Euskara eta politika
-
Pasaia-Lezo lizeoa sortzearen beharra
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Pasaia-Lezo lizeoa sortzearen beharraz hitz egiten du. Ikastola legeztatzeaz gain, haurrak elkartzeko beharra zegoen, klaseak oso txikiak zirelako. 1970eko hamarkadaren hasieran, badiako ikastola txikiko jendea elkartzen hasi zen, zer egin zitekeen aztertzeko. Herrerako auzoa proiektutik kanpo geratzea erabaki zuen eta Pasaiak eta Lezok jarraitu zuten aurrera. "Gaztelutxo"elkartea sortu zen lizeoaren proiektua aurrera eramateko. Hamar kideko batzordea zen (bi pertsona herri bakoitzeko).
-
Proiektu komuna, bost herritan banatuta
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Ikastetxe bat sortzeko, gutxienez maila edo lerro bakoitzeko gela bat bete behar zen. Ikastola guztiak elkartuta, bi lerro zituzten lizeoan. Lizeoaren prozesua luzea izan zen, gehienbat eraikinagatik. Lizeoa zabalduta zen arte, nahiz eta proiektu amankomuna egon, herri bakoitzean ikastolako gelak zeuden.
-
Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo ikasleak, bigarren hezkuntzakoak
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoa zabaldu arte, ikasleak ahalik eta gutxien mugitzea zen helburua. Lehen hezkuntza herri bakoitzean zegoen eta bigarren hezkuntzarako Beraunen elkartzen ziren batzuk. Lizeoa zabaldu zenean, hasieran bigarren hezkuntzako ikasleak pasatu ziren.
-
Pasaia-Lezo lizeoaren kokapena
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoa eraikitzeko, Pasaiako Udalak Donibanen lur batzuk eskaini zituen baina ez zen egokia ikusi, herrian bertan zegoelako eta etxez inguratuta. Hilerri ondoko lur batzuk erabiltzea proposatu zen eta birkalifikatu ondoren, eraikitzen hasi ziren. Uranga (Hondarribia) eta Emilio Chinarro (Madrid) izan ziren arkitektoak.
-
Lizeoa eraikitzeko kredituak, kuotak eta diru-bilketak
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoa eraikitzeko banketxeari kreditua eskatu zitzaion eta guraso bakoitzak 10.000 pezeta jarri zituen. Jendea oso prest agertu zen proiektuarekin. Jaietan, beti antolatzen ziren dirua biltzeko ekimenak eta irakasleek zein gurasoek hartzen zuten parte.
-
Lizeora igotzeko bidea, ikasleak egindakoa da
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoa zabaldu zenean, bukatu gabe zegoen. Bertara heltzeko bidea egin gabe zegoen eta ikasleek egin zuten bide hori.
-
Ikastolaren metodologia berritzaitzea
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoan zein ikastola txikietan, naturarekiko harremana oso garrantzitsua zen. Baratzea jarri, irteerak... Garai hartarako, metodologia berritzaileak erabiltzen ziren baina guraso batzuek metodologia klasikoa nahiago zuten.
-
Ikastola txikietatik lizeora, aldaketa izugarria
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Pasaia-Lezo lizeoko lehenengo zuzendaria izan zen eta bertan aritu zen zortzi urtez. Ikastola txikietatik lizeorako aldaketa oso handia izan zen. Autobus zerbitzua izugarria zen.
-
Madrilera joan zen batxilergoa lizeoan emateko baimenaren bila
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Ez zeukaten euskarazko irakaskuntzako materialik. Irakasleek sortzen zituzten edo gaztelaniazko liburuak erabiltzen zituzten. Hasieran ez zuten batxilergoa eskaintzen eta Madrilera joan behar izan zuen baimena eskatzera.
-
Pasaia-Lezo lizeoa ofizialki 1979an inauguratu zen
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoa ofizialki 1979an inauguratu bazen ere, 1977az geroztik, bigarren hezkuntzako ikasleak bertara joaten ziren. Eraikinaren erdia zegoen eginda ordurako.
-
Ikastolako bigarren hezkuntzako ikasleak Beraunen
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Lizeoa egin bitartean, bost herrietako ikastolako bigarren hezkuntzako ikasleak Beraunera joaten ziren, denak elkarrekin. Herri ezberdinetako ikasleen arteko pikeak. Ikasleak oso ezberdinak ziren.
-
Pasaiako badiako herrietako desberdintasunak
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Pasaiako eta Lezoko herritarren arteko janzkera ezberdina zen, eta ikasturte hasieran, Emi guraso bakoitza nongoa zen asmatzen saiatzen zen. Euskararen erabileran ere euskalkiak ere, ezberdintasun handiak zeuden.
-
Ez zekien umetako lagunak euskaldunak zirela
Emiliano Mujika Mandiola (1950) Gabiria
Orain dela urte batzuk arte ez du jakin umetako lagunak euskaldunak zirela. Etxean bakarrik egiten zuten euskaraz, ezkutuan.
-
Ikastolako ikasleak, oso prestatuak
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
1968. urtera arte, ikastola klandestinoa izan zen eta haurrak klase-partikularretara joaten zirela esaten zuten gurasoek. Salaketaren bat edo beste izan zuten. Haurrak oso prestatuak irtetzen ziren. Liburuak.
-
Eskolaratze-txartela
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Eskolaratze-txartela behar zuten ikastolako ikasleek, titulua lortzeko. Ofizialak ziren eskoletan matrikulatzen zituzten, nahiz eta gero ikastolan ikasi. Ikastetxeen arteko laguntza. Ikastolako ikasketak amaituta, ikasleak nora ikastera joaten ziren: jesuitak, lizeoak...
-
Ikastolak hazten joan zirenean
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Ikastolak hazten joan ziren eta herri guztietan sortzen hasi ziren. Pasaian, ikastola ezberdinak elkartu egin ziren. Lezo-Pasaia lizeoa.
-
Ikastolako andereñoen egoitza, Donostian
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
"Andereñoen egoitza" jarri zen Donostian, beste herrietatik Elbira Zipitriarekin eta haren ondorengo andereñoekin formatzera. Egoitzan bizi ziren denak eta praktikak, inguruko ikastola ireki berrietan egiten zituzten. Kontxita, bertara joaten zen euskara irakastera.
-
Lezoko ikastolako lehenengo ikasleetako bat izan zen
Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo
Ikastola ondoan bizi ziren eta bertara joaten ziren, andereño Manolirekin. Oso zorrotza zen. Handik, lehenengo ikastola izango zen etxe prefabrikatura joan ziren ikastera, Lekaroz-ko Mari Carmen Goñi andereñoarekin. Lezon ikasketak amaituta, Errenterian jarraitu zituen ikasketak
-
Bazkalorduan korrika etxera eta ikastolara bueltan
Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo
Lezokoak korrika egiten beti izan dira onak. Eguerdian, etxera bazkaltzera joateko eta ikastolara bueltatzeko korrika joaten ziren.
-
Errenterian ez zituzten Lezoko ikasleak nahi
Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo
Lurdesen aita izan zen Lezoko ikastolako sortzaileetako bat. Ikasketak Errenteriako ikastolan jarraitzeko arazoak izan zituztela dio. Errenteriako ikastolan, antza, ez zituzten Lezoko ikasleak nahi. Azkenean lortu zuten bertan ikastea, baina sorbaldaren gainetik begiratzen zieten sentsazioa dauka Lurdesek. Irakasleak zorrotzak baziren ere, ondo portatzen ziren.