Euskara eta politika
-
1963tik aurrera hasi zen ikastolen giroa zabaltzen
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Nekane Auzmendi andereñoa Idiazabalen ezagutu zuen eta oso lagunak egin ziren. 1963. urtetik aurrera hasi zen ikastolen giroa gehiago plazaratzen, ikasle kopurua handitzen... Ordura arte, Kontxitak ez zien bere lagunei kontatu zertan egiten zuen lan.
-
Ikastolen publifikazioa
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Ikastolen publifikazioari buruz hausnarketa egiten du Kontxitak.
-
Eskola nazionalak, ikastolaren alde
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Pasaiako eskolen arteko harremana. Eskola nazionaletan, ikastolaren aldeko publizitatea egiten zuten. Nekane Auzmendik, salaketa bat jaso zuen, eskola nazionala utzi zuelako ikastolan lan egiteagatik.
-
Andereñoen antzerki eguna, Donostian
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Ikastola ezberdinetakoak jaunartzeetan, Urruñako bertso-egunean eta antzerki-egunetan biltzen ziren. Antzoki zaharrean biltzen ziren eta andereñek bakarrik hartzen zuten parte.
-
15 haurrentzat, 17 praktikako andereño
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Praktikako andereño asko zeuden garai batean. Zurriolan, 15 haurrentzat 17 praktikako andereño zeudela gogoratzen du. Lezo-Pasaia lizeoa sortu zuenean, berak ez zituen bertako andereñoak ezagutzen, Donostian lan egiten zuelako. Karmele Esnal Oreretako ikastolako andereñoarekin harreman handia izan zuen.
-
Kotizazioa lortzeko borroka I
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Hasierako ikastolako andereñoek ez zuten kotizatzen. Erretiroa hartu baino urte batzuk lehenago, eskola publikoan lanean hasi zen, pentsio txiki bat izateko. Hamahiru urtez ibili ziren kotizazio hori eskatzen, alderdi politiko guztiekin hitz egiten, Eusko Jaurlaritzarekin...
-
Kotizazioa lortzeko borroka II
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Andereño bezala lan egindako urteak gizarte segurantzan sartzeko, borroka handia egin behar izan zuten. Lau andereño ibili ziren hortan: Karmele Esnal, Nekane Auzmendi, Itziar Arzelus eta Kontxita Beitia. Gero, Ikastolaren Federazioaren esku utzi zuten.
-
Euskararekiko eta euskaldunekiko mespretxua
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Euskaldunak izateagatik mespretxatuak izan dira, ikastola sortu eta gero ere bai. Gizartea, orokorrean, euskararen kontra zegoen. Euskararen transmisioaren etena. Mespretxu horrek, harrotasuna ematen du gaur egun.
-
Santa Maria elizan ezkondu zen
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Donostian ezkondu zen, Santa Mariako elizan. Bertan ezkondu zen, bere ikasleak bertakoak zirelako. Pasaian izandako lehenengo bost ikastolako ikasleak ezkontzara gonbidatu zituen.
-
Lehenengo ikastoletako gurasoei eskerrak
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Ikastolaren alde egin zuten lehenengo gurasoei eskerrak ematen die Kontxitak. Ausardia izan zuten haien haurrak ikastolara eramateagatik, nola aterako zen jakin gabe. Amei ere eskerrak ematen die.
-
Ikastolen sorreran, apaizen laguntza ezinbestekoa izan zen
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Frankismo garaiako lehenengo ikastolen sorreran, apaiz batzuek laguntza handia eskeini zuten. Pan-Pin komikia, fraide kaputxino batek hilabetero eramaten zion etxera.
-
Lezoko ikastolaren sorrera I
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Lezoko ikastolaren sorrera. Don Ignacio Esnal abadeak maisu titulua atera zuen. Udaletxe atzean zegoen "Lezo Handia" izeneko lekuan etxe prefabrikatu bat jarri zuten, lehenengo ikastola izango zena. Hasiera horretan, ekimenean sartuta zeudenak: Joxe Kruz Esnaola, Joxe Miguel Treku, Manolita Korta, Iñaki Zuloaga, Joseba Urkizu...
-
Lezoko ikastolaren sorrera II
Joxe Kruz Esnaola Urkiri (1930) Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Lezoko ikastola sortzeko dirua lortzeko, Aldundira jo zuten, Manuel Lasarte Oria-rengana. Joxe Irastorza eta Mikelen osabaren abalekin, Aldundian mailegua eman zieten. Diru horrekin, ikastola izango zen etxe prefabrikatu bat jarri zuten.
-
Ikastolako sorreran, salaketak
Joxe Kruz Esnaola Urkiri (1930) Lezo
Ikastola sortzen ari zirenean, bi salaketa izan zituzten eta ikuskaritzakoak joan zitzaizkien. Ignacio Esnal abadeak gogor egin zuen ikastolaren alde.
-
Ikastola sortzeko beharra
Joxe Kruz Esnaola Urkiri (1930) Lezo
Ikastola sortzeko beharra ikusi zuten, aurretik doktrina euskaraz ematen zuen Agustina Lizarazuren eskola itxi zutenean. Don Ignacio Esnal abadea jarri zen orduan klaseak ematen.
-
Ikastola aurrera eramateko, tituludun irakasle bila
Joxe Kruz Esnaola Urkiri (1930) Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Ikastola izango zen etxe prefabrikatua eraikitzen, Joseba Urkizuk lan handia egin zuen. Guraso hauen helburua, beraien seme-alabak euskaraz ikasteko aukera izatea zen. Hogei bat izan ziren lehenengo ikasleak. Tituludun irakasleak behar zituzten eta lehenengoa Agustina Pontesta eta Ignacio Esnal izan ziren.
-
Hasieran, jende gutxi ikastolaren alde
Joxe Kruz Esnaola Urkiri (1930) Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Mikel izan zen Lezoko ikastolako lehendakaria. Ikastola sortu zutenean, giro euskalduna handitu egin zen. Ordura arte oso gutxi zegoen. Ikastolarako bazkideak nola lortzen zituzten.
-
Lezoko ikastolako lehenengo andereñoak
Joxe Kruz Esnaola Urkiri (1930) Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Elbira Zipitriarekin ikasitako andereñoak izan zituzten irakasle bezala. Mari Carmen Goñi lekaroztarra izan zen Lezoko lehenengo tituludun andereñoa.
-
Ikastola ez zuten politizatu nahi
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Batzuk, ikastola abertzaletasunarekin lotzen zuten baina Mikelek hori ez zuen nahi. Ikuskaritzakoek begi onez ikusi zuten ikastola sortzea.
-
Errenteriako ikastolarekin arazoak
Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo
Lezoko ikastola sortu zenean, bertan ikasten zuten ikasleek Errenteriako ikastolan ikasketak jarraitzeko aukera izango zutela adostu zuten. Baina ez zen horrela izan, eta Pasai Donibanera joan ziren ikastera. Geroago, badiako ikasle guztiak batuko zituen Pasaia-Lezo lizeoa sortu zuten bertan.