Euskara eta politika

  • Elena Mendia 1979tik aurrera, Pasaia-Lezo lizeoan

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    1979an hasi zen Elena Pasaia-Lezo lizeoan lanean, baina oraindik ez zeuden ikasle guztiak bertan. Eraikina bukatu gabe zegoen. "Saioka" testu-liburuak erabiltzen zituzten, eta geroago Elkarrek ateratako liburuekin.

  • Elena Mendia Pasai Antxoko "txabolsotoa"

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Ikastolarako dirua nola biltzen zuten: taberna, jaialdiak... Pasai-Antxon "txabolsotoa" antolatzen zen eta lortutako dirua ikastolarentzat bideratzen zen. Lizeoak, garrantzi handia ematen dio hiru gauzei: herritartasunari, euskarari eta parte-hartzeari.

  • Elena Mendia Gurasoek sortu zituzten ikastolak

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Gurasoek sortu zituzten ikastolak, elizaren laguntzarekin. Kutxa banketxeak ere laguntza ematen zuen. Ikastolako bazkide izateko, gurasoek diru asko ordaindu behar zuten.

  • Elena Mendia Ikastola ezberdinetako irakasleen arteko harremana

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoak, Hernaniko lanbide eskolarekin harremana zeukan. Haiek ere Freinet metodoa erabiltzen zuten. Udan, irakasleentzako ikastaroetara joaten zen Jone. Bertan, beste herri batzuetako irakasleekin harremana egiten zuten.

  • Elena Mendia Gaztelutxo elkartea; bazkide-motak

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoa sortzeko, gurasoek "Gaztelutxo" elkartea sortu zuten. Gero, kooperatiba integrala izatera pasatu zen lizeoa. Gaur egun, hiru motatako bazkideak ditu lizeoak.-

  • Elena Mendia Lizeoan egindako hitzaldia

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Behin, lizeoan gurasoentzat antolatu zen hitzaldi bat ekartzen du gogora Jonek.

  • Jone Zabala Ikastola aurrerakoia zen

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Guraso batzuek ez zuten nahi izaten beraien seme-alabek gauza batzuk ikastea. Behin, ama batek esan zion, ugalkortasunari buruz hitz egiten zuenean, bere alaba klasetik kanpo atera behar zuela. Hala ere, guraso gehienak aurrerakoiak ziren.

  • Elena Mendia Gurasoekin harremana oso gertukoa zen

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    Elenak oso harreman estua zuen gurasoekin. Guraso batzuen etxera ere joaten bazkaltzera. Dena oso gertukoa zen, familiarra.

  • Jone Zabala Irakasleek hasieran ez zuten kotizatzen

    Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Ikastolan irakasle bezala lanean hasi zirenean, ez zuten kotizatzen. Jonek hasieran eskupekoak jasotzen zituen. Aparteko ordainsariak jasotzen zituen jaialdiak antolatzen.

  • Elena Mendia Ikastolan dena eskuz egiten zuten

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    Ikastolan, gelako aldizkariak sortzen zituzten. Kalkoak nola egiten zituzten. Fitxak eskuz egiten zituzten, ikatz-ziri eta puntzoiekin.

  • Elena Mendia Elbira Zipitriaren sistema, Pasai-Antxoko lehenengo ikastolan

    Elena Mendia Epelde (1954) Lezo

    Elbira Zipitriarekin ikasi ez bazuen ere, Elenak Pasai-Antxoko ikastolan praktiketan ikasi zuena, metodologia berdinetik zetorren. Kontxita Beitia eta Nekane Auzmendirengandik ikasi zuen eta hauek Elbira Zipitriarekin ikasi zuten.

  • Elena Mendia Ikastola, beti ikasleari, herriari eta metodoari begira

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Pasai Antxon, ikastolaren hasierak Kontxita Larrea eta Nekane Auzmendirekin lotuta daude. Elbira Zipitriaren sistema jarraitzen zuten eta gero etorri ziren irakasleek, sistema hori kopiatu eta moldatu zuten. Geroago eta gaur egun teknologia berriei ere moldatu dira. Hala ere, ikastolaren metodoa aintzaindaria izan da beti, metodoari, ikasleari eta herriari begira.

  • Elena Mendia Guraso eta herritarren ausardia ikastolak sortzeko

    Elena Mendia Epelde (1954) Jone Zabala Larrañaga (1952) Lezo

    Lehenengo ikastolako guraso eta herritarrak oso ausartak izan ziren. Proiektuan sinistu zuten eta dirua, lana, denbora eta nahia jarri zuten. Arrasateko Arizmendiarreta ikastola.

  • Ander Etxebeste Garai batean ez zegoen euskaraz ikasteko aukerarik

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Joakin Goia Artola (1956) Lezo

    Garai batean, euskaraz ikasteko aukerarik ez zegoen Lezon. Manuela Larrearekin ikasi zuten jaunartzea egin zuten arte. Don Inazio Esnal izan zen Lezoko ikastolaren bultzatzailea, irakasle tituluda zuelako.

  • Ander Etxebeste Manuela Larrea andereñoa

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Joakin Goia Artola (1956) Lezo

    Ikastolan, gehiketak, kenketak, biderketak, irakurtzen eta idazten ikasten zuten, dena euskaraz. Zenbakiak kantuen bitartez ikasten zituzten. Manuela andereñoa zorrotza zen.

  • Ander Etxebeste Manuela Larrearen ikastola Kale Nagusian

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Joakin Goia Artola (1956) Lezo

    Ikastola garage batean zen, Kale Nagusian. Ikastola nolakoa zen azaltzen dute: andereñoaren gela, mahai eta eserleku luzeak...

  • Ander Etxebeste Lezoko ikastola prefabrikatua

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Lezo

    Lezoko ikastola prefabrikatua eraikitzeko beharra. Lezo Haundi izeneko lekuan jarri zen. Beraien gurasoak ez ziren ibili ikastolako sortzeko prozesuan, baina Anderren osaba bat bai.

  • Ander Etxebeste Manuela Larrearen ikastola, garage batean

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Joakin Goia Artola (1956) Lezo

    Manuela Larrearen ikasleak izan ziren garaian, ez zuten inguruan beste ikastolarik ezagutzen. Kalean egiten zuten errekreoa, ikastola barruan ez zegoelako lekurik. Euria egiten zuenean, etxera bustita bueltatzen ziren.

  • Ander Etxebeste Pasaia-Lezo lizeoaren hasierak

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Lezo

    Pasaia-Lezo lizeoaren sorreran, lehenengo lokalak Beraunen eta San Juanen zeuden. Hasieran Pasaia lizeoa deitzen zen. Eraikin handia sortu zenean, Pasaia-Lezo izena jarri zitzaion.

  • Ander Etxebeste Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo irakasleetako bat

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Lezo

    Ander, Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo irakasleetako bat izan da. Bertan lanean hasi zenean, eraikina ez zegoen osorik eginda. Obretan zeuden. 1978an hasi zen bertan lanean. Hasiera batean ikasle nagusienak joan ziren bertara ikastera eta gainontzekoek herrietan sakabanatuta zeuden. Ikastola bukatu gabe zegoela inauguratu zen. Ikastolako materiala beraiek prestatu behar izaten zuten: itzulpenak egin, fitxak egin...