Euskara eta politika
-
Ikastolako ikuskaritzaren bisitak
Miren Koldobike Etxeberria Almandoz (1961) Pasaia
Behin, andereño Nekaneren senarra inspektorez mozorrotu zen eta ikuskaritza pasatuko zuela esaten sartu zen ikastolara. Haurrak urduri jarri ziren, baina dena broma bat zen.
-
Beraungo ikastolatik San Telmora
Miren Koldobike Etxeberria Almandoz (1961) Pasaia
Ez zen lizeora ikastera joan, Beraunen bukatu zuenen oraindik bukatuta gabe zegoelako. San Telmo lizeora joan zen bera eta bere klasekide batzuk Errenteriako ikastolara.
-
Kontxita Beitiaren ikastolaren egunerokotasuna
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Kontxita Beitiak ikastola klandestinoak ematen zituen bere gurasoen etxeko logela batean. Ikastolaren egunerokotasuna zein zen kontatzen du. Lurrean eserita jasotzen zituzten klaseak.
-
Irteerak inguruko mendietara
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Astero, irteerak egiten zituzten inguruko mendietara. Urtean behin Arantzazura joaten ziren. Jolasordurik ez zegoen, baina beti jolasten egoten ziren. Herrian jendeak bazekien etxe hortan klaseak ematen zirela klandestinoki.
-
Pasai Antxoko lehenengo ikastolako kokapenak
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Pasai Antxoko lehenengo ikastola, gaur egungo Eskalantegi kalean zegoen, Kontxita Beitiaren gurasoen etxean. Kontxita ezkondu zenean, Oarso kalean hasi ziren klaseak jasotzen eta azkenik, Nekane Auzmendiren etxean, Amarretxeta kalean. Bederatzi urterekin bukatu zen ikastolako bere etapa eta Santo Tomas Lizeoan jarraitu zituen ikasketak, beste 4-5 lagunekin batera.
-
Ikastolarekiko esperantza gurasoen partetik
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Ikastola klandestinoetara seme-alabak bidaltzen zituzten gurasoek bazekiten nora eramaten zituzten haurrak. Esperantza handia zeukaten guraso haiek.
-
Elizaren babesa ikastolei
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Elizak ikastolari lagundu zion Pasai Antxon ere. Don Pedro Jimeno, Don Luis Agirre, Emeterio Sorasu... gogoratzen ditu.
-
Ikuskaria zetorrenean gastelaniazko liburua atera behar
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Ez du gogoratzen ikuskaritza inoiz agertu zenik ikastolan. Baina dikuskaria agertu ezkero, gaztelaniazko liburu bat zeukaten ateratzeko. Egunerokotasunean, Xabiertxo edo Martin Txilibitu eta euskarazko ipuinak erabiltzen zituzten.
-
Ikastolako eguberriko jaialdia Don Bosco aretoan
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Ikastolan zegoen garaian, oraindik ez zen Olentzero kalera ateratzen. Etxez-etxe joaten ziren kantatzera, jaiotzak antolatzen zituzten... Don Boscoko aretoan eguberriko jaialdia egiten zuten.
-
Ikastolara joatea zerbait berezia zen
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Haurrak izanda ere, konturatzen ziren leku ezberdin edo berezi batera jaoten zirela (ikastolara). Bazekiten ere euskaldunak zirela.
-
Pasai Antxoko ikastolaren kokapen ezberdinak
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Pasai Antxon hiru ikastola ezagutu zituen: Kontxita Beitiarena Eskalantegi kalean, Oarso kalekoa eta Nekane Auzmendirena. Ibaiondon eta geroago Beraunen ere ikastola egon zela badaki.
-
Pasai Antxoko eta lizeoaren ibilbideak
Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia
Ikastolaren ibilbideak poz asko sortzen dio. Pasaa-Lezo lizeoaren behar handia zegoen eta erabat positiboa ikusten du lizeoaren proiektua egin izana.
-
Lezo-Pasaia lizeoarekin izandako harremana
Jose Mari Legarda Martinez de Ilarduia (1938) Pasaia
Donibaneko ikastolarekin harremana izan du seme-alabek bertan ikasten zutelako, Itsasmendi elkarteko kide zelako eta batez ere, herriko zinegotzi eta alkatea izan zelako lizeoa eraiki zen garaian.
-
Lezo-Pasaia lizeoaren proiektua I
Pasaia
Lizeoren proiektuan, zailena eraikitzeko baimen juridikoak lortzea izan zen. Donibaneko herriak izendapen berezi bat duenez eta inguruko mendiak babesa dutenez, ikastola "eraikin berezi" bezala kalifikatu zuten.
-
Lezo-Pasaia lizeoaren proiektua II
Jose Mari Legarda Martinez de Ilarduia (1938) Pasaia
Lizeoaren proiektuko bigarren pausoa lurra erostea izan zen. Tartean ibili zen zinegotziari buruz hitz egiten du.
-
Lezo-Pasai lizeoko lurrak erosten
Jose Mari Legarda Martinez de Ilarduia (1938) Pasaia
Pasaiko udalbatzak dimitu arren, salbuespen bezala, lizeorako izango ziren lurren erosketak baimentzeko elkartu egin ziren berriz ere.
-
Ikastolan lan egiteko eskaintza
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lourdesi, ikastolan lan egiteko eskaintza egin zion Inazi Lazkanok, nahiz eta berak ikasketarik ez izan. Geroago atera zituen tituluak. Inazi, titulu gabeko irakaslea zen ere.
-
Pasai Antxo eta Trintxerpeko ikastolen hasierak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Antxoko eta Trintxerpeko ikastolak nola hasi zen kontatzen du Lourdesek. Herrerako ikastolarekin ere harreman estua zuten.
-
Pasaiako badiako hasierako ikastoletako irakasleak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Pasaiako badiako hasierako ikastoletan zeuden irakasleak aipatzen ditu: San Pedron Pilartxo, Trintxerpen Gurutze, Herreran Agurtzane eta Antxon Kontxita Beitia eta Nekane Auzmendi. Pasai Donibanen, Ixiar Korta eta Maria Luisa Almandoz.
-
Ikuskaritzakoa agertzen zenean, ezkutatu beharra
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Badiako ikastolen artean harremana zuten. Behin, San Pedron ikastolan zebilenean abisu bat jaso zuten ikuskaritzakoa inguruan zebilela esanez.


