Euskara eta politika
-
Herriaren independentzia, euskararen biziraupena
Joxe Emilio Txoperena Zugarramurdi (1953) Lesaka
Txoltxanen ustez, arrunt zaila da herriaren independentziarik gabe euskarak irautea. Independentzia lortuta ere, lan handia egin beharko da euskarak bizirauteko.
-
70eko hamarkadan udalekuetan
Justina Elexpuru Arregi (1948) Bergara
1972. urtean, Bergarako ikastolan jendea behar zutenez, bertan hasi zen lanean. Lehenago, udalekuetako begirale bezala ibili zen.
-
Filosofia ikasketak Erroman eta Valentzian
Justina Elexpuru Arregi (1948) Bergara
Erroman hasi zituen Filosofia ikasketak, eta gero Valentzian jarraitu zuen. Bueltatzean, Elgoibarko eta Eibarko ikastoletan lan egin zuen, eta, azkenik, Bergarako Aranzadi ikastolan.
-
Irungo eta Lesakako giroa
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
Burgoseko prozesuaren harira Irunen egindako protestez oroitzen da. Gelako kide bat atxilotu zuten, eta horrek kontzientzia ernarazi zion. Lesakan, giroa erdalduna zen bai kalean bai lagunartean. Euskara etxeko kontua zen, baserritarren hizkuntza. Bera baserritarra zen, eta haiek egoerari buelta ematen saiatzen ziren gaztelaniaz solastatuz ahalik eta hobekien.
-
Ikastolako batzordeetako bilerak
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
Batzordean kezkak eta zalantzak izan zituzten lehenbizi: nola segi aitzinerat, dirua nondik lortu, ildo pedagogikoa… Bileretan 6 guraso, 2 irakasle eta 2 laguntzaile izaten ziren, eta atean itsulapiko bat; bilera noiz zen jakiten zuten eta hura zaintzera joaten ziren.
-
Ikastolaren egunerokoa
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
Ilusio handia zuten ikastolako proiektuan, gurasoek konfiantza osoa zuten, lan handia egiten zuten materialarekin.
-
1985ean Nafarroako zonifikazioaren kontra protesta
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
Antton Erkizia, Kontxi eta bertze batzuk diputazioan sartu ziren, Malon hezkuntza kontseilariaren bulegoan, zonifikazioaren kontra, Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea nahi zuten. Balkoian kateatu ziren, eta txapel gorriak joan ziren handik bidaltzeko asmoz. Gero, epaituak izan ziren, eta euskaraz deklaratu zuten.
-
Euskal Herrian Euskarazen sorrera
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
Garai hartan, udaro Iruñera joaten ziren UEUra, eta han kezka berak zituzten jendearekin elkartzen ziren. Hala, talde ekintzaile bat sortzea erabaki zuten, Euskal Herrian Euskaraz. Euskararen estatus legala aldarrikatzen zuten, baita kaleko erabilera ere.
-
EHEn lehenbiziko batzarra
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
EHEren lehenbiziko batzarra Lesakan izan zen, eta Euskal Herriko 100 bat lagun elkartu ziren. Bertan mugimenduaren oinarriak finkatu ziren eta urte hartako Durangoko Azokan lehenbiziko prentsaurrekoa egin zuten.
-
EHEn egiten zituzten ekintzak
Kontxi Erro Jauregi (1951) Lesaka
Luis Mari Mujikak proposatu zuen mugimenduaren izena eta Antton Erkiziak ikurra. Helburua ere zehaztu zuten: nonahi zaudela, lehenbiziko hitza euskaraz. Euskaraz egin ezin zuten egoeretan nola jokatu ere pentsatu zuten. Hainbat ekintza egin zituzten euskara aldarrikatzeko. Batzar aunitz Donostian egiten zituzten; nortzuk joaten ziren aipatzen du. Geroago jende gazteagoa sartzen hasi zen, eta haiek segitu zuten elkartearen bidearekin.
-
Berako Oihua eta Segapoto irratia
Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka
Berako Alondigan Segapoto irratia hasi zen. Gainera, udalean, Berako Oihua izeneko aldizkaria atera zuten, Berako kontuak biltzeko asmoz. Aldizkaria euskaraz eta gaztelaniaz idatzia zegoen, ele bitan. Segapoton debatea izan zuten, ea gaztelaniaz edo euskaraz izan behar zen irratia, jende aunitzek ez baitzekien euskaraz.
-
Ikastolaren alde eta kontrakoak
Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka
Ikastolaren sorrera batzuek ez zuten begi onez hartu; uste zuten euskaraz ikasita ez zutela gaztelania ongi ikasiko. Gainera, metodologia hagitz ezberdina zen: jostatu, kantatu... eta batzuek ez zuten ongi ikusten. Bertze batzuek, aldiz, begi onez ikusten zuten, eta konfiantza ematen zien Joxe Marik alaba ikastolara eramaten zuela jakiteak.
-
83ko Nafarroa Oinezerako laguntzak eta laguntza ezak
Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka
1983ko Nafarroa Oinezen antolaketa zaila izan zen. Adibidez, pilota enpresak ez zuen Nafarroa Oinezen aldeko pilota partidurik antolatu nahi. Baque Kaferi ere laguntza eskatu zioten, eta ez zieten eman. Laguntza ere izan zuten: Gipuzkoako Diputazioko Ardantzarekin egon ziren, eta berak sustengua eman zien, baita diru-laguntza ere.
-
Ikastolako lehenbiziko promozioak
Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka
Berako ikastola legalizatu baino lehen, bertze ikastola batzuen bidez lortzen zituzten ikasleen kartillak. 1985Ean, ikastolako lehenbiziko promozioak akabatu zuen. Xabier Mauleon Hezkuntza Departamentuan zegoelarik, berarekin hitzartu zuten Bera eta Lesakako ikastoletako ikasleak Hondarribiko ikastolarat joanen zirela. Baina eguna ailegatu zelarik, ez zieten ikasleak matrikulatzen utzi eta Mauleon ordurako ez zegoen karguan. Lakuara joan ziren irtenbide bat eskatzera, eta Donostiako Zurriola institutuan matrikulatzeko erran zieten lehenbizi, eta, azkenean, Irungo Pio Barojara joaten utzi zieten. Bigarren promozioa, aldiz, Oronozera joan ziren.
-
Ikastola legalizatzeko diputaziorat
Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka
Nafarroako Aldundian sartu ziren behin ikastolaren legalizazioa eskatzeko. Del Burgoren bulegora joan ziren. Euskara salbatzeko ahal zuena eginen zuela erran zien hark. Ikastolako guraso batzuk ere tartean ziren.
-
Lurraren Eguna eta euskara
Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka
Lurraren Egunean euskara presente zegoen, baina ez zen erraza izan. Berako Udalean baziren jarduerak gaztelaniaz antolatu nahi zituzten kultur zinegotzi batzuk.
-
Akelarre jaialdia
Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka
Akelarre, euskaltegiaren bueltan antolatu zen besta handi bat izan zen; Alkaiagan egin zen. Lehenbizikoak AEKlarre izena zuen, euskaltegia AEK-koa baitzen. Gero, IKA izatera pasatu, eta Akelarre izena hartu zuen jaialdiak.
-
Lortutakoagatik borrokan
Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka
Euskararen aldeko mugimenduan hasi zelarik, ez zuen imajinatzen lortutako guzia lortuko zutela; ederki borrokatu behar izan zuten.
-
Lesakako kultur astea
Antton Erkizia Almandoz (1951) Lesaka
Kultur astea antolatu zuten Lesakan, "euskal jakintzaren lehen astea" deitu zioten. Frankismoaren azken urteak ziren, German Goienetxek ordurako mugitua zuen giro politikoa, kantu politikoak ere aditzen hasiak ziren, eta hala suertatu zen euskal jakintzaren astea antolatzearen ideia. Urrian izen zen, hiru egunetan. Lehenbiziko egunean Intxixu taldea etorri zen euskarazko antzerki bat egitera, arrakasta izan zuen. Bigarren egunean, Kasinoan artelan modernoen erakusketa egin zuten, Joxean Artzek hitzaldi bat eman zuen. "Telenorte"-k, Espainiako telebistaren delegazioak, irudi batzuk hartu zituen eta berrietan eman zituen. Horrek motibazioa areagotu zien lesakar euskaltzaleei, mugimendu euskaltzalea indartu eta ikastolaren ideia lantzen hasi ziren.
-
Ez Dok Amairu eta Pantxoa eta Peioren pasadizoa
Antton Erkizia Almandoz (1951) Lesaka
Jaialdi aunitz egin ziren Lesakan Ez Dok Amairurekin. Batzuek esperientzia ona izan zuten, bertze batzuek txarra. Adibidez, Pantxoa eta Peio behin jaialdi batera Lesakarat joan behar zirelarik, kontrol batean gelditu eta hagitz berandu ailegatu ziren. Kontzertua akabatuta, frontoitik atera zirelarik atxilotu egin zituzten. Biharamunean, mugan askatu zituzten. Jaialdi haiek lan handia ematen zuten baina sortzen zuten giroak merezi zuen.


