Euskara eta politika

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Antxoko ikasleak Lezora ikastera joan zirenean

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    OHO-ko 1. mailararte, Lezoko haurrek elkarrekin ikasten zuten. Orduan, Antxoko ikasle batzuk heldu ziren eta katarsi moduko bat bezala gogoratzen du. Ume ezberdinak ziren, beste ohitura eta giro batzuekin, erdaldunagoak ziren... Denborarekin oso lagunak egin ziren. Antxokoak, Ibaiondo izeneko eraikin batekin zeuden.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Lezoko ikastola prefabrikatuko oroitzapenak

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Lezoko ikastola prefabrikatuko oroitzapenak. Katuak egoten ziren inguruan. Naturarekin harreman handia zuten. Eskola nazionala parean zegoen. Klasean kanta asko ikasten zituzten, asmakizunak, hitz egin, marraztu,

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Erregimeneko ikuskatzailearen bisitak ikastolara

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Ikastolara tarteka ikuskatzailea joaten zen. Lehenagotik andereñoak abisatu egiten zien. Guardia zibilak ere ikusi izan ditu ikastolan eta orduan ez zuen ulertzen zergatik.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastolako paretan, Fofo pailazoaren marrazkia

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Ikastolako gelako paretan, Fofo pailazoaren eta Iribar futbolariaren posterrak zituzten.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Lezoko ikastolaren jarduerak; Olentzero

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Ikastolaz kanpoko jarduerak egiten ziren: Gabonetarako, Santa Agedarako... Euskaraz ez zekiten gurasoentzat gau eskolak egoten ziren. Herriak areto bat behar bazuen, ikastolak uzten zion. Olentzeroren ospakizuna nola egiten zuten. Lezon Olentzero ateratzea aspaldiko ohitura zen. Hasieran ez zituen opariak ekartzen.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Naturarekin kontaktu handia ikastolan

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Ikastolan, nahiz eta mahaiak egon, askotan lurrean jarrita egoten ziren. Eguraldi ona zegoenean, zelaira ateratzen ziren irakurtzera. Beti animaliaren bat eramaten zuen Joxe Luixek gelara, eta gero askotan hilobiratu egiten zuten zelaian bertan. Lohitutako aldapa bat jeisten zuten eta "motokrosa" deitzen zioten horreri. Etxera lokatzez beteta joaten ziren.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastolako ikasleak izatea zer zen

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Konziente ziren ikastolan euskaraz ikasten zutela eta gainontzeko eskoletan ez. Etxean, erderaz egiten bazuten, eskola nazionaletara bidaliko ziete esaten zieten mehatxu bezala.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastolak, gela eta lokal ugari behar zituen

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Beraunen zabaldu zen ikastolaren gelan ikasi zuten, Lezoko ikastola prefabrikatuan ez zirelako denak kabitzen. Gero herri guztiak elkartu zirenean, 100 bat ikasle ziren promozio bakoitzeko.

  • Mikel Susperregi Lezoko hasierako ikaslearen oroitzapena

    Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Bi urterekin hasi zen Lezoko ikastolara joaten, markesaren etxean deitzen zaion lekuan, Asun Larrea eta Agustina Pontesta andereñoekin. Ikastola prefabrikatuak berri usaina zuen. Berogailuak zituzten. Ikastolaren dinamika kontatzen du. Ostegunetan mendira joaten ziren. Bi untxi izan zituzten behin, baserrian bizi zen ikasle batek eramandakoak, eta kanta bat egin zieten.

  • Mikel Susperregi Eskola nazionalekoekin pikeak

    Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Maila ezberdinetako ikasleak, gela berdinean ikasten zuten. Markos Zabaleta izan zen irakasleetako bat. Eskola nazionalekoekin liskarrak eta pikeak izaten zituzten.

  • Mikel Susperregi Beraungo ikastolan, Atxoko eta Lezoko ikasleak

    Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Lezoko ikastolatik, Beraunen zegoen ikastolara apsatu zen Mikel. Han, Antxoko ikasleekin elkartu zituzten. Hasieran asko borrokatzen ziren. Nekane Azurmendi irakasleak Garoa liburua kapituloka irakurtzen zien.

  • Mikel Susperregi Xabiertxo liburua

    Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Xabiertxo liburua erabiltzen zuten markesaren etxeko ikastolan.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastolako talde-argazkiak

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Ikastola prefabrikatuan, 1969koak eta 1970 jaiotakoak elkarrekin zeuden. Ikastolan atera zizkieten taldeko-argazkiak gogoratzen dituzte.

  • Mikel Susperregi Erlojua zen jaunartzeko opari arrakastatsuena

    Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Jaunartzea euskaraz egin zuten. Erlojua zen gehien oparitzen zena.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastolako ikas-materialak

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Ikastolan erabiltzen zituzten liburuak aipatzen ditu Joxe Luixek. Gaztelaniazko liburuak 5.maila inguruan irakurtzen hasi ziren. Aurretik, Joxe Luixek ez zekien gaztelaniaz hitz egiten. Lizarrakoa zen bizilagun bati entzuten zion. Ikas-materialak.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastolako metologia, euskal kulturarekin lotuta

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Ikastolako metodologia ezberdina zen. Euskal kultura, mitologia, historia, gertaerak, geografia...asko lantzen ziren eta gainontzeko eskoletan ez.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Ikastola legalizatu gabe zegoenean

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Ikastolako eskolaratze-txartelean "Escuela parroquial de Lezo" jartzen zuen, oraindik ez zegoelako legalizatuta. Don Inazio eta Don Mateo. Ikastola prefabrikatua, alegalitate baten barruan sortu zen.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Pasamontes taberna, ikastolarekin lotuta

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Lezoko "Pasamontes" tabernan, ikastolarentzat dirua lortzeko edo ikasi-bidaiarentzat dirua irbazteko janaria saltzen zen. Amek etxean kozinatu eta bertara eramaten zituzten eltzeak. Herriko jaietan, rifak eta zozketak saltzen ziren. Gurasoek apostu handia egin zuten ikastolaren proiektuaren alde.

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Irakasle tituludun beharra ikastolan

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo

    Lezoko ikastolan irakasle tituludunak behar ziren. Mari Carmen Goñi, Lekarozetik nola ekarri zuten kontatzen du. Manoli Larrea andereñoak ez zuen titulurik eta irakasle izateari utzi behar izan zion. Manolik haur hezkuntza ematen zuen, baina gurasoek beraien seme-alabentzat euskarazko hezkuntza-maila altuagoa bat nahi zuten. Ikastola prefabrikatuan zeuden irakasleak: Asun Larrea, Agustina Pontesta, Maite Etxebeste, Maxux Zugazti, Emi Mujika...

  • Joxe Luix Agirretxe Mitxelena Lizeoa bukatu gabe zegoela hasi ziren bertan ikasten

    Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoaren eraikina bideratzeko, Gaztelutxo elkartea sortu zuten gurasoek. Lizeoan ikasten hasi zirenean, hau bukatu gabe zegoen oraindik. Lizeoan zeudela, norbaitek bere buruaz beste egin zuen handik gertu eta lizeoa egiten zeuden obretako langileak joan ziren haren bila.