Euskara eta politika

  • Gema Sistiaga Lizeoa Donibanen eraikitzearen arrazoia

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Donibanen bakarrik zegoen lizeoa egiteko lurra. Lekua zoragarria izan arren, autobus asko behar ziren ikasleak bertara joateko eta horrek kuotak handitu zituen ere. Gurasoak eta bazkideak ziren lizeoa ordaindu zutenak.

  • Gema Sistiaga Badiako herrien arteko ikastolako irakasle-sarea

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikasleak lizeora joan aurretik, barruti ezberdinetako ikasleak elkartzen hasi ziren. Irakasleak ere elkartu egiten ziren, denek eduki eta metodologia berdintsuak emateko. Edozein herritan klaseak emateko prest egon behar zuten.

  • Gema Sistiaga Lizeora joan aurretik, Beraunen

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Lizeora joan aurretik, haurrek Beraunen ikasi zuten. Han, herri batzuk elkartuta zeuden dagoeneko. Irakasle bakoitzak talde berdinarekin 2-3 ikasturte egiten zituen.

  • Gema Sistiaga Pasaiako txabolsotoetan, euskaraz

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Lizeoarentzat dirua lortzeko diru-iturri bat taberna zen. Barran lanean zeudenek euskara erabiltzen zuten beti eta tentsio momentu bat edo beste bizi izan zuten. Gaur egungo txosnen estilokoak ziren txabolsotoak.

  • Gema Sistiaga Tira-birak guardia zibilarekin

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Eguberrietan eta herriko festetan, herriko ekintzetan parte hartzen zuten ikastolatik. Behin, errepresioa isladatzen zuen karroza bat egin zuten eta gaurdia zibila joan zitzaien azalpen eske. Haurrak koartelera eraman nahi zituzten baina irakasleek ez zieten utzi.

  • Gema Sistiaga Ikastolaren inguruan bolondres ugari

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikastolako mantenu-lanak (garbiketak, arotzak, iturginak...) irakasleek eta herri jendeak egiten zituzten ezer kobratu gabe. Bere osabak ikasle txikienentzat egindako mahai eta aulki txikiak gogoratzen ditu.

  • Gema Sistiaga Ikastolaren alde lan egin zuen jendea

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikastolaren traba nagusia ekonomikoa izan zen, nahiz eta traba politikoa erre bazegoen. Baina ikastolaren alde lan egin zuen jende asko egon zen.

  • Gema Sistiaga Legeaz zekien pertsonak behar ziren

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Simon Garinek asko lagundu zuen ikastolaren proiektuan ere. Legegizona zen eta horrelako jendea behar zuten ere.

  • Gema Sistiaga Zotzak eta garbantzuak matematika irakasteko

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikasle txikienekin edozein material erabiltzen zuten ikasteko (zotzak edo garbantzuak matematiketarako, adibidez). Imabol Urbietaren abestiez asko baliatu izan ziren.

  • Pedro Jauregi Eskola garaian ikasi, gutxi

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Eskolan azken bi urteetan bakarrik ikasi zuen. Dotrina. Jaunartzeak. Maisuak makilarekin jotzen zien, eta ez zien ezer irakasten. Erdaraz ez zekiten. La Salleko fraideekin hasi zenean, orduan ikasi zuen zerbait.

  • Migel Ansa Euskara eskolan eta elizan

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Mojen eskolan, erdaraz egiten zuten mojak euskaldunak izan arren. Mojek zerbait galdetu eta erdaraz ez bazekiten, "kriston egurra" jasotzen zuten. Hitz bat bera ere ezin zuten egin euskaraz. La Sallen ere maisuek ez zuten euskaraz egiten. La Salleko dotrina eta elizakoa euskaraz ikasteko aukera zegoen. 10 lagunek bakarrik egin zuten komunio handia euskaraz.

  • Joxe Antonio Huici Euskara herrian

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Joxe Antonio umea zela, euskaraz hitz egiten zuen gehiengoak Andoainen. Herriko giroa nolakoa zen azaltzen du. Eskolan, dotrina bakarrik ematen zuten euskaraz.

  • Joxe Antonio Huici Dotrina bakarrik euskaraz

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Etxean euskaraz hitz egiten zuen gurasoekin. Eskolan, dotrina bakarrik ematen zuten euskaraz. Eskola denboran, zaila egin zitzaion erdara ikastea.

  • Angel Ugarteburu Guardia Zibilaren bisitak ikastolan

    Angel Ugarteburu Meabebasterretxea (1942) Berriatua

    Guardia zibilaren bisitak Eibarko ikastolako lokaletara. Kuartela, Zezenbideko lokalaren parean zegoen. Behin Urkiko lokaletan agertu zen guardia zibila.

  • Gema Sistiaga Elbira Zipitriaren metodologia

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Elbira Zipitriaren metodologia ikasi zuten lehenego ikastolako irakasleek.

  • Gema Sistiaga Rosarito Folgado, Donibaneko ikastolako lehenengo irakaslea

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikastolako lehenengo irakaslea Rosarito Folgado izan zen, karabinero edo mugazain baten alaba. Lourdes Sistiaga eta Miren Etxezarreta izan ziren hurrengo irakasleak.

  • Mikel Legarra D eredua ez da aski

    Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz

    Garai hartan, politikari eta jende batzuek erraten zuten euskalduntzea bermatua zegoela ikastolarekin eta D ereduarekin. Baina euskaltegian ez zuten hala ikusten, haurrak heldua izan nahi baitu, eta helduak gaztelaniaz solastatzen badira, haurrak ere hala eginen dute. Beraz, euskararen gaia bere osotasunean jorratu beharra zela pentsatzen zuten.

  • Mikel Legarra Euskara mankomunitatearen sorrera

    Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz

    Euskara mankomunitatea euskararen gaiari organo juridikoa eta azpiegitura emateko ideiatik sortu zen. Garai hartan, Tolosan bazegoen euskara zerbitzua, eta hura aztertu zuten ea Bortzirietan eredu hura aplikagarria zen ikusteko, baina hura udal bakarra zen, eta Bortzirietan 5 udal ziren. Hortaz, zerotik asmatu behar izan zuten eredu berri bat; horrek lan handia ekarri zuen. Batzar aunitz egin zituzten hainbat eremutan, eta zailtasun handiak izan zituzten denen nahiak, gogoak eta abarrak uztartzeko, eredu berria sortzeko.

  • Mikel Legarra Mankomunitatea sortzeko zailtasunak

    Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz

    Poliki-poliki joan ziren mankomunitatearen ideia garatzen. Udalak mankomunitatearen proiektuaz maiteminarazi nahi izan zituzten, baina aunitz kosta zitzaien; udal batzuek errezelo handiak zituzten. Zailtasunak zailtasun, mankomunitatea sortzea lortu zuten; beheitik goiti sortua izan zen eta euskalgintzarekin lotutako organo bat osatu zuten. Hala, mankomunitatea sortuta, euskaltegia eta Ttipi Ttapa haren bidez egituratu ziren, eta Matxinbeltzenea ere horren ondorioz sortu ahal izan zuten.

  • Mikel Legarra Goitik beheitiko ereduaren alde txarra

    Mikel Legarra Legarra (1964) Imotz

    Nafarroako Gobernuak Bortzirietako eredua probestu eta goitik beheitiko langile sare bat osatu zuen, bere menpekoa. Horrek, azpiko lan soziala eta aktibismoa bertze maila batean utzi zituen.