Euskara eta politika

  • Lesmes Mujika Mitxelena Sukaldaritza ikastaroak antolatzen zituzten herrian I

    Lesmes Mujika Mitxelena (1931) Zizurkil

    Kalean ikastaroak egiten zituzten urtean behin edo bitan. Koaderno batean apuntatzen zituzten sukaldariek emandako errezetak. Hamabost bat emakume juntatzen ziren. Dirua jartzen zuten sukaldaria ordaintzeko. Egindako janaria zozkatu egiten zuten. Ezkondutako emakumeak ziren gehienak. Gizonezkoak ere parte hartzen zuten, baina sukaldaritzan ikasten ez. Helburua herriko jendeari zerbait erakustea zen.

  • Jasone Gorroño Euskal kontzientzia piztuta, euskaraz egiteko erabakia

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Aretxabaleta

    Jasonek eta lagun batzuek euskararen aldeko hautu kontzientea egin zuten gaztetan, euskal kontzientzia pizten hasi zitzaienean. Aitak Aberri Egunean ikurrina zuen postaltxo bat jartzen zuen urtero irratiaren ondoan eta sestra sortzen zen etxean. Behin lagun batek azaldu zion hura zela euskaldunen bandera. Bilerak egiten eta kontzientzia politikoa hartzen hasi ziren pixkanaka.

  • Jasone Gorroño Euskarazko alfabetatze-eskolak ikastetxeetan

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Ikastola publiko bihurtu zen 1994an eta ikastolako lehenengo mailetako umeak Kurtzebarri ikastetxekoekin nahastu ziren. Bi eredu zeuden artean, B eta D. Aurretik, euskarazko alfabetatze-eskolak eman ziren ikastetxeetan, eskola orduetatik kanpo. Jasone aritu zen eskolak ematen `Euskalduntzen´ liburuarekin. Aretxabaletan arazorik ez, nahiz eta zenbaitek gogoko ez izan; Eskoriatzan, berriz, gaizki ikusita zeuden eskola horiek, euskararen kontrako jarrera zuen jendea zegoelako.

  • Ana Mari Lezeartua Eskolan dena gaztelaniaz, Cara al Sol, banderari muin egin...

    Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku

    Eskola nazionalean sartzean banderari muin egin behar zioten eta "Cara al Sol" abestu. Maistra nafarra eta euskalduna zen, Miren Goiburu, eta pena ematen zion euskaldunek gaztelaniaz egin behar zutelako. Udaletxe azpian ibili zen eskolan. Neskak eta mutilak banatuta zeuden. Egaña lantegian lanean zegoen bitartean atera zuen eskola-ziurtagiria.

  • Maritxu Arrese Euskal kantak ikasten zituzten `Boga-boga´ liburutik

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Ez dute gaur egungo euskal musika talderik ezagutzen. Garai batean euskal kantak ikasten zituzten abadearekin, maistra etorri aurretik, `Boga-boga´ liburuarekin. Gustuko zuten abestea. Maritxuk dio arrosariotik irtendakoan kantuan joaten zirela basora. Gaur egun gazteek ez dute euskal abestirik abesten. Ramonek dio beraiek tabernarik taberna kantuan ibiltzen zirela.

  • Aintzane Agirre Hika zebilena, baserritarra

    Aintzane Agirre Urzelai (1981) Oñati

    Frankismo garaian erdararako joera nagusitu zen. Euskarazko liburuak debekatu zituzten. Zuka egiten zuena baino maila baxuagokoa izango zen hika zebilena: baserritarrak. Baserri munduko adinekoak konplexuak dituzte oraindik ere.

  • Karmen Irizar Eskolara gutxitan, kaletarrak baxuagotzat hartu

    Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola

    Karmen noizean behin joaten zen eskolara, lehenengo baserriko lanak ziren. Eskolan erdaraz egin behar izaten zutela dio Genarok, eta gaizki eginez gero, zigorra. Baserritarrak baxuago ikustearena hortik ere etor daitekeela dio Genarok.

  • Anttoni Nazabal Zaldibiako ikastolaren sorrera; Dominikar Errepublikako esperientzia

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Zaldibian etxebizitzetan ikastola jarri zuten eta mugimendu indartsua sortu zen. Irakasleetako bat Carmen Irastortza zen. Dominikar Errepublikara elkarrekin joan ziren; guztira 9 neska. Urtebeterako printzipioz, baina bi urte azkenean. Familia aberatseko troskista bat ezagutu zuen eta kontraesana sortu zion horrek.

  • 410 Seminarioan politika konturik ez; euskal kultura, berriz, bai

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Seminarioan abertzaletasunaz ez zen hitz egiten. Politika alde batera geratzen zen. Kulturalki asko jantzi omen zen seminarioan egondako garaian.

  • Xeferi Erostarbe Baserrietan hika gehiago

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Euren aurrekoek gurasoei berorika hitz egiten zieten, baita aitajaunari eta amandreari ere. Araotzen normalena zen kalean hika egitea. Gaur egun asko nabaritzen da euskaran kalearen eragina. Hika baserritarrek hobeto gorde dute.

  • Xeferi Erostarbe Hika egiteko, maiz elkar ikusi behar

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Euren artean euskaraz egin dute beti, baina denbora asko bada elkar ikusi ez dutela, zukara pasatzen dira nahigabe. Erdaraz hitz egiten hasi zen jendea Oñatin Frankismo garaian. Enkarna gerraurreko ikastolara joan zen, baita bere anai-arrebak ere, Koruetako Don Genarorekin.

  • Txomin Mujika Euskara lehiaketak Odeon antzokian

    Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar

    Odeon antzokian euskara lehiaketak egiten ziren. Besteak beste, Felix Etxeberriak, Jesus Larrañagak eta Pako Juaristik osatzen zuten epaimahaia. Adinaren arabera, galdera ezberdinak izaten ziren. Berak aitak irakatsitako bertso batzuk bota zituen eta saria irabazi zuen 10 urtekoen mailan. Gogoan du nagusiago bati "esparrago" nola esaten den euskaraz galdetu ziotela. Aitak lagundu zion galderekin Felix Etxeberriari.

  • Zumalde ahizpak Gurasoei erdaraz hitz egien zieten batzuek

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Zukaren eta hikaren moduan, euskararekin eta gaztelaniarekin antzekoa gertatzen zen. Gurasoek seme-alabei euskaraz egiten zieten, baina eurek gurasoei erdaraz, esaterako, Natiren senarraren etxean. Ana mariren garaian debekatuta zegoen euskara, eta eskolan zigortu egiten zituzten euskaraz hitz egiteagatik. Zumaldetarrek euskaraz egiten jarraitu dute aitak euskaraz egiteko esaten zielako, nahiz eta debekatuta egon.

  • Angel Ugarteburu Francoren heriotza eta Ikastolen goradakada

    Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua

    Elgoibarren immigrazioaren ondorioz euskara asko galdu zen eta euskara ez zen normaltasunez transmititu. Frankoren heriotzarekin, izugarri hasi zen ikastolaren eskaera. Metodologia berriak, testuliburuak...

  • Fernantxo Euskararen egoera garai batean

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Hika hitz egiteko ohitura dute. Bere gazte garaitik hona euskara asko aldatu dela dio. Eskolan gaztelaniaz ikasi zuten. Banderak igo eta "Cara al sol" kantatu behar izaten zuten, egunero. Flechas y pelayos. Kale Nagusian guardia zibil ezkongabeak bizi ziren (eta koartelean ezkonduak), eta kalean topo egiten zutenean ezin zuten euskaraz egin. Soldaduskan ere ezin, noski. Azpeitiko batzuekin elkartu zen han, eta isilka bertsotan ere aritzen ziren (Anjel Larrañaga musikaria).

  • Antzuolako tertulia Txapela erantsi beharra; eskolan euskararik ez

    Mahai-ingurua Antzuolan 1 () Antzuola

    Abade baten aurretik pasatzerakoan txapela erantsi eta "Ave María Purísima" esan behar izaten zen. Albaitariaren eta medikuaren aurrean ere erantsi behar izaten zen txapela. Eskolan zein maristetan euskaraz egiteagatik arazoak.

  • Pilar Guridi Seme-alabekin ez zuen hitanoan egiten

    Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati

    Seme-alabei ez die hitanoan egin. Ez zen erabaki bat izan; gazteleraren menpean bizi ziren orduan. Pilarrekin gehiago egiten zuten gazteleraz, baina aitak ez zuen etxean gaztelerarik onartzen.

  • 1239 Ordiziako euskara eta euskara Ordizian

    Patxi Maiza Urrestarazu (1933) Ordizia

    Ordizian jende gehiagok daki euskara, baina kalean erdaraz hitz egiten da hala ere. Lehen kalean eta etxean euskaraz baina jende artean erdaraz, eta eskolan ere erdaraz. Berak zuka egin izan du beti. Aitak berari hika. Ordiziako euskarak eta Ataungoak badute diferentzia txiki bat.

  • Arantxa Gurmendi Mojetan, dena erdaraz; beldurra eta ausardia

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Teresiarretan uniforme berdea zuten: "vespak" deitzen zieten. Ezin euskaraz egin. Gerora jakin zuen ikaskide batzuek euskaldunak zirela (Arantxa Urretabizkaia). Ikastolako lagunek talde itxia osatzen zuten. Beldurra eta ausardia.

  • Arantxa Gurmendi 'Jarrai' antzerki-taldean nola hasi zen

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Turismo bulegoan zebilela ezagutu zituen Jarrai antzerki-taldekoak; laguntza eske joan ziren. Santo Tomasetan emanaldia. Iñaki Beobide. Nola hasi zen taldean, Ramon Saizarbitoriarekin batera. Taldekideak.