoak aldatzeko eramaten zituzten, eguraldiaren arabera. Eskola eta doktrina gaztelaniaz ziren eta berak euskaraz bakarrik hitz egiten zuen. Andereño Maritxu.

  • Bittori Arruti Arantxa Mendizabal andereñoa

    Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria

    Arantxa Mendizabal Lasarteko ikastolako lehenengo andereñoaz hitz egiten du. Bittoriren etxean bizi izan zen urte batzuez.

  • Bittori Arruti Ikastola klandestinoa elizaren menpe

    Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria

    Lasarteko ikastola pixka bat garatu zenean, Usurbilgo haurrak ere bertara joaten hasi ziren. Dena isilpeka egiten zuten.

  • Juan Jose Araolaza Elgoibarko ikastolaren hasiera

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Elgoibarko emakume bat bere etxean ume batzuei euskaraz klaseak ematen hasi zen. Gero beste emakume bat hasi zen hari laguntzen eta gutxinaka ikasle eta irakasle kopuruak handitzen joan ziren. Hori izan omen zen Elgoibarko ikastolaren sorrera.

  • Juan Jose Araolaza Elizaren laguntza ikastolaren ofizialtasunean

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Gobernadore zibilak ikastola itxi nahi zuen, klandestinoak zirelako. Ikastolek ordurako federazio edo elkarte bat sortua zuten eta ofizialtasuna lortzeko elizaren laguntza behar zuten. Elgoibarren San Bartolomeko eskola parrokialak sortu ziren, Jon Beristain abadea buru zela. Ikasleek kartila ofizial batzuk behar zituzten eta Santa Klarako mojen bitartez lortu zituzten.

  • Juan Jose Araolaza Ikastolarako dirua lortzen

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Ikastolako dirua lortzeko, urtero Odeon-en jaialdi bat antolatzen zuten. Agustin Gorostizak futbol partidak antolatzen zituen. Pilota partidak ere antolatzen ziren eta sarrerak saltzeko, frontoia itxi behar izaten zen.

  • Juan Jose Araolaza Elgoibarko ikastola herrian sakabanatuta I

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Elgoibarko ikastolan gero eta ikasle gehiago matrikulatzen zirenez, Felix `Parapan´en ideia baten bidez, bonuak saltzen hasi ziren eta horrela ikastolarako lokalak erosten hasi ziren. Bonuak zer ziren. Gure Kai S.A.

  • Juan Jose Araolaza Elgoibarko ikastola herrian sakabanatuta II

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Danobat eta Goiti lantegien laguntza handia izan zuen Elgoibarko ikastolak. Estatuak "Plan de Urgencias Vascongadas" planaren barruan eskola txiki biribilak eraiki zituen, haurrak hara bideratzeko. Elgoibarren, ordea, ia denak ikastolara joaten zirenez, Udalarekin adostu zen eskola biribil horiek ikastolak ere erabiliko zituela.

  • Juan Jose Araolaza Elgoibarko ikastola herrian sakabanatuta III

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Haurtzaindegi laborala Elgoibarren sortzeko, 3 milioi pezetako laguntza lortu zuten. Diru horrekin, gainera, Urasandi inguruan beste lokal bat erosi zuten ikastolarako. Maalako mojen eskola itxi zutenean, bertan ere haurtzaindegia sortu zuten eta 3-4 irakasle hartu zituzten.

  • Juan Jose Araolaza Tituludun irakasle euskaldunak aurkitzeko zailtasunak

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Tituludun irakasle euskaldunak aurkitzea izan zen eragozpen handienetariko bat. Hasierako irakasleetako batzuk: Itziar Ajuria, Jone Etxabe, Mari Juli Konde, Nekane Zubiaurre…. Irakasle tituludunak, Antton Aramburu, Andrés Alberdi, Alfonso Gilló... Alfonso Guillóri buruz.

  • Juan Jose Araolaza Ikastolarako estatuaren diru laguntza nola lortu zuten

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Estatuak eskola pribatuei diru laguntzak bideratzeko plan bat atera zuen. Dirua lortzeko baldintzetako bat 8. mailara arteko ikasketak eskaintzea zen. Ez zutenez, talde bat bildu, Madrilera joan eta eskaera bertan aldatu zuten. 8. maila eskaintzen zutela adierazi zuten eskaeran, ikasle batzuk lortu zituzten martxan jartzeko gela hori, eta diru laguntza jasotzen hasi ziren.

  • Juan Jose Araolaza Ikastolako eraikinarentzat dirua lortzen

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Elgoibarko ikastolaren eraikin berria eraikitzeko plan partziala aurrera atera zen, baina dirua behar zuten lurzoru guzti horiek erosteko. Herritarrei dirua eskatu zieten, etxez etxe. Etxe bakoitzaren diru-sarreren arabera, kopuru bat edo beste eskatzen zuten. Zortzi milioi pezeta bildu zituzten herritarren artean. Enpresetan beste hainbeste bildu zen.

  • Juan Jose Araolaza Ikastola eraikitzeko baimena nola lortu zuten

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Proiektua eta dirua izanda, ikastola eraikitzeko baimena falta zitzaien. Zarautzeko ikastola egoera berean zegoenean, bertako zuzendaria, Joxe Juan, eta bi herrietako alkateak, Donostiara joan ziren gobernadorearengana.

  • Juan Jose Araolaza Frontoia Elgoibarko ikastolarentzat

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Elgoibarko ikastolaren eraikin berriari jolasleku gutxi diseinatu zitzaiola konturatu ziren. 800 ikasleentzat lekua behar zuen. Arkitektoak jatorrizko proiektua moldatu eta ikastolari frontoi bat atxikitu zitzaion.

  • Juan Jose Araolaza Aubixako udalekua

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Zarauzko ikastolak Aiako baserri batean udaleku bat sortu zuen eta hori entzunda, Juan Joxek Elgoibarko ikastolarako gauza bera egin behar zela pentsatu zuen. Behin, mendirtk zihoala Aubixako baserria ikusi zuen. Batzordean proiektuak aurrera egin zuen eta Aubixako konponketak auzolanez egin ziren. Begiraleak herriko gazteak eta irakasleak izaten ziren.