Euskara eta politika

  • Joxemari Iratzoki Ikastolaren alde eta kontrakoak

    Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka

    Ikastolaren sorrera batzuek ez zuten begi onez hartu; uste zuten euskaraz ikasita ez zutela gaztelania ongi ikasiko. Gainera, metodologia hagitz ezberdina zen: jostatu, kantatu... eta batzuek ez zuten ongi ikusten. Bertze batzuek, aldiz, begi onez ikusten zuten, eta konfiantza ematen zien Joxe Marik alaba ikastolara eramaten zuela jakiteak.

  • Joxemari Iratzoki 83ko Nafarroa Oinezerako laguntzak eta laguntza ezak

    Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka

    1983ko Nafarroa Oinezen antolaketa zaila izan zen. Adibidez, pilota enpresak ez zuen Nafarroa Oinezen aldeko pilota partidurik antolatu nahi. Baque Kaferi ere laguntza eskatu zioten, eta ez zieten eman. Laguntza ere izan zuten: Gipuzkoako Diputazioko Ardantzarekin egon ziren, eta berak sustengua eman zien, baita diru-laguntza ere.

  • Joxemari Iratzoki Ikastolako lehenbiziko promozioak

    Joxemari Iratzoki Elgorriaga () Lesaka

    Berako ikastola legalizatu baino lehen, bertze ikastola batzuen bidez lortzen zituzten ikasleen kartillak. 1985Ean, ikastolako lehenbiziko promozioak akabatu zuen. Xabier Mauleon Hezkuntza Departamentuan zegoelarik, berarekin hitzartu zuten Bera eta Lesakako ikastoletako ikasleak Hondarribiko ikastolarat joanen zirela. Baina eguna ailegatu zelarik, ez zieten ikasleak matrikulatzen utzi eta Mauleon ordurako ez zegoen karguan. Lakuara joan ziren irtenbide bat eskatzera, eta Donostiako Zurriola institutuan matrikulatzeko erran zieten lehenbizi, eta, azkenean, Irungo Pio Barojara joaten utzi zieten. Bigarren promozioa, aldiz, Oronozera joan ziren.

  • Bittori Telletxea Ikastola legalizatzeko diputaziorat

    Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka

    Nafarroako Aldundian sartu ziren behin ikastolaren legalizazioa eskatzeko. Del Burgoren bulegora joan ziren. Euskara salbatzeko ahal zuena eginen zuela erran zien hark. Ikastolako guraso batzuk ere tartean ziren.

  • Bittori Telletxea Lurraren Eguna eta euskara

    Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka

    Lurraren Egunean euskara presente zegoen, baina ez zen erraza izan. Berako Udalean baziren jarduerak gaztelaniaz antolatu nahi zituzten kultur zinegotzi batzuk.

  • Bittori Telletxea Akelarre jaialdia

    Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka

    Akelarre, euskaltegiaren bueltan antolatu zen besta handi bat izan zen; Alkaiagan egin zen. Lehenbizikoak AEKlarre izena zuen, euskaltegia AEK-koa baitzen. Gero, IKA izatera pasatu, eta Akelarre izena hartu zuen jaialdiak.

  • Bittori Telletxea Lortutakoagatik borrokan

    Bittori Telletxea Maia (1957) Lesaka

    Euskararen aldeko mugimenduan hasi zelarik, ez zuen imajinatzen lortutako guzia lortuko zutela; ederki borrokatu behar izan zuten.

  • Antoon Erkizia Lesakako kultur astea

    Antton Erkizia Almandoz (1951) Lesaka

    Kultur astea antolatu zuten Lesakan, "euskal jakintzaren lehen astea" deitu zioten. Frankismoaren azken urteak ziren, German Goienetxek ordurako mugitua zuen giro politikoa, kantu politikoak ere aditzen hasiak ziren, eta hala suertatu zen euskal jakintzaren astea antolatzearen ideia. Urrian izen zen, hiru egunetan. Lehenbiziko egunean Intxixu taldea etorri zen euskarazko antzerki bat egitera, arrakasta izan zuen. Bigarren egunean, Kasinoan artelan modernoen erakusketa egin zuten, Joxean Artzek hitzaldi bat eman zuen. "Telenorte"-k, Espainiako telebistaren delegazioak, irudi batzuk hartu zituen eta berrietan eman zituen. Horrek motibazioa areagotu zien lesakar euskaltzaleei, mugimendu euskaltzalea indartu eta ikastolaren ideia lantzen hasi ziren.

  • Antoon Erkizia Ez Dok Amairu eta Pantxoa eta Peioren pasadizoa

    Antton Erkizia Almandoz (1951) Lesaka

    Jaialdi aunitz egin ziren Lesakan Ez Dok Amairurekin. Batzuek esperientzia ona izan zuten, bertze batzuek txarra. Adibidez, Pantxoa eta Peio behin jaialdi batera Lesakarat joan behar zirelarik, kontrol batean gelditu eta hagitz berandu ailegatu ziren. Kontzertua akabatuta, frontoitik atera zirelarik atxilotu egin zituzten. Biharamunean, mugan askatu zituzten. Jaialdi haiek lan handia ematen zuten baina sortzen zuten giroak merezi zuen.

  • Belen Arrondo Dendetan euskeraz egiten zen

    Belen Arrondo Odriozola (1947) Bergara

    Frankismoan, lagun baten amari guardia zibilak atentzioa deitzen zion astoari euskaraz egiteagatik. Belenek etxean beti egin du euskaraz. Dendara joaten zenean, euskaraz egiten zuen ere.

  • Maistrak negarrez bukatu zuen eguna

    Bergara

    Mertxe eskolan hasi zenean, ez zekien gaztelaniaz hitz egiten eta asko zigortzen zioten. Maistra markinarra zen eta nahiz eta eskolak gaztelaniaz izan, apaizarekin dotrina euskaraz ikasten zutenez, maistrak ere uzten zien euskaraz errepasatzen. Egun batean, behatzaileak harrapatu zien eta maistrak negarrez bukatu zuen, bota zioten errietarengatik.

  • Patxi Berraondo Batxilergoan, nazioarekiko espiritua sustatzeko formakuntza

    Patxi Berraondo Juaristi (1947) Bergara

    Patxi, Bergarako eskola nazionaletan ibili zen umetan. Don Ignazio Zabala izan zuten irakasle eta inoiz ez zieten kanta frankistarik erakutsi. Batxilergoa, ordea, Lasa jatetxearen parean zegoen akademian egin zuen. Bertan, beste irakasgai batzuen artean, "Formación del espíritu nacional" ikasten zuten: frankismoaren inguruko kontuak, abestiak... Donostian egin behar izaten zuten azterketa urtean behin.

  • Patxi Berraondo Bergarako lehenego ikastolako gela

    Patxi Berraondo Juaristi (1947) Bergara

    1957. urte inguruan, Patxik batxilergoa akademian egiten zuen bitartean, eraikin berdinean hasi zen Bergarako ikastola martxan, Arrasateko andereño baten ezkutik.

  • Pedro Garitano Nemesio Etxanez abade euskaltzalea

    Pedro Garitano Laskurain (1936) Bergara

    Don Serafin Esnaola eta Don Nemesio Etxaniz abadeak gogoratzen ditu. Biak zigortuta eraman zituzten Bergarara apaiz bezala. Nemesioren kasuan, ez zuen soldatarik eta etxe batetik bestera ibiltzen zen ostatu bila. Antzerkiak idazten zituen eta baita kantak euskarara itzuli ere. Eskolan, mutikoei izena itzultzen zien ere.

  • Pedro Garitano Serafin Esnaola abadea

    Pedro Garitano Laskurain (1936) Bergara

    Serafin Esnaola abadea, Bergarara zigortuta heldu zen. San Antonioko kapilatxoa zeukan bere ardurapean eta mutikoak mendira eramaten zituen, bertan natura erakusteko. Euskal literatura ere irakasten zien. Gazte asko bere inguruan ibiltzen ziren eta oso maitatua zen, nahiz eta oso kontrolatuta egoten zen poliziarengatik. Itxura denez, Jose Antonio Agirreren hileta berak egin zuen. Bideokamera bat ere bazuen eta pelikulak grabatzen zituzten. Serafinekin hazi ziren haur eta gazteak, oso belaunaldia ona direla uste du Pedrok.

  • Jexux Aizpurua Oargi-Traskaeta elkarteaz

    Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun

    Oargi-Troskaeta elkarteari buruz ari dira. 1981ean zenbat ekintza antolatu zituzten azaltzen dute. Antolatzeko eta ekintzarako indar handia zegoela diote. Frankismoan kultura baliatzen zuten gauzak antolatzeko eta zirrikitu bila ibiltzen ziren.

  • Jexux Aizpurua Bertso zaharrak zentsoreentzat

    Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun

    Bertsolari eta kantariek abestu behar zutenaren berri eman behar izaten zuten aurrez antolatzaileek. Bertso zaharrak bidaltzen zituzten, erdaratuta, zentsoreek onartzeko.

  • 1148 Euskaraz berba egiteko beldur

    Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein

    Euskaraz berba egitearren izaten zituzten traba eta arazoei buruz dihardu pasarte honetan.

  • 101 Euskararen egoera hezkuntzan: debekuak

    Enrike Mugarza Idarraga (1932) Mallabia

    Eskolan euskaraz hitz egitearren zigorra. Lagunartean eta etxean beti euskaraz. Hizkuntzaren erabilera. Erdara jakitearen garrantzia. Arabara erdara ikastera soldadutzara joan aurretik.

  • Jose Luis Elkoro Euskararen eta ikastolaren aldeko apustua

    Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara

    Beti izan da oso mendizalea. Pol-pol mendizale elkartearekin asko joaten zen mendira. Frankismo sasoia zen eta denborarekin politikaz hitz egiten hasi ziren. Berak 5-6 urteko semea zuen eta ikastolak bultzatzeko lanean hasi zen. Ardura ere bazuten, jendeak esaten zuelako, ikastolak lizentziarik ez zuenez, han ikasitakoak ez zuela balioko. Hala ere, euskararen aldeko apustua egin zuten eta semea Bergarako lehenengo ikastolan hasi zen.