Euskara eta politika
-
Pasaiako txabolsotoetan, euskaraz
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Lizeoarentzat dirua lortzeko diru-iturri bat taberna zen. Barran lanean zeudenek euskara erabiltzen zuten beti eta tentsio momentu bat edo beste bizi izan zuten. Gaur egungo txosnen estilokoak ziren txabolsotoak.
-
Tira-birak guardia zibilarekin
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Eguberrietan eta herriko festetan, herriko ekintzetan parte hartzen zuten ikastolatik. Behin, errepresioa isladatzen zuen karroza bat egin zuten eta gaurdia zibila joan zitzaien azalpen eske. Haurrak koartelera eraman nahi zituzten baina irakasleek ez zieten utzi.
-
Ikastolaren inguruan bolondres ugari
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolako mantenu-lanak (garbiketak, arotzak, iturginak...) irakasleek eta herri jendeak egiten zituzten ezer kobratu gabe. Bere osabak ikasle txikienentzat egindako mahai eta aulki txikiak gogoratzen ditu.
-
Ikastolaren alde lan egin zuen jendea
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolaren traba nagusia ekonomikoa izan zen, nahiz eta traba politikoa erre bazegoen. Baina ikastolaren alde lan egin zuen jende asko egon zen.
-
Legeaz zekien pertsonak behar ziren
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Simon Garinek asko lagundu zuen ikastolaren proiektuan ere. Legegizona zen eta horrelako jendea behar zuten ere.
-
Zotzak eta garbantzuak matematika irakasteko
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikasle txikienekin edozein material erabiltzen zuten ikasteko (zotzak edo garbantzuak matematiketarako, adibidez). Imabol Urbietaren abestiez asko baliatu izan ziren.
-
Eskola garaian ikasi, gutxi
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Eskolan azken bi urteetan bakarrik ikasi zuen. Dotrina. Jaunartzeak. Maisuak makilarekin jotzen zien, eta ez zien ezer irakasten. Erdaraz ez zekiten. La Salleko fraideekin hasi zenean, orduan ikasi zuen zerbait.
-
Euskara eskolan eta elizan
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Mojen eskolan, erdaraz egiten zuten mojak euskaldunak izan arren. Mojek zerbait galdetu eta erdaraz ez bazekiten, "kriston egurra" jasotzen zuten. Hitz bat bera ere ezin zuten egin euskaraz. La Sallen ere maisuek ez zuten euskaraz egiten. La Salleko dotrina eta elizakoa euskaraz ikasteko aukera zegoen. 10 lagunek bakarrik egin zuten komunio handia euskaraz.
-
Euskara herrian
Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain
Joxe Antonio umea zela, euskaraz hitz egiten zuen gehiengoak Andoainen. Herriko giroa nolakoa zen azaltzen du. Eskolan, dotrina bakarrik ematen zuten euskaraz.
-
Dotrina bakarrik euskaraz
Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain
Etxean euskaraz hitz egiten zuen gurasoekin. Eskolan, dotrina bakarrik ematen zuten euskaraz. Eskola denboran, zaila egin zitzaion erdara ikastea.
-
Guardia Zibilaren bisitak ikastolan
Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua
Guardia zibilaren bisitak Eibarko ikastolako lokaletara. Kuartela, Zezenbideko lokalaren parean zegoen. Behin Urkiko lokaletan agertu zen guardia zibila.
-
Elbira Zipitriaren metodologia
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Elbira Zipitriaren metodologia ikasi zuten lehenego ikastolako irakasleek.
-
Rosarito Folgado, Donibaneko ikastolako lehenengo irakaslea
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia
Ikastolako lehenengo irakaslea Rosarito Folgado izan zen, karabinero edo mugazain baten alaba. Lourdes Sistiaga eta Miren Etxezarreta izan ziren hurrengo irakasleak.
-
D eredua ez da aski
Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz
Garai hartan, politikari eta jende batzuek erraten zuten euskalduntzea bermatua zegoela ikastolarekin eta D ereduarekin. Baina euskaltegian ez zuten hala ikusten, haurrak heldua izan nahi baitu, eta helduak gaztelaniaz solastatzen badira, haurrak ere hala eginen dute. Beraz, euskararen gaia bere osotasunean jorratu beharra zela pentsatzen zuten.
-
Euskara mankomunitatearen sorrera
Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz
Euskara mankomunitatea euskararen gaiari organo juridikoa eta azpiegitura emateko ideiatik sortu zen. Garai hartan, Tolosan bazegoen euskara zerbitzua, eta hura aztertu zuten ea Bortzirietan eredu hura aplikagarria zen ikusteko, baina hura udal bakarra zen, eta Bortzirietan 5 udal ziren. Hortaz, zerotik asmatu behar izan zuten eredu berri bat; horrek lan handia ekarri zuen. Batzar aunitz egin zituzten hainbat eremutan, eta zailtasun handiak izan zituzten denen nahiak, gogoak eta abarrak uztartzeko, eredu berria sortzeko.
-
Mankomunitatea sortzeko zailtasunak
Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz
Poliki-poliki joan ziren mankomunitatearen ideia garatzen. Udalak mankomunitatearen proiektuaz maiteminarazi nahi izan zituzten, baina aunitz kosta zitzaien; udal batzuek errezelo handiak zituzten. Zailtasunak zailtasun, mankomunitatea sortzea lortu zuten; beheitik goiti sortua izan zen eta euskalgintzarekin lotutako organo bat osatu zuten. Hala, mankomunitatea sortuta, euskaltegia eta Ttipi Ttapa haren bidez egituratu ziren, eta Matxinbeltzenea ere horren ondorioz sortu ahal izan zuten.
-
Goitik beheitiko ereduaren alde txarra
Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz
Nafarroako Gobernuak Bortzirietako eredua probestu eta goitik beheitiko langile sare bat osatu zuen, bere menpekoa. Horrek, azpiko lan soziala eta aktibismoa bertze maila batean utzi zituen.
-
Mankomunitatean, denon ikuspuntuak uztartzea
Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz
Mankomunitatearen sorreran, orduko Arantzako alkateak, Josu Larretxeak, paper garrantzitsua izan zuen. Bertze udaletako hautetsiek ere lan egin zuten, baina denon ikuspuntuak uztartzeak zailtasunak ekarri zituen.
-
Euskararen legea, erdararen alde
Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz
Garai hartan atera zuten euskararen legea zaplazteko bat izan zen euskalgintzarako Mikelen ustez. Euskararendako beharrean, erdararendako egin zen lege hura.
-
Olagueko ikastolan hasi zenekoaz
Kontxesi Arangoa Arburua (1937) Etxalar
Frantziatik bueltan, Olagueko ikastolan lan egiteko aurkeztu zen. San Fermin ikastolan egon zen bertako materiala, metodologia eta antolakuntza nolakoak ziren ikusteko. Ondotik, Olaguen hasi zen.


