Euskara eta politika

  • Maria Eugenia Laboa San Juango eta San Pedroko ikasleak elkarrekin

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    1972an badiako ikastolak elkartu zirenean, San Pedroko 3 ikasle batu zitzaizkien sanjuandarrei. Barruti guztikoak eta Lezokoak, lizeoan elkartu zituzten lehenbiziko aldiz. Kurtso bakoitzean modu ezberdinean batzen zituzten ikasleak.

  • Maria Eugenia Laboa Franco hil zeneko oroitzapenak

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Nahiz eta frankismoan jaio zen, nahiko askeak zirela gogoratzen du. Franco hil zen egunean, ikasle bat puro batekin agertu zen ikastolan.

  • Maria Eugenia Laboa Lizeoaren denen ikastola zen; militantzia

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Lizeoaren kokapenaz eztabaidatu zenean, argi utzi nahi izan zen denen ikastola zela. Berdin zuela non egongo zen kokatuta. Eta denek autobusa ordaindu behar zutela ere, nahiz eta lizeora oinez igo. Lizeoaren sorrerak militantzia bat suposatzen zuen, gaur egun ez dagoena.

  • Maria Eugenia Laboa Lizeoarako kuotak eta diru-bilketak

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Familia bakoitzak 15.000 pezeta jarri behar izan zituen lizeorako. Diru-bilketak ere egiten ziren: rifak, txabolsotoak, taberna jaietan...

  • Maria Eugenia Laboa Lezo-Pasaia lizeoaren izena

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Urte askoz, Pasaia Lizeoa izan zen, baina Lezo-Pasaia Lizeoa izena jarri zitzaion gero. Lezoarrak beti egon dira proiektuan inplikatuta.

  • Maria Eugenia Laboa Irakasleen herri eta baserrietara txangoak

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    4. mailan Manu izan zuten irakasle eta historia asko ikasi zuten berarekin. Lehiaketak antolatzen zituen eta irabazleak txangoetara eramaten zituen. Txango asko irakasleen herrietara eta baserrietara egiten zituzten.

  • Maria Eugenia Laboa Ikastolarekin txangoak

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Txikiagoak zirenean ez zituzten txango handiak egiten. Inguruko zuhaitzak ikustera, dendara, plazara... joaten ziren. Geroago, irakasleak, zeuzkan baliabideak erabiltzen zituen txangoak antolatzeko.

  • Maria Eugenia Laboa Ikuskaritzakoak agertzeko beldurrez

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Ikuskaritzakoak lizeora joaten baziren, ondo portatu behar izaten zutela gogoratzen du. Irakasleak kezkatuta egoten ziren.

  • Maria Eugenia Laboa Eskola nazionalak eta ikastola, guztiz ezberdinak

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Anaia nagusia eskola nazionaletara joan zen eta berak kontatzen zituen gauzak eta Maria Eugeniak ikastolan bizitako egoerak guztiz ezberdinak ziren.

  • Maria Eugenia Laboa Ikastolareriko dudak lehenengo urteetan

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Amak, ikastolarekiko dudak zituen, ez zekielako ea nahiko ikasiko zuten. Guraso batzuk oso inplikatuta zeuden. Batzuk aipatzen ditu.

  • Maria Eugenia Laboa Lizeoa sortzeko ahalegin handia egin zen

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Lizeoak suposatzen zuen kostuaz konzienteak ziren.

  • Maria Eugenia Laboa Ikastolan fitxak erabiltzen zituzten gehienbat

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Umetan, ipuin asko kontatzen zizkietela gogoratzen du. Ez du gogoratzen ikasleen libururik zutenik. Matematikak fitxetan eta koadernoetan egiten zituzten.

  • Maria Eugenia Laboa Ikastolara heltzeko garraioak: motorea, autobusa...

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    San Pedrotik San Juanera joaten ziren ikasleak, motorean pasatzen ziren. Lezokoak lineako autobusean.

  • Maria Eugenia Laboa Irakasle guztien oroitzapen ona du

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Ikastolako irakasleen artean, Lourdes Sistiaga da gehien gogoratzen duena. Izan dituen irakasle guztien oroitzapen ona du. Maria Luisa, Ixiar, Manu, Emiliano.... Emilianorekin denbora asko pasatzen zuten eta urte askoz izan zen bere irakasle.

  • Maria Eugenia Laboa Ikastolako anekdotak

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Amasara joan ziren behin ikastolarekin. Baserri batean, ikasle batek hanka sartu zuen zulo batean. Beste batean, Marcos izeneko irakasle batek bere baserrira eraman zituen ikasleak eta haren emaztea erori egin zela gogoratzen du.

  • Maria Eugenia Laboa Lizeoko gelak margotzen

    Maria Eugenia Laboa Sagarzazu (1965) Pasaia

    Lizeoko irakasle bezala hasi zenean, gela batzuk margotzen ibili ziren. Kilometroak antolatzen ere ibili da.

  • Koro Etxeberria Amak 40 urterekin euskara ikasi zuen

    Miren Koldobike Etxeberria Almandoz (1961) Pasaia

    Gurasoek nahiz eta euskaraz ez jakin, alabak ikastolara eraman zituzten. Ama horrela hasi zen hitz batzuk ikasten. Bera irakaslea zen baina ez ikastolan, baina ikastolakoei uzten zien bere fitxa, inpekziorako. Lagun batek esan zion kontuz ibiltzeko, Donibaneko norbaitek salatu zuelako. Orduan, ikastolara joaten hasi zen, euskara ikasi zuen eta 40 urterekin ikastolako andereño bezala lanean hasi zen. Maria Luisa Almandoz zen bere amaren izena.

  • Koro Etxeberria Nekane andereñoaren ikastolaren gogoetak

    Miren Koldobike Etxeberria Almandoz (1961) Pasaia

    Koro 3-4 urterekin hasi zen Pasai Antxoko ikastolan, Nekane Auzmendi andereñoarekin. Bi gela zeuden. Ikastolako gogoetak. Handik Ibaiondo izeneko eraikinera joan ziren eta gero Beraungo ikastolara. Arantza Arruti, Nekane Auzmendi ziren Ibaiondoko irakasleak. Inazita Lazkano hasierao ikastolan ere bazegoen.

  • Koro Etxeberria Beraungo ikastola; pikeak ikasleen artean

    Miren Koldobike Etxeberria Almandoz (1961) Pasaia

    Beraunera ikastolara joan ziren 5. edo 6. mailan, geroz eta jende gehiago zegoelako ikastolan eta ez zegoelako lekurik denentzat. Irakasleak aipatzen ditu. Beraunetik Lezo-Pasai Lizeora joan ziren. Inguruko herriko ikasleak heldu zirenean, lekua kendu zietela sentitu zuten eta gaiztoak izan zirela aitortzen du.

  • Koro Etxeberria Txabolsotoa, lizeorako dirua biltzeko ekimena

    Miren Koldobike Etxeberria Almandoz (1961) Pasaia

    Txabolsotoa, Pasaia-Lezo lizeorako dirua lortzeko ekimena zen. Hala ere, elkartzeko, hitz egiteko, kultura sustatzeko... lekua ere bilakatu zen. Ikastolara seme-alabak eramaten ez zituzten guraso asko ere joaten ziren bertara. Txabolsotoa, Kutxaren lokal batean zegoen. Rifak ere saltzen zituzten.