Euskara eta politika
-
Ikastolako ikasleak izatea zer zen
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Konziente ziren ikastolan euskaraz ikasten zutela eta gainontzeko eskoletan ez. Etxean, erderaz egiten bazuten, eskola nazionaletara bidaliko ziete esaten zieten mehatxu bezala.
-
Ikastolak, gela eta lokal ugari behar zituen
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Beraunen zabaldu zen ikastolaren gelan ikasi zuten, Lezoko ikastola prefabrikatuan ez zirelako denak kabitzen. Gero herri guztiak elkartu zirenean, 100 bat ikasle ziren promozio bakoitzeko.
-
Lezoko hasierako ikaslearen oroitzapena
Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Bi urterekin hasi zen Lezoko ikastolara joaten, markesaren etxean deitzen zaion lekuan, Asun Larrea eta Agustina Pontesta andereñoekin. Ikastola prefabrikatuak berri usaina zuen. Berogailuak zituzten. Ikastolaren dinamika kontatzen du. Ostegunetan mendira joaten ziren. Bi untxi izan zituzten behin, baserrian bizi zen ikasle batek eramandakoak, eta kanta bat egin zieten.
-
Eskola nazionalekoekin pikeak
Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Maila ezberdinetako ikasleak, gela berdinean ikasten zuten. Markos Zabaleta izan zen irakasleetako bat. Eskola nazionalekoekin liskarrak eta pikeak izaten zituzten.
-
Beraungo ikastolan, Atxoko eta Lezoko ikasleak
Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Lezoko ikastolatik, Beraunen zegoen ikastolara apsatu zen Mikel. Han, Antxoko ikasleekin elkartu zituzten. Hasieran asko borrokatzen ziren. Nekane Azurmendi irakasleak Garoa liburua kapituloka irakurtzen zien.
-
Xabiertxo liburua
Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Xabiertxo liburua erabiltzen zuten markesaren etxeko ikastolan.
-
Ikastolako talde-argazkiak
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Ikastola prefabrikatuan, 1969koak eta 1970 jaiotakoak elkarrekin zeuden. Ikastolan atera zizkieten taldeko-argazkiak gogoratzen dituzte.
-
Erlojua zen jaunartzeko opari arrakastatsuena
Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Jaunartzea euskaraz egin zuten. Erlojua zen gehien oparitzen zena.
-
Ikastolako ikas-materialak
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Ikastolan erabiltzen zituzten liburuak aipatzen ditu Joxe Luixek. Gaztelaniazko liburuak 5.maila inguruan irakurtzen hasi ziren. Aurretik, Joxe Luixek ez zekien gaztelaniaz hitz egiten. Lizarrakoa zen bizilagun bati entzuten zion. Ikas-materialak.
-
Ikastolako metologia, euskal kulturarekin lotuta
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Ikastolako metodologia ezberdina zen. Euskal kultura, mitologia, historia, gertaerak, geografia...asko lantzen ziren eta gainontzeko eskoletan ez.
-
Ikastola legalizatu gabe zegoenean
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Ikastolako eskolaratze-txartelean "Escuela parroquial de Lezo" jartzen zuen, oraindik ez zegoelako legalizatuta. Don Inazio eta Don Mateo. Ikastola prefabrikatua, alegalitate baten barruan sortu zen.
-
Pasamontes taberna, ikastolarekin lotuta
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Lezoko "Pasamontes" tabernan, ikastolarentzat dirua lortzeko edo ikasi-bidaiarentzat dirua irbazteko janaria saltzen zen. Amek etxean kozinatu eta bertara eramaten zituzten eltzeak. Herriko jaietan, rifak eta zozketak saltzen ziren. Gurasoek apostu handia egin zuten ikastolaren proiektuaren alde.
-
Irakasle tituludun beharra ikastolan
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Lezoko ikastolan irakasle tituludunak behar ziren. Mari Carmen Goñi, Lekarozetik nola ekarri zuten kontatzen du. Manoli Larrea andereñoak ez zuen titulurik eta irakasle izateari utzi behar izan zion. Manolik haur hezkuntza ematen zuen, baina gurasoek beraien seme-alabentzat euskarazko hezkuntza-maila altuagoa bat nahi zuten. Ikastola prefabrikatuan zeuden irakasleak: Asun Larrea, Agustina Pontesta, Maite Etxebeste, Maxux Zugazti, Emi Mujika...
-
Lizeoa bukatu gabe zegoela hasi ziren bertan ikasten
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Pasaia-Lezo lizeoaren eraikina bideratzeko, Gaztelutxo elkartea sortu zuten gurasoek. Lizeoan ikasten hasi zirenean, hau bukatu gabe zegoen oraindik. Lizeoan zeudela, norbaitek bere buruaz beste egin zuen handik gertu eta lizeoa egiten zeuden obretako langileak joan ziren haren bila.
-
Elena Mendia irakaslearekin mendira
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Elena Mendia irakasle izan zuten biok. Batzuetan, igandetan mendira joaten ziren berarekin, bere bikotearekin eta txakurrarekin. Irakasleen inplikazioa handia zen. Loreak biltzen zituzten, zapaburuak harrapatu...Behin kamaleoi bat harrapatu zuten.
-
Ikastolan neskak eta mutilak beti elkarrekin
Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Beraungo ikastolaren ondoan beste eskola batzuk zeuden. Ikastolan neskak eta mutilak beti elkarrekin ibiltzen ziren. Beste eskoletan eta udaleku batzuetan, ez.
-
Ikastolako lagunekin solfeoan eta dantzan
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Ikastolan ibiltzen ziren gehienek, dantza eta solfeo egin zuten. Ikastolaz kanpoko jardueretan, ikastolako jendearekin ibiltzen ziren.
-
Franco hil zenean ikastolan jai izan zuten 3 egunez
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Mikel Susperregi Olaizola (1966) Lezo
Franco hil zen egunean, ikastolara joan ziren eta Agustina andereñoak etxera 3 egunez joateko esan zien. Baloi batzuekin joan ziren etxera, pozik. Mikel Abaigarren zegoen udalekuetan.
-
Giro politikoa Franco hil zenean, umearen ikuspegitik
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Egoera politikoaz ez zuten kontzientziarik, baina bazuten euskal kontzientzia. Ikurriñak pintatzen egon ziren Franco hil ostean. Plazan kanta batzuk abestu zituzten eta ikurriñak atera zituzten. Ez ziren guztiz konziente egoera politikoaz, baina bazekiten zerbait berezia zutela ikastolan ikasteagatik, gurasoen konpromezuarengatik...
-
Pasaia-Lezo lizeoaren sorrera
Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (1969) Lezo
Gurasoek, haien seme-alabek hezkuntza guztia euskaraz egitea nahi zuten. Inguruko herrietan antzeko proiektuak zituzten pertsonekin harremanetan jarri ziren. 1969an gurasoen elkarte bat sortu zen eta Lezoko eta Pasai Antxoko ikasleak elkarrekin ikasten hasi ziren. Handik sortu zen Pasaia-Lezo lizeoa. Lezon, lizeoa sortu bitartean egon ziren ikastolaren lokalak aipatzen ditu. Gurasoek eta irakasleek, auzolanean ikastolako proiektua aurrera eraman zuten: garbiketak, adminsitrazioa, diru-bilketak...