Euskara eta politika

  • Teo Alberro Ikastetxe erlijiosoan dena gaztelaniaz eta mutilak bakarrik

    Teo Alberro Bilbao (1964) Pasaia

    Ikastolatik eskola erlijiosora joan zenean, euskaraz ezin egitea eta denak mutilak izatea izan ziren gauza arrotzenak. Ikastolan, neskak eta mutilak beti elkarrekin ibiltzen ziren. Gainera, klaseak handiagoak ziren, disziplina gehiago zegoen, autobusa hartu behar zuen...

  • Olatz Alberro Txabolsotoa Trintxerpen

    Olatz Alberro Bilbao (1963) Teo Alberro Bilbao (1964) Pasaia

    Txabolsotoa lokal batzuetan egoten zen. Gurasoak ibiltzen ziren tortilak egiten, zerbitzatzen... Ikastolarako dirua jasotzeko antolatzen zen.

  • Olatz Alberro Lizeoko inaugurazioan txistua jotzen

    Olatz Alberro Bilbao (1963) Teo Alberro Bilbao (1964) Pasaia

    Nahiz eta beste ikastetxe batean ikasi zuen gero, lizeoaren inaugurazioan txistua jotzen egon zen Olatz.

  • Iune Laskibar Ikastolan asko abesten zen

    Iune Laskibar Urresti (1985) Pasaia

    Lurrean eserita egoten ziren ikasleak, borobilean. Asko abesten zuten.

  • Iune Laskibar Ikastolarentzat dirua lortzeko ekimenak

    Iune Laskibar Urresti (1985) Pasaia

    Ikastolarako dirua lortzeko, jaialdiak, azokak, marmitako lehiaketak, zozketak, txabolsotoak... antolatzen zituzten.

  • Iune Laskibar Ikastolaz oso harro

    Iune Laskibar Urresti (1985) Pasaia

    Hasierako andereñoak beti zeuden prest denerako. Gurasoak ere oso implikatuta zeuden. Bere ama oso harro zegoen ikastolaz. Nahiz eta kanpoan bizi, seme-alabak euskaraz hezitu ditu Iunek.

  • 1240 Eskolan, euskarazko liburuak giltzapean

    Miren Uriarte Eizagirre (1934) Oñati

    Zenbait jolasen kantak gaztelaniaz bakarrik dakizki. Euskaraz irakurtzeko gogoa izaten zuen umetan, baina eskolan euskarazko liburuak (`Xabiertxo´ eta `Ixiartxo´) giltzapean izaten zituzten. Eskolan gaztelaniaz eta elizan euskaraz.

  • 1240 Eskolan gaztelaniaz egin behar; jolasak

    Miren Uriarte Eizagirre (1934) Oñati

    Euskarazko jolas-kanta asko ez dakizki, denak gaztelaniazkoak. Eskolan kargu hartzen zien maistrak, euskaraz eginez gero. Mutilak aparte ibiltzen ziren. Jolasean zebiltzala, auzoko mutiko batek pilota hilerrira bota zieneko pasadizoa.

  • Gema Sistiaga Euskaraz zekielako eskatu zioten ikastolan lan egitea

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    1972-1973 ikasturtean hasi zen Donibaneko ikastolan lanean. Bere erreferentea Lourdes Sistiaga izan zen. Berak fitxatu zuen ikastolarako, gau eskoletan euskaraz alfabetatzen zegoenean. Gemak ez zuen irakasle titulurik eta Oreretako ikastolan bi hilabetez egon zen irakasle lanetarako pixka bat formatzen.

  • Borja Arratibel PIlartxo Arratibel, iloben begietatik

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Pasaia

    Pilartxo Arratibel Borja eta Estibalitzen izeba izan zen. Bere bizitza eta Pasai San Pedroko ikastolaren hastapenak kontatzen dituzte. Etxe honetan bertan hasi zen Pilartxo ikastolako klaseak ematen.

  • Borja Arratibel San Pedroko ikastolen egoitza ezberdinak

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Estibalitz Ledesma Arratibel (1973) Pasaia

    San Pedroko Dunixi ikastola 1966an sortu zen, Pilartxo Arratibelen etxean. Gero, eliza-etxearen azpira mugitu zen ikastola. Handik, zahar-etxera aldatu zen eta Felisa ere klaseak ematen hasi zen. Felisak irakasle titulua zuen. Zahar-etxetik portura lekualdatu zen ikastola eta irakasle gehiago ere gehitu ziren. 1979an, lizeora ikastera joan zen. Lehenengo maila lizeoan hasi zuten lehenengo belaunaldkoa da Estibalitz.

  • Susana Anitua Aulestiko eskolan dena gaztelaniaz

    Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti

    Eskolan dena gaztelaniaz egiten zuten. Euskaraz eginez gero, zigorra izaten zuten. Eskolatik irtendakoan elizara joaten ziren, dotrina ikastera. Han latinez, gaztelaniaz eta euskaraz ikasi zuela dio. Francoren garaian kalean ere ez zegoen euskaraz egiterik.

  • Borja Arratibel Lizeora 5.maila egitera

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Pasaia

    San Pedron hasi zen ikastolan eta Donibanera pasatu ziren 3.mailan. 4. urtea Meipin egin zuten eta 5.enean lizeora joan ziren. Donibanera motoran joaten ziren.

  • Borja Arratibel Ikastolako kontuak

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Estibalitz Ledesma Arratibel (1973) Pasaia

    San Pedron zahar-etxean (asiloan) ikasten zutenean, ama birhinari kantatzen zioten. Portuan aldiz, goiko pisuan munstroak zeudela uste zuten.

  • Borja Arratibel Gurasoen inplikazioa ikastolan

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Pasaia

    Gurasoen inplikazioa ikastola aurrera eramateko: tabernak, txosnak, txabolsotoak, pintxoak prestatu...

  • Borja Arratibel Ikastolak herriaren babesa zuen

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Pasaia

    Ikuskaritzakoak Pasaiara joaten zirenean eta oraindik ikastola ilegala zenean, eskola ofizial bateko maistrak ikasle bat bidaltzen zuen Pilartxo Arratibeli abisua emateko.

  • Borja Arratibel Felisa, San Pedroko tituludun andereñoa

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Estibalitz Ledesma Arratibel (1973) Pasaia

    Pilartxo Arratibelek irakasle titulua atera zuenean, gogo txarrez atera zuen. Felisa zen tituludun irakaslea. Nolakoa zen kontatzen dute.

  • Borja Arratibel PIlartxo Arratibelek urtero jartzen zuen jaiotza

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Estibalitz Ledesma Arratibel (1973) Pasaia

    Jaunartzea eta katekesia beti euskaraz ezagutu dute. Gabonetan jaiotza-bizia eta jaiotzen lehiaketak egiten ziren. PIlartxo Arratibeli ez zitzaion Olentzeroren figura gustatzen. Jaiotza handia ipintzen zuen etxean.

  • Borja Arratibel Hasieran, ikastolarekin kezkak

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Estibalitz Ledesma Arratibel (1973) Pasaia

    Borjarekin ikastolan ikasitako batzuk, ikasketak beste leku batean bukatu zituzten. Estibalitzen kasuan ordea, ia denek ikasketak lizeoan egin zituzten.

  • Borja Arratibel Ikastolan erabiltzen zuten materiala

    Borja Arratibel Bilbao (1968) Estibalitz Ledesma Arratibel (1973) Pasaia

    "Poxpolin" liburua ikastolan erabiltzen zuen Borjak. Musika-tresnak zituzten gelan. Zetazko panpinak eta loreak egiten zituzten.