Euskara eta politika
-
Donibaneko ikastolaren sorrera
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Rosarito Folgado izan zen Donibaneko lehenengo irakaslea. Etxean ematen zituen klaseak, titulu gabe. Lourdes hasi zenean, klaseak Bonantzan ematen zituzten Ixiar Kortarekin batera. Rosarito Folgado irakaslea, mugaizain baten alaba zen. Hasierako ikastolan bi gela zeuden, Rosaritorenak eta Maria Angelesen gela.
-
Bonantzan eta "Aterpean" ikastolako klaseak ematen
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Ixiar Kortarekin batera hasi zen Lourden klaseak ematen Bonantzan, garbitokiaren ondoan. Metodologia zein zen kontatzen du. "Aterpea" deitzen den lekuan ere klaseak ematen ziren.
-
Hasierako Donibaneko ikastola, herritik sakabanatuta
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Herri guztian zehar zeuden ikastolako gelak: Bonantzan, Aterpean, Itsasmendi elkartearen ondoan, Lourdes Txiki galeko atzeko partean...
-
Badia guztiko ikasleak eraikin batean biltzeko beharra
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Bilerak eta batzarrak, badia guztiko irakasleen artean egiten ziren. Guztiek ikusten zuten eraikin handi bat eraikitzeko beharra. Jose Luis Arzuaren papera.
-
Gaztelutxo elkartea; bazkidetzak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lizeoa eraikitzeko, hasieran Udalak beste lursail bat eskaini zion, baina txikiegia zen. Gaztelutxo elkartea zer zen kontatzen du. Lizeoaren proiektua aurrera ateratzeko elkarte bat zen. Bazkidetzak.
-
Lizeoa egiteko diru-bilketak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Hasieran batean Lizeoaren aurrekontua 80 milioi pezetakoa zen baina askoz ere gehiago ordaindu behar izan zuten. Dirua nola biltzen zuten kontatzen du: txabolsotoa, taberna, pintxoak...
-
Rifak, irakasleen soldatak hobetzeko
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Rifak saltzen ziren, irakasleen soldatak hobetzeko.
-
Hasierako ikastolan, baliabide gutxi
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Hasierako ikastolak ematen ziren geletan kuxinetan esertzen ziren lurrean. Hasieran, komuneko paperik ere ez zeukaten ikastolan. Etxetik eraman zuen ikasle bakoitzak. Xabiertxo liburua eta Urbietaren kantak erabiltzen zituzten.
-
Lizeoaren aurretik zeuden irakasleak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lourdesek Gema Sistiaga irakasle izatera animatu zuen. Gero, Karmele Sistiaga, Joxean Goienetxea, Joxe Antonio Etxezarreta abadea, Manu Labaien... izan ziren lizeoa sortu aurreko irakasle batzuk.
-
Lizeora igotzeko autobusaren kuota
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lizeoko kuotaz gain, autobusaren kuota ere bazegoen eta ikasle guztiek ordaintzen zuten kantitate berdina. Donibanekoek ere, nahiz eta haiek oinez joan.
-
Berauneko ikastola iluna zen
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lizeora joan aurretik, San Pedron eman zituen klaseak ere. Beraunera ere joaten ziren Donibaneko ikasleak. Margari eta Koro ziren irakasleetako batzuk.
-
Lizeoaren inaugurazio eguna
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lizeoaren inaugurazio eguna gogoratzen du. Ikurrin erraldoi bat jarri zen. Lizeoa zabaldu zenean, ez ziren bertara ikasle guztiak joan. Batzuk, Errenteriako ikastolara joan behar izan zuten.
-
Lizeoa poliki-poliki hasi zen betetzen
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Lizeoa inauguratu zenean, ikasleak poliki-poliki joaten hasi ziren, mailako. Ez ziren denak batera joan. Sukaldea, jangela, komunak, gimnasioa... behealdean geratzen zen espazioetan sortu ziren.
-
Herrerako ikastola
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Hasiera batean Herrerako ikasleak ere Lezo-Pasaia lizeora batu behar baziren ere, azkenean ikastola eraiki zuten han ere. Intxaurrondokoak eta Altzakoak ere bertara joan ziren.
-
Irudimena behar zuten ikastolan, materialik ez zegoelako
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Materialik ez zuten izaten ikastolan eta edozer gauza erabili zuten: hostoak, goxokiak... Irudimen handia behar izaten zuten.
-
San Pedroko lehenengo ikastola
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
San Pedroko Pilartxo Arratibelek ikastolan, Felisa izeneko beste irakasle bat ere bazegoen. Elizako lokal ematen zituzten klaseak.
-
Ikasleak elkartu zituzten lizeora joan aurretik
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Portuan ere ikastolako klase batzuk egon zirela gogoan du. San Pedrotik eta Trintxerpetik sakabanatuta zeuden ikastolako ikasleak, eskola nazionalak izandako eraikinera joan ziren ikastera. Herri ezberdinetako haurrak elkar ezagutzeko, elkartu egin zituzten maila batzuetatik aurrera.
-
Trintxerpeko hasierako ikastola
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Behin Beraungo ikastolara joan zen ordezkapen bat egiteko. Trintxerpeko hasierako ikastoletako bat musika eskolan zegoela uste du.
-
Ikastola itxiko zenaren zurrumurruak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Itsasmendi elkartearen gainean zegoen ikastolari buruz hitz egiten du. Ikastola itxiko zenaren zurrumurrua zabaldu zen eta ikasle askok, gehienak mutilak, Don Bosco ikastetxera joan ziren.
-
Lizeoa gurasoek sortu zuten
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Gurasoek ikastolarengan jarritako konfiantzagatik sortu zen lizeoa. Irakasleak ere oso inplikatuta zeuden.


