Euskara eta politika
-
Lizeoa poliki-poliki hasi zen betetzen
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lizeoa inauguratu zenean, ikasleak poliki-poliki joaten hasi ziren, mailako. Ez ziren denak batera joan. Sukaldea, jangela, komunak, gimnasioa... behealdean geratzen zen espazioetan sortu ziren.
-
Herrerako ikastola
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Hasiera batean Herrerako ikasleak ere Lezo-Pasaia lizeora batu behar baziren ere, azkenean ikastola eraiki zuten han ere. Intxaurrondokoak eta Altzakoak ere bertara joan ziren.
-
Irudimena behar zuten ikastolan, materialik ez zegoelako
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Materialik ez zuten izaten ikastolan eta edozer gauza erabili zuten: hostoak, goxokiak... Irudimen handia behar izaten zuten.
-
San Pedroko lehenengo ikastola
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
San Pedroko Pilartxo Arratibelek ikastolan, Felisa izeneko beste irakasle bat ere bazegoen. Elizako lokal ematen zituzten klaseak.
-
Ikasleak elkartu zituzten lizeora joan aurretik
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Portuan ere ikastolako klase batzuk egon zirela gogoan du. San Pedrotik eta Trintxerpetik sakabanatuta zeuden ikastolako ikasleak, eskola nazionalak izandako eraikinera joan ziren ikastera. Herri ezberdinetako haurrak elkar ezagutzeko, elkartu egin zituzten maila batzuetatik aurrera.
-
Ikastola itxiko zenaren zurrumurruak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Itsasmendi elkartearen gainean zegoen ikastolari buruz hitz egiten du. Ikastola itxiko zenaren zurrumurrua zabaldu zen eta ikasle askok, gehienak mutilak, Don Bosco ikastetxera joan ziren.
-
Lizeoa gurasoek sortu zuten
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Gurasoek ikastolarengan jarritako konfiantzagatik sortu zen lizeoa. Irakasleak ere oso inplikatuta zeuden.
-
Elizak asko lagundu zion ikastolari
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Ikastolak elizaren babes eta laguntza handia izan du. Ikuskaritzarentzat, irakasleak katekistak izaten ziren.
-
Hasierako ikastoletako gelen egoera eskasa
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Hasierako ikastolako gelak ez zeuden prestatuta klaseak emateko, baina gurasoak prest zeuden haurrak bertara eramateko. Aterpeako lokala oso umela zen.
-
Donibaneko ikastolak herrian zehar kokatuta
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Pasai Donibaneko ikastolarekin izan zuen lehen harremana, ipuin kontalari bezala izan zen. Anaia, Aterpean ikasten zuen. Gero, Juan XXIII kalearen goialdean hasi zen bera klaseak ematen. Donibanen ikastolako gelak non zeuden azaltzen du.
-
Hasierako ikastolako gurasoen inplikazioa
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Hasierako ikastoletako gelako baldintzak nahiko eskasa ziren material aldetik. Hala ere, oso urte politak izan ziren eta orduko guraso horien ausardia goraipatzen du. Batzuk kredituak eskatu zituzten.
-
Saioka liburua erabiltzen zuten
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Ikastolan lanean hasi zenean, gau-eskolak ere eman zituen. Saioka liburuak erabiltzen zituzten.
-
San Pedroko eta Donibaneko haurrak lehen aldiz elkarrekin ikastolan
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
1974a hasi zen Karmelen ikastolan lanean, Emi Mujikarekin, Manu Labaienekin... Urte hartan, San Pedrokoak eta Donibandarrak elkartu zituzten bere gelan. San Pedroko haurrek motorra pasa eta bere etxera igotzen ziren, denak ikastolara joateko.
-
Lizeoko autobusa
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
1974an lizeoaren proiektua garatzen zegoen oraindik, baina badiako haurrak elkartzea erabaki zuten lizeora joan aurretik. Denek erabiltzen zuten autobusa.
-
Gaztelutxo elkartea lizeoaren proiekturako sortu zen
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Badiako herri guztietan zegoen ikastola, baina ezin ziren ikasketa guztiak bertan egin. Hori dela eta, lizeoaren proiektua sortu zen. Hasieran, Lezo, Pasaia eta Herreraren artean izango zen. Gaztelutxo elkartea sortu zen guzti hori kudeatzeko. Kide batzuk gogoratzen ditu.
-
15.000 pezetako akzioak lizeoa sortzeko
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Lizeoaren eraikuntzan laguntzeko, familia bakoitzak eta laguntzaile bakoitzak 15.000 pezetako akzioak erosi zituen.
-
Lizeorako diru--bilketak
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Bertso-saioak eta trikitilarien jaialdiak gogoratzen ditu lizeoarentzat diru lortzeko. Kepa Junkera gogoratzen du. Rifak ere saltzen ziren.
-
Ikastolako irakasleen inplikazioa eta militantzia
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Ikastolarekiko izan zuten inplikazioa oso handia izan zen. Ikastolako irakasleen bilerak larunbatetan egiten zituzten. Txangoak ere larunbatetan egiten zituzten. Mendiko txangoak Itsasmendirekin batera egiten zituzten. Itsasmendik hilero bi autobus antolatzen zituen mendira joateko: helduentzat eta haurrentzat.
-
Antxon elkartzen ziren ikastolako metodologia lantzeko
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Pasaiako eta Lezoko ikastolako irakasleak Antxon elkartzen ziren metodologiaz hitz egiteko. Lourdes Sistiaga dauka erreferenteetako bat bezala.
-
Pasaiako badiako lehenengo andereñoak
Karmele Sistiaga Toledo (1954) Pasaia
Badiako lehenengo ikastola Antxokoa izan zen. Geroago sortu ziren San Pedron, Trintxerpen eta Donibanen. Nekane Auzmendi, Gurutze Urreisti, Pilartxo Arratibel, Margari... gogoratzen ditu.


