Euskara eta politika
-
Lezoko ikastolako lehenengo irakasleak
Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Lezoko ikastolan lanean hasi zenean, berarekin batera irakasleak zirenak aipatzen ditu. Prefabrikatuan, Asun Larrea, Agustina Pontesta, Maixux Zugazti eta bera. Don Ignazio Esnalen etxean, Markos eta Joxe. Ikastola prefabrikatua nolakoa zen,
-
Ikastolak sortzeko arrazoiak
Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Lezoko ikastolaren hasieran dena egiteko zegoen eta arratsaldetan biltzen ziren materialak eta klaseak prestatzeko. Ikastolak sortzearen arrazoiak. Pedagogia ikasi zuen majisteritzan, baina gero, ikasleen arabera moldatu beharra dago irakasteko modua.
-
Ikuskaritzakoak ikastolara joaten zirenean
Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Lezoko ikastolan, ikuskaritzakoa etorri zenean ama birjinaren irudiarekin izandako anekdota kontatzen du.
-
Pasaia-Lezo lizeoan, badia guztiko haurrak
Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Majisteritzako ikasketak bukatzeko, andereño lana utzi zuen. Titulua lortuta, 1979an, Pasaia-Lezo lizeoan lan egiteko deitu zioten. Lizeoa bukatu gabe zegoen, Lezoko, San Juango, San Pedroko, Antxoko eta Trintxerpeko ikasleak batzen ziren. Ikastolan. Lizeoan beti zegoen zerbait egiteko: programazioak, ekintzak, metodologia...
-
Amonak euskarari uko egin zion
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
Ama euskalduna zuen Elenak, baina aita ez. Haren amak, hirugarren semea izan zuenean euskarari uko egitea erabaki zuela kontatzen du. Elenari umetan amak euskaraz egiten zion, baina gainontzeko bizitza gaztelaniaz bizi zuen.
-
Antxoko ikastolako Freinet metodoa
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
Elenaren ahizpa batek ikastolan lan egiten zuenez eta bere gurasoak ere ikastolako mugimenduan sartuta zeudenez, ikastolak kudeatzen zituen batzordeetako batek irakasle izateko proposamena luzatu zion. Ofizialki, majisteritako praktikak Antxoko San Fermin eskola nazionaletan egin zituen arren, Beraunen Antxoko ikastolak zuen lokal batean ere egin zituen praktikak. 1976a zen. Maite Etxebeste zein bertan zegoen irakasleetako bat. Bertan, Freinet metodoa erabiltzen zuten.
-
Pasai Antxoko ikastolaren sorrera
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
Pasai-Antxoko ikastolaren sorrerari buruzko kontuak. Gurasoak eta andereño Nekane elkartzen ziren, ikastola aurrera eramateko. Elizaren babesean sortu zen ikastola, Kontxita Beitia eta Nekane Auzmendi andereñoekin batera. Kokapen ezberdinak. Kontxita Beitiaren etxean euskara iaksten zuten.
-
1979tik aurrera, Pasaia-Lezo lizeoan
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
1979an hasi zen Elena Pasaia-Lezo lizeoan lanean, baina oraindik ez zeuden ikasle guztiak bertan. Eraikina bukatu gabe zegoen. "Saioka" testu-liburuak erabiltzen zituzten, eta geroago Elkarrek ateratako liburuekin.
-
Pasai Antxoko "txabolsotoa"
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Ikastolarako dirua nola biltzen zuten: taberna, jaialdiak... Pasai-Antxon "txabolsotoa" antolatzen zen eta lortutako dirua ikastolarentzat bideratzen zen. Lizeoak, garrantzi handia ematen dio hiru gauzei: herritartasunari, euskarari eta parte-hartzeari.
-
Gurasoek sortu zituzten ikastolak
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Gurasoek sortu zituzten ikastolak, elizaren laguntzarekin. Kutxa banketxeak ere laguntza ematen zuen. Ikastolako bazkide izateko, gurasoek diru asko ordaindu behar zuten.
-
Ikastola ezberdinetako irakasleen arteko harremana
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Pasaia-Lezo lizeoak, Hernaniko lanbide eskolarekin harremana zeukan. Haiek ere Freinet metodoa erabiltzen zuten. Udan, irakasleentzako ikastaroetara joaten zen Jone. Bertan, beste herri batzuetako irakasleekin harremana egiten zuten.
-
Gaztelutxo elkartea; bazkide-motak
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Pasaia-Lezo lizeoa sortzeko, gurasoek "Gaztelutxo" elkartea sortu zuten. Gero, kooperatiba integrala izatera pasatu zen lizeoa. Gaur egun, hiru motatako bazkideak ditu lizeoak.-
-
Ikastola aurrerakoia zen
Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Guraso batzuek ez zuten nahi izaten beraien seme-alabek gauza batzuk ikastea. Behin, ama batek esan zion, ugalkortasunari buruz hitz egiten zuenean, bere alaba klasetik kanpo atera behar zuela. Hala ere, guraso gehienak aurrerakoiak ziren.
-
Gurasoekin harremana oso gertukoa zen
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
Elenak oso harreman estua zuen gurasoekin. Guraso batzuen etxera ere joaten bazkaltzera. Dena oso gertukoa zen, familiarra.
-
Irakasleek hasieran ez zuten kotizatzen
Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Ikastolan irakasle bezala lanean hasi zirenean, ez zuten kotizatzen. Jonek hasieran eskupekoak jasotzen zituen. Aparteko ordainsariak jasotzen zituen jaialdiak antolatzen.
-
Ikastolan dena eskuz egiten zuten
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
Ikastolan, gelako aldizkariak sortzen zituzten. Kalkoak nola egiten zituzten. Fitxak eskuz egiten zituzten, ikatz-ziri eta puntzoiekin.
-
Elbira Zipitriaren sistema, Pasai-Antxoko lehenengo ikastolan
Elena Mendia Epelde (1954) Lezo
Elbira Zipitriarekin ikasi ez bazuen ere, Elenak Pasai-Antxoko ikastolan praktiketan ikasi zuena, metodologia berdinetik zetorren. Kontxita Beitia eta Nekane Auzmendirengandik ikasi zuen eta hauek Elbira Zipitriarekin ikasi zuten.
-
Ikastola, beti ikasleari, herriari eta metodoari begira
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Pasai Antxon, ikastolaren hasierak Kontxita Larrea eta Nekane Auzmendirekin lotuta daude. Elbira Zipitriaren sistema jarraitzen zuten eta gero etorri ziren irakasleek, sistema hori kopiatu eta moldatu zuten. Geroago eta gaur egun teknologia berriei ere moldatu dira. Hala ere, ikastolaren metodoa aintzaindaria izan da beti, metodoari, ikasleari eta herriari begira.
-
Guraso eta herritarren ausardia ikastolak sortzeko
Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo
Lehenengo ikastolako guraso eta herritarrak oso ausartak izan ziren. Proiektuan sinistu zuten eta dirua, lana, denbora eta nahia jarri zuten. Arrasateko Arizmendiarreta ikastola.
-
Garai batean ez zegoen euskaraz ikasteko aukerarik
Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Joakin Goia Artola (1956) Lezo
Garai batean, euskaraz ikasteko aukerarik ez zegoen Lezon. Manuela Larrearekin ikasi zuten jaunartzea egin zuten arte. Don Inazio Esnal izan zen Lezoko ikastolaren bultzatzailea, irakasle tituluda zuelako.


