Burgosko idazkaria urte luzez Bergarako Udalean
Hizlaria(k): Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Herria: Bergara (Gipuzkoa)
Jose Luis alkate egon zen sasoian, idazkariaren papera garrantzitsua zen. Idazkaria Burgosetik zetorrela jakitean, hori saihesten ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu. Udalean dena gaztelaniaz egiten zen eta berak asko sufritzen zuen horrekin. Andereño batekin hitz egin eta behintzat aktak euskaratzea lortu zuen. Idazkari lana egiteko pertsona euskaldun bat jarri zuten, baina ez zuen lanbidea ezagutzen, artean ez zegoelako idazkari euskaldunik. Udaleko langileak ondoen ezagutzen zituen Donato Gallastegi jarri zuten hari laguntzen, baina hala ere ezin. Urte luzez egon zen idazkari erdalduna, harik eta Donostiara joan zen arte.
Informazio gehiago: Burgosko idazkaria urte luzez Bergarako Udalean
Euskara eta politika
-
Euskara ikasteko eskolak 1957an
Migel Angel Elustondo Etxeberria (1958)
Azpeitia
-
Mojetan, dena erdaraz; beldurra eta ausardia
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944)
Donostia
-
Aita Lontzi idazle eta euskaltzalea
Elena Zubero Ormaetxe () Esther Zubero Ormaetxe () Kepa Zubero Ormaetxe ()
Amorebieta-Etxano
-
San Geronimo kaleko ikastola
Marian Durá Aldasoro (1945)
Donostia
-
"Euskara hire laguna"
Arantza Garaialde Maiztegi (1951)
Donostia
-
Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera
Felipe Martitegi Iturrioz (1919)
Muxika
-
Isuna, euskaraz hitz egiteagatik
Maria Jesus Otaegi Urrutia (1928)
Donostia
-
Orokorrean, herri erdalduna
Iñaki Pascual Erkizia (1941)
Pasaia
-
Erbeste garaiko antzerkigintza II
Idoia Gereñu Odriozola (1980)
Tolosa
-
Euskerazaintzako kide
Lurdes Auzmendi Aierbe (1955)
Ataun


